Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?

714 pertsonak babestu dute
714 Babes

Joan den Irailean, luze zetorren egoera kaskar baten okertzeak ekarri zuen lanbidean genbiltzan pertsona batzuk “nahikoa da” esatera bultza gintuen azken tanta. ETBren lana esleitzen duen Mixer enpresak, lehiaketa publikoa lortzeko salneurriak bota (ETBren aginduz omen) eta hurrengo egunean bizkoizketa langileoi beherapenak ezartzera etorri zitzaigun. Azken sei urte hauetan %37 batzen dute jaitsierek.

Onartezina iruditu zitzaigun eta euskarazko bikoizketa egitera ukatu ginen. Elkarte bat sortu eta baldintza duinak aldarrikatuz gogor egin dugu lan, erkidegoko hitzarmen bat lortu eta langileak eta enpresak ere hein batean, ETBren murrizketa politiketatik kanpo mantentzeko.

Negargarria da lanbidean egiten ari diren sarraskia eta txikizioa, enpresen eta ETBren oniritziaz. Euskarazko bikoizketan edozerrek balio du. Hori dela eta, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartetik bikoizketa lanbide bezala araututako gutxieneko baldintza duin batzuk izan ditzan eskatzen dizuegu, lankidetzan eta gure lanbideak merezi duen errespetu, kalitate eta baldintzak erdiesteko asmoz.

Mesedez, babes eta lagun gaitzazue lan-baldintza duin batzuk lor ditzagun! Eskerrik asko,

714 pertsonak babestu dute
714 Babes
13 personas han valorado
Imanol Mh
.

1 | Erantzun | 2019.08.07
Manex Darceles Garai
Nire haurtzaroko bidelagunen atzean dagoen lana baloratu eta eskertzen dudalako sinatzen dut; nostalgiatik haratago, mundu globalizatu honetan gure hizkuntzari lekua eraikitzen dioten profesionalak eskertu eta babesten ditudalako sinatzen dut.

0 | Erantzun | 2019.08.10
Paul Urkijo Alijo
Euskal bikoizketa berebizikoa izan da azken hamarkadetan haurren artean Euskara indartzeko. Galtzea kolpe latza litzateke gure hizkuntzarentzat.

1 | Erantzun | 2019.08.10
Ibon Lopez
Euskal kulturaren sormena, eta bestelako kultura euskarara ekartzea hauspotu egin behar da, kosta ahala kosta. Pako Aristik berriki zioen: "Ea [sormenak] laster meritua izateari uzten dion, bere kultura maite duen herri baten adierazle bihurtzeko." Berdin bikoizketari buruz.

0 | Erantzun | 2019.08.11
Ibai Aizpurua Aracama
Hizkuntza bat bizirik mantendu eta zabaltzeko EDUKIAK behar dira. Gaztetxoek guk bizi izan genuena bizitzeko eskubide berbera dute! Kulturan prekarietaterik EZ!

0 | Erantzun | 2019.08.12
Alex Uranga Aizpurua
Ezin besteskoa da euskarazko bikoizketa bizirik mantentzea euskal biztanleria berrial euskeraz hitz egitera laguntzeko.

0 | Erantzun | 2019.08.12
Aurora Alfonso
.

0 | Erantzun | 2019.08.13
Exhile Sld
Bikoizleen lana es nada Ondo baloratzen,Euskal hizkuntza gutxinqka galdu egingo da,zergatik umeak dira etorkizuna está bikoizleen euren maisuak

0 | Erantzun | 2019.08.13
Josu Conde Zabaleta
Oso gauza txarra litzateke euskaraz bikoizteari uztea

0 | Erantzun | 2019.08.16
ana gonzalez de txabarri exposito
euskaraz bizi nahi dut

0 | Erantzun | 2019.08.27
Maddi Alvarez
Helduontzako fikzioa, beste edozein telebista katetan ematen dutena, euskaraz! Orain! Euskaldunok ez gara bigarren mailako herritarrak!!

0 | Erantzun | 2019.08.29
Xabier Arregi Gordoa
Nik babesten dut.

0 | Erantzun | 2019.09.03
Iñigo Arandia
Euskarazko ikus-entzunezkoak ezinbestekoak dira hizkuntzaren normalkuntzarako. Kalitatea bezain garrantzizkoa da kantitatea, jarraikortasuna eta edukietan aniztasuna.

0 | Erantzun | 2019.11.07