Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?
Iñigo Iturrate Ibarra

Bikoiztaile Euskaldunek egindako lanari aitortza


Lehenik eta behin Bikoiztaile Euskaldunek egindako lanari aitortza egitea beharrezkoa deritzot. 

Legebiltzarreko EITB Kontrol Batzordeko zuen agerraldia eta gero, zuen aldarria lan gatazka batetik baino haratago doan zerbait dela esan genezake, euskararen eredua eta transmisioa oinarri duena. Dakizuen moduan EITBren erreformarako ponentzia martxan dugu Legebiltzarrean eta zuen aldarria hizkuntza ereduaren inguruan eztabaidatzerakoan kontuan izango dugu, bikoizketa eta baita azpidaztea, tresna baliagarriak biak erabilera eta irisgarritasunaren arloan.  

Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik.


  Partekatu
Iñigo Iturrate Ibarra
 Galdera Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?

Joan den Irailean, luze zetorren egoera kaskar baten okertzeak ekarri zuen lanbidean genbiltzan pertsona batzuk “nahikoa da” esatera bultza gintuen azken tanta. ETBren lana esleitzen duen Mixer enpresak, lehiaketa publikoa lortzeko salneurriak bota (ETBren aginduz omen) eta hurrengo egunean bizkoizketa langileoi beherapenak ezartzera etorri zitzaigun. Azken sei urte hauetan %37 batzen dute jaitsierek.

Onartezina iruditu zitzaigun eta euskarazko bikoizketa egitera ukatu ginen. Elkarte bat sortu eta baldintza duinak aldarrikatuz gogor egin dugu lan, erkidegoko hitzarmen bat lortu eta langileak eta enpresak ere hein batean, ETBren murrizketa politiketatik kanpo mantentzeko.

Negargarria da lanbidean egiten ari diren sarraskia eta txikizioa, enpresen eta ETBren oniritziaz. Euskarazko bikoizketan edozerrek balio du. Hori dela eta, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartetik bikoizketa lanbide bezala araututako gutxieneko baldintza duin batzuk izan ditzan eskatzen dizuegu, lankidetzan eta gure lanbideak merezi duen errespetu, kalitate eta baldintzak erdiesteko asmoz.

Mesedez, babes eta lagun gaitzazue lan-baldintza duin batzuk lor ditzagun! Eskerrik asko,

Sortzailea
BIEUSE - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea BIEUSE - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
500-tik 693 babes
2019.08.07

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan