Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?
Eneko Andueza

Kalitatezko komunikabide publikoak nahi ditugu


Kalitatezko komunikabide publikoak nahi ditugu. Horretarako euskerazko edukinak ere zaindu behar dira. Horretarako bikoizketa zerbitzu egokiak behar badira ditugun baliabideak hobetzekoaren edo edatzearen aldekoak gara.

 


  Partekatu
Eneko Andueza
 Galdera Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?

Joan den Irailean, luze zetorren egoera kaskar baten okertzeak ekarri zuen lanbidean genbiltzan pertsona batzuk “nahikoa da” esatera bultza gintuen azken tanta. ETBren lana esleitzen duen Mixer enpresak, lehiaketa publikoa lortzeko salneurriak bota (ETBren aginduz omen) eta hurrengo egunean bizkoizketa langileoi beherapenak ezartzera etorri zitzaigun. Azken sei urte hauetan %37 batzen dute jaitsierek.

Onartezina iruditu zitzaigun eta euskarazko bikoizketa egitera ukatu ginen. Elkarte bat sortu eta baldintza duinak aldarrikatuz gogor egin dugu lan, erkidegoko hitzarmen bat lortu eta langileak eta enpresak ere hein batean, ETBren murrizketa politiketatik kanpo mantentzeko.

Negargarria da lanbidean egiten ari diren sarraskia eta txikizioa, enpresen eta ETBren oniritziaz. Euskarazko bikoizketan edozerrek balio du. Hori dela eta, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartetik bikoizketa lanbide bezala araututako gutxieneko baldintza duin batzuk izan ditzan eskatzen dizuegu, lankidetzan eta gure lanbideak merezi duen errespetu, kalitate eta baldintzak erdiesteko asmoz.

Mesedez, babes eta lagun gaitzazue lan-baldintza duin batzuk lor ditzagun! Eskerrik asko,

Sortzailea
BIEUSE - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea BIEUSE - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
500-tik 714 babes
2019.08.07

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan