Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Erabakitzeko eskubideari dagokionez, zein da zuen iritzia?

20 personas la han apoyado
20 de 500 Apoyos

Kaixo,

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik ondorengoa helarazi nahi dizuegu: 

Demokrazia ulertzeko gero eta modu gehiago daudela ikusi dugu azken urte hauetan. Agertoki honetan erabakitzeko eskubidea, euskal gizartearen zati batentzat aldarri bihurtu da.

Gure Esku Dago bezalako herri ekimenen mobilizazioek erakusten digute erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida kalean dagoela, baita EAEko gazteen artean ere. Baina benetan beharrezkoa dugu gazteok erabakitzeko eskubidea? Zein muga ditu? Finean erabakitzeko eskubidearen inguruan hitz egingo dugu EAEko hainbat alderditako ordezkariekin azaroaren 15ean, Leioan (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan 11:00-13:30).

Horrez gain, Eusko Gazteriaren Kontseilutik, Osoigon zaudeten Eusko Legebiltzarreko politikariei erabakitzeko eskubidearen inguruan zein iritzi eta posizionamendu duzuen jakin nahi dugu,

Mila esker,

-Eusko Gazteriaren Kontseilua-

20 personas la han apoyado
20 de 500 Apoyos