Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Aunque se destinan 41 millones de dinero público a la teleasistencia de personas mayores y dependientes en el País Vasco, los/las trabajadores/as seguimos sin convenio y sin mejoras en las condiciones laborales. ¿Hasta cuándo tendremos que esperar?

286 pertsonak babestu dute
286 de500 Apoyos

Somos los trabajadores y las trabajadoras de teleasistencia del País Vasco. En 2021 finalizó el convenio por el que se rigen nuestras condiciones laborales y después de ver que la negociación para actualizarlo estaba bloqueada, nos vemos abocadas a la convocatoria de huelga. Queremos destacar que aunque una UTE (Unión Temporal de Empresas) lo gestione, el titular del servicio es el Gobierno Vasco. Con el fin de actualizar el convenio, solicitamos mejoras estructurales y económicas, para garantizar una calidad del servicio acorde a lo que se merece. 

Es un servicio que se da los 365 días del año, durante las 24h del día a personas mayores y dependientes. Antes del 2011 para menos de 25.000 personas usuarias, operaban sólo en Bizkaia, 88 trabajadoras y trabajadores. Actualmente con más de 65.000 usuarios/as, en los tres territorios históricos, la plantilla se compone de menos de 140 personas, por lo que es una plantilla sobrecargada de trabajo sin una proporción entre el número de trabajadores/as y las personas usuarias. Además, este año, el Lehendakari puso como objetivo llegar a los 100.000 usuarios/as.

En lo que se refiere a mejoras salariales, exigimos que las condiciones laborales se acerquen a la realidad del sector sociosanitario vasco (residencias, ayuda a domicilio, intervención social, etc). A pesar de que muchos de los convenios del sector llevan años caducados, el salario base sigue estando muy alejado del nuestro. Exigimos una subida real del IPC por la inflación que vivimos ahora mismo.

La UTE (formada por Tunstall, GSR e Igualmequisa), viene siendo adjudicataria del servicio desde 2011 y el dinero presupuestado para la gestión del servicio ha ido incrementándose en cada una de las adjudicaciones, suponiendo una cantidad de 41 millones del dinero público en el último concurso. Cabe destacar que este presupuesto no redunda en la calidad asistencial ni en las condiciones de trabajo de la plantilla. 

Además, la UTE carece de obligación legal de presentar las cuentas en esos 4 años de gestión, por lo que no existe ningún tipo de control por parte del titular de a dónde va cada céntimo con el que es financiado el servicio. No entendemos cómo no se pide que se justifiquen las cuentas en partidas tan grandes de presupuesto público.

Como hemos destacado, con esta petición nos dirigimos a los políticos y las políticas del Parlamento Vasco (por ser el Gobierno Vasco el titular del servicio). Les hacemos un llamamiento directo para que se involucren en la resolución de este conflicto y no repercuta sobre las personas usuarias.

Atendemos a personas mayores y dependientes en el País Vasco, no son mercancía para hacer negocio. Hay que darles un mejor servicio, con más atención y dedicación, como dejan patente en las encuestas de satisfacción.

---

 

Euskadiko telelaguntzako langileak gara. 2021ean iraungitu zen gure lan-baldintzak arautzen zituen hitzarmena, eta hura eguneratzeko negoziazioa blokeatuta zegoela ikusi ondoren, greba-deialdira behartuta ikusi dugu geure burua. Azpimarratu nahi dugu aldi baterako enpresa-elkarte batek kudeatzen badu ere, zerbitzuaren titularra Eusko Jaurlaritza dela. Hitzarmena eguneratzeko, beraz, egiturazko hobekuntzak eta hobekuntza ekonomikoak eskatzen ditugu, zerbitzuaren kalitatea merezi duenaren araberakoa izango dela bermatzeko.

Urteko 365 egunetan ematen den zerbitzua da, eguneko 24 orduetan, adineko eta menpekotasuna duten pertsonei. 2011. urtea baino lehen, 25.000 erabiltzaile baino gutxiagorentzat, 88 langile zeuden Bizkaian bakarrik. Gaur egun, 65.000 erabiltzaile baino gehiagorekin, 140 langile baino gutxiagok osatzen dute plantilla (hiru lurralde historikoetan), eta, beraz, langile kopuruaren eta erabiltzaileen artean proportziorik ez duen lan-plantilla gainkargatua da gurea. Gainera, aurten, lehendakariak 100.000 erabiltzailera iristea jarri du helburutzat.

Soldata-hobekuntzei dagokienez, gure lan-baldintzak euskal sektore soziosanitarioaren errealitatera hurbiltzea eskatzen dugu (egoitzak, etxez etxeko laguntza, esku-hartze soziala, etab.). Sektoreko hitzarmen askok urteak daramatzate iraungita, eta hau ere salatzekoa da, baina haien oinarrizko soldata guretik oso urrun dago oraindik. KPIaren igoera erreala eskatzen dugu egun bizi dugun inflazioagatik.

ABEE (Tunstall, GSR eta Igualmequisa enpresek osatzen dute) zerbitzuaren esleipenduna izaten ari da 2011tik, eta zerbitzuaren kudeaketarako aurrekontuan jasotako dirua handituz joan da esleipen bakoitzean, azken lehiaketan diru publikoaren 41 milioiko zenbatekoa suposatu zuelarik. Nabarmendu behar da aurrekontu horrek ez duela onurarik ekarri asistentziaren kalitatean, ezta plantillaren lan-baldintzetan ere.

Gainera, ABEEak ez du legezko betebeharrik kudeaketako 4 urte horietan fakturaziorik aurkezteko, eta, beraz, titularrak ez du inolako kontrolik jartzen zerbitzua finantzatzeko erabiltzen den zentimo bakoitza nora doan jakiteko. Ez dugu ulertzen nola ez den kontuak justifikatzea eskatzen aurrekontu publikoko hain partida handietan.

Nabarmendu dugunez, eskaera honekin Eusko Legebiltzarreko politikariei eta politikariei zuzentzen gatzaizkie (Eusko Jaurlaritza baita zerbitzuaren titularra). Dei zuzena egiten dizuegu gatazka honen konponbidean parte har dezazuen.

Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoak eta mendekoak artatzen ditugu, ez dira negozioa egiteko merkantziak. Zerbitzu hobea eman behar zaie, arreta eta dedikazio handiagoarekin, gogobetetze-inkestetan agerian uzten duten bezala.

286 pertsonak babestu dute
286 de500 Apoyos

edo