Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Dolua eta heriotzaren pedagogia hezkuntzako curriculumaren parte egin behar ditugu, daukagun bizipen ziur bakarra delako

533 pertsonak babestu dute
533 Babes
Naroa Martinez Pregunta de Naroa Martinez

Naroa Martinez naiz, irakasle, psikopedagogoa eta ama, eta Heriotza Haurrekin izeneko sare sozialen atzean nago. Irakasle bezala lanean ari nintzen bitartean irakasle zein familien aldetik behar bat ikusi nuen: heriotzaren inguruan lan egiteko beharra. Momentu horretan, Haur Hezkuntzako Gradua aurrera eramaten nebilen eta Gradu Amaierako Lana gai honen inguruan egitea erabaki nuen. Hortik aurrera laguntza eskaerak iritsi zitzaizkidan, baina beti jada heriotza presente zegoenean (hildako bat egon ostean) eta orduan erabaki nuen doluan eta heriotzaren pedagogian formatzea.  

Ordutik lehen hezkuntzan kontsultore egon naiz (irakasle eta familien dudak argitzeko jotzen dute figura honengana) eta heriotzaren inguruko kezkak presente daude egunerokotasunean: ikasle batek heriotzari beldurra dio, aitona-amona, anai-arreba edo gurasoren bat hil da eta ez dakigu nola lagundu… Heriotza bat dagoenean ez dakigu haurrei nola azaldu, irakasleak ere askotan beldur dira gaia lantzeko bere egoera pertsonalagatik edo familiengandik jaso ditzaketen iritziengatik… Gaur egun, Lehen Hezkuntzako irakasle nabil, baina zalantzak eta laguntza-eskaerak sare sozialetatik iristen zaizkit. Gabezia hori dela eta, hitzaldiak ematen ditut eta 2015etik sare sozialetan lanak, artikuluak eta iritziak partekatzen ditut, baita heriotza ikutzen duten liburu eta ipuinen azterketak zabaldu ere, hau da, dibulgazioa egiten dut nire Lehen Hezkuntzako lanaz gain.  

Zergatik da hain garrantzitsua heriotzaren inguruan hitz egitea? Heriotza da daukagun bizipen ziur bakarra, denok goaz horretara, gure egunerokotasunaren parte da (senide bat hil ez bada, hedabideetan ikusi dezakegu egunero) eta dolu prozesu bat dakar. Prozesu hau nahiz eta indibiduala izan, gizarte sarea izatea oso garrantzitsua da prozesuan laguntzeko eta bide horretan bakarrik ez sentitzeko. Heriotzaren pedagogia batek (eskolan bereziki, han lantzen dena etxera heltzen dela kontuan izanda eta laguntza haur guztiengana iristeko errazagoa baita) haurrengan dolu patologikoak ekidin ditzake, naturaltasunez hitz egiten dugun guztiak ez patologizatzen eta dolua era natural batean bizitzen laguntzen baitu. 

Beraz, eskaera honekin Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen naiz. Irakasleak doluan eta heriotzaren pedagogian formatzeko eskatzen dut. Horrez gain, ikastetxeen curriculumaren parte izateko eskatzen dut Hezkuntza Sailak urte hasierako ebazpenaren urrats eta bete beharreko puntuen parte eginez, hau da, urteko planean heriotza jorratzeko gonbidapena luzatzen dut. Gainera, gure lurraldean egon daitezkeen egoera desberdinak kontuan izanik, hizkuntza edo harrera planak ikastetxe baten errealitatera egokitzen diren bezala, zentro guztietan heriotzaren hezkuntzarako eta dolurako protokolo indibidualizatuak sortzea eskatzen dut, heriotza bat gertatu aurretik nola jorratu ezartzeko eta pasatzen denean nola jokatu. Guzti honetaz gain beharrezkoa da euskarazko materiala sortzea bertako errealitateari lotuta eta Hezkuntza Sailari eskatzen diot horretan inbertitzeko (ikerketak egiteko diru laguntzak, ipuinak…). 

Azkenik, guzti hau martxan jartzeko, figura publiko bat berreskuratzeko beharra ikusten dut. Berritzegunean heriotzaren eta doluaren inguruan lan egiten zuen eta formakuntzak eskaintzen zituen aditu hori bazegoen eta berak erretiroa hartu zuenetik figura publiko hori falta da. Ia egunero jotzen dute niregana irakasle zein familiek, baina ni suak itzaltzen nabil, ahal dudana egiten dut eta figura publiko hori sendotuz gero laguntza zabalagoa izango litzateke familia eta ikastetxe gehiagotara iritsiz. 

 

---

 

Soy Naroa Martínez, profesora, psicopedagoga y madre, y estoy detrás de las redes sociales llamadas Heriotza Haurrekin. Mientras trabajaba como profesora vi una necesidad tanto por parte de los profesores como de las familias: la necesidad de trabajar en torno a la muerte. En ese momento, estaba cursando el Grado en Educación Infantil y decidí hacer el Trabajo Fin de Grado sobre este tema. A partir de ahí me llegaron peticiones de ayuda, pero siempre cuando la muerte ya estaba presente y entonces decidí formarme en el duelo y en la pedagogía de la muerte. 

Desde entonces he estado también de consultora en primaria (se recurre a esta figura para aclarar dudas de profesores y familias) y las preocupaciones por la muerte están presentes en el día a día: un alumno tiene miedo a la muerte, ha muerto un abuelo, o una madre… No sabemos cómo ayudar a los niños cuando hay una muerte, no sabemos cómo explicarlo y al final no lo hacemos. También los profesores tienen a menudo miedo a tratar el tema por su situación personal o por las opiniones que pueden recibir de las familias. Debido a esta carencia, doy conferencias y desde 2015 comparto trabajos, artículos y opiniones en las redes sociales, y analizo los libros y cuentos que hablan sobre la muerte, es decir, hago divulgación además de mi trabajo como profesora en Primaria. 

¿Por qué es tan importante hablar de la muerte? La muerte es la única vivencia segura que tenemos, todos vamos a ello, forma parte de nuestro día a día (si un familiar no ha muerto, lo podemos ver en los medios cada día) y viene acompañada un proceso de duelo. Aunque este proceso sea individual, contar con una red social es muy importante para ayudarnos en el proceso y no sentirnos solo en ese camino. Una pedagogía de la muerte (especialmente en la escuela) puede evitar los duelos patológicos en los niños, ya que todo lo que hablamos ayuda a no patologizar y a vivir el duelo de una manera natural. 

Así que con esta petición me dirijo a los políticos del Parlamento Vasco. Pido que se forme a los profesores en el duelo y en la pedagogía de la muerte. Además, solicito que forme parte del currículo de los centros educativos, añadiéndolo a la resolución de comienzo de año del Departamento de Educación, es decir, invito a abordar la muerte en el plan anual. Además, teniendo en cuenta las diferentes situaciones que puede haber en nuestro territorio, al igual que los planes lingüísticos o de acogida se adaptan a la realidad de un centro, pido que en todos los centros se creen protocolos individualizados para la educación de la muerte y el duelo, para establecer cómo abordarlos antes de que se produzca una muerte y cómo actuar cuando pasa. Además de todo esto es necesario crear material en euskera y pido al Departamento de Educación que invierta en ello (subvenciones a la investigación, cuentos…). 

Por último, veo la necesidad de recuperar una figura pública para poner en marcha todo esto. En el Berritzegune ya existía este experto que trabajaba en torno a la muerte y el duelo, ofrecía formaciones y desde que se jubiló falta esa figura pública. Casi todos los días acuden a mí profesores y familias, pero yo ando apagando fuegos, hago lo que puedo y si se consolida esta figura pública la ayuda sería más amplia llegando a más familias y centros. 

533 pertsonak babestu dute
533 Babes

edo