Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Hezkuntza sisteman elikadura-jokabidearen nahasmenduak landu behar dira informazio zehatz eta eraginkorrarekin

142 pertsonak babestu dute
142 de500 Apoyos
Luma O. Pregunta de Luma O.

Luma naiz eta elikadura-jokabidearen nahasmendua izan dut. Osasunaren Munduko Erakundearen Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenak, bestelako nahasmenduen artean,  hiru hauek biltzen ditu: anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa eta betekadagatiko nahasmendua. Elikadura nahasmenduek geroz eta presentzia handiagoa izan eta gure inguruan zabaldurik egon arren, ez da haien inguruan hitz egiten, ikusezin bihurrarazitako gaia da. Hori dela eta, oso urrun ikusten ditugu eta ez dugu uste posible denik guk edota gure inguruko inork sekula pairatu ahal izatea. 

Denbora luzez janariarekin harreman txarra izan nuen, azukrearekiko adikzio handia bainuen. Egunero azukrea kontsumitzen nuen, egin ezean, emozioen kontrola guztiz galtzen nuen: suminkortasunez jokatzen nuen, energiaz baxu sentitzen nintzen, negar egiten nuen… Errealitate horren baitan arazo bat zegoela ohartu nintzenean, nire ohiturak eta janariaren kontsumoa aldatzen hasi nintzen. Janariarekin harreman toxiko bat izatetik, erlazio osasuntsu bat izatera pasatu nintzen. Kalitatezko eta azukre gabeko jakiak jaten nituen, barazki eta fruta gehiago gehituz nire dietara. Horrez gain, kantitatea murrizten hasi nintzen (aurretik nire gorputzak behar zuena baina gehiago jaten nuen). Horren harira, argaltzen hasi nintzen, nire burua hobeto ikusten nuen eta ingurukoek ere hala ikusten ninduten eta “lorpenagatik” zoriondu, gizarte honetan tamalez edertasuna argaltasunarekin lotzen baita. 

Hasiera batean, janariarekin eraiki berri nuen harremana osasuntsua zen eta guztia kontrolpean nuela sentitzen nuen. Baina, kontrolpean amaitu zuen bakarra ni neu izan nintzen, gizartearen onarpena bilatu nahian. Gutxika ondo jan nahi izate horrekin itsutu nintzen, obsesionatuz. Kaloriak zenbatzen nituen eta nire bizitzako helmuga nagusia kilogramo kantitate zehatz batera iristea zen, nire pentsamenduak kilogramoetara besterik ez ziren mugatzen. Nire buruari zin egiten nion “X kilotara heltzean kaloriak zenbatzeari utziko diot”, lortu orduko gehiago argaldu nahi nuen eta horrela etengabe helburu berri bat jarriz neure buruari. Halabaina, elikadura-jokabidearen nahasmenduak oso urrun ikusten nituen, bizitzan zehar gaiaren inguruko informazio eskasa jaso nuen eta anorexia jaten uztearekin erlazionatzen nuen. Hortaz, nahiz eta jaten nuena gutxi izan, jaten nuen eta beraz, nire iritziz ez neukan anorexiarik. 

Noiz eta nola kontzientziatu nintzen gertatzen ari zitzaidan horren inguruan? Elikadura-jokabidearen nahasmendua duen lagun batekin hitz egitean. Berak, anorexia du, eta bere eguneroko joera zein pentsamenduak kontatu zizkidanean, nire burua haietan islaturik ikusi nuen: jatean errudun sentitzea, obsesioa, otorduekiko beldurra… Bere hitzek nire egoera deskribatzen zuten, eta momentu zehatz hartan konturatu nintzen. Nire bizitza nahi ez nuen toki batera bideratzen negoela sentitu nuen eta hausnarketa luzeen ondoren bizipen horri buelta ematen hasi nintzen. 

Zorionez, nire buruak “klik” egin zuen eta garaiz aldatu ahal izan ditut portaerak, janariarekin harreman osasuntsua berreraikiz. Hala ere, egoera horretaraino heltzeko arrazoietako bat, lehen esan bezala, informazio falta izan da. Bizi garen gizartean hain ohikoa den gaixotasun honen inguruan ez gaituzte behar bezala informatzen, ez ditugu ezagutzen haren zergatiak, sintomak, aurre egiteko teknikak… Gehienetan elikadura-jokabidearen nahasmenduen muturreko sintomak, egoerak edo jokaerak soilik azaltzen zaizkigu baina horra iritsi aurretik beste portaera orokortu asko daude ezagutarazten ez direnak (kaloriak kontatzea, kulpa, jatean gaizki sentitzea…) eta ondorioz gaixotasuna gugan identifikatzea ezinezkoa egiten zaigu kasu askotan. 

Eskaera honekin Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen naiz. Elikadura-jokabidearen nahasmenduak askotarikoak dira, pertsona bakoitzak errealitate bat biziko du, baina jarrera hauek oso orokortuak dira gure gizartean. Muturreko egoeretara heltzen diren kasu asko ekidin ahalko liratezke informazio zehatza eta eraginkorra zabalduko balitz. Horregatik eskatzen dut, lehenik eta behin, autoestimuaren lanketa estrategiko bihurtzea hezkuntza curriculumean txikitatik landu ahal izateko eta nahasmendu hauek ekiditen saiatzeko (jokatzen duen paper izugarria dela eta). Horrez gain, laguntza eskatu ahal izateko ezinbestekoa da egoeraz jabetzea eta gehienetan, beste pertsona baten bizipena entzutean konturatzen zara zure jokaerez. Beraz, eskatzen dut Hezkuntza Sailak urte hasierako ebazpenean ezar dezala, gutxienez urtean behin hitzaldiak antolatu behar izatea elikadura-jokabidearen nahasmenduak dituzten edo izan dituzten pertsonekin, Euskal Herriko zentro bakoitzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, eta azpimarratu nahi dut garrantzitsua dela ez bistaratzea soilik muturreko egoerak. 

 

---

 

Soy Luma y he sufrido un trastorno de la conducta alimentaria. La Clasificación Internacional de Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud incluye, entre otros trastornos, la anorexia nerviosa, la bulimia nerviosa y el trastorno por atracón. Están muy extendidos entre nosotros y muchas veces tenemos comportamientos que los caracterizan, aunque nosotros no lo creamos así porque no se habla de ellos, es un tema invisibilizado y por eso los vemos muy lejos y no creemos que sea posible que nosotros o nadie de nuestro entorno los pueda sufrir nunca. 

Durante mucho tiempo tuve una mala relación con la comida, ya que tenía una gran adicción al azúcar. Consumía azúcar todos los días y si no lo hacía, perdía totalmente el control de las emociones: actuaba con irritabilidad, me sentía baja de energía, lloraba… Cuando me di cuenta de que tenía un problema empecé a cambiar mis hábitos y mi consumo de comida. Pasé de tener una relación tóxica con la comida a una relación sana, comía alimentos de calidad y sin azúcar, añadiendo más verduras y frutas a mi dieta y, además, empecé a reducir la cantidad (antes comía más de lo que necesitaba mi cuerpo). En ese sentido, empecé a adelgazar, me veía mejor y los que me rodeaban también me veían así y me felicitaban “por el logro”, porque en esta sociedad, lamentablemente, la belleza se relaciona con la delgadez. 

En un principio, la relación que acababa de construir con la comida era sana y sentía que lo tenía todo controlado. Pero, la única que acabó controlada fui yo misma buscando siempre el reconocimiento social. Poco a poco me cegué con ese querer comer bien, obsesionándome. Contaba calorías y mi deseo principal en la vida era llegar a una cantidad exacta de kilogramos, mis pensamientos sólo se reducían a kilogramos. Me juraba a mí misma: “cuando llegue a los X kilos dejaré de contar las calorías”, y en cuanto lo lograba quería adelgazar más, poniéndome constantemente un nuevo objetivo. Sin embargo, veía muy lejos los trastornos de la conducta alimentaria, a lo largo de mi vida había recibido poca información sobre el tema y relacionaba la anorexia sólo con dejar de comer. Así que, aunque lo que comía era poco, comía y, por lo tanto, en mi opinión no tenía anorexia. 

¿Cuándo y cómo me conciencié sobre eso que me estaba pasando? Hablé con una amiga con un trastorno de la conducta alimentaria. Ella tiene anorexia, y cuando me contó sus tendencias y pensamientos cotidianos, me vi reflejada en ellos: el sentimiento de culpa al comer, la obsesión, el miedo a las comidas... Sus palabras describían mi situación, y en ese momento concreto me di cuenta. Sentí que mi vida se dirigía a un lugar al que no quería llegar y tras largas reflexiones empecé a darle la vuelta. 

Afortunadamente, mi mente hizo clic y he podido cambiar mis comportamientos a tiempo, reconstruyendo una relación sana con la comida. Sin embargo, una de las razones para llegar hasta esta situación ha sido, como ya he comentado, la falta de información. No se nos informa adecuadamente sobre esta enfermedad tan común, desconocemos sus causas, síntomas y técnicas para hacerles frente. La mayoría de las veces sólo se nos presentan síntomas, situaciones o conductas extremas de trastornos de la conducta alimentaria, pero antes de llegar ahí hay muchos otros comportamientos generalizados que no se dan a conocer (contar calorías, la culpa, sentirse mal al comer…) y en muchos casos nos resulta imposible identificar la enfermedad. 

Con esta petición me dirijo a los políticos del Parlamento Vasco. Los trastornos de la conducta alimentaria son diversos, cada persona vivirá una realidad, pero estas actitudes están muy generalizadas en nuestra sociedad. Muchos casos que llegan a situaciones extremas podrían evitarse si se difundiera información precisa y eficaz. Por eso pido, en primer lugar, que la autoestima se convierta en estratégica en el currículo de la educación para poder trabajarla desde la infancia e intentar evitar estos trastornos (debido al tremendo papel que juega en ellos). Además, para poder pedir ayuda es imprescindible ser consciente de nuestra situación y la mayoría de las veces nos damos cuenta de nuestros comportamientos cuando escuchamos la vivencia de otra persona. Por lo tanto, solicito que el Departamento de Educación establezca en la resolución de principio de año la obligación de organizar, al menos una vez en el curso académico, charlas con personas que padezcan o hayan padecido trastornos de la conducta alimentaria, dirigidas al alumnado de Educación Secundaria Obligatoria de cada centro del País Vasco, subrayando la importancia de no visualizar únicamente situaciones extremas.  

142 pertsonak babestu dute
142 de500 Apoyos

edo