Pregunta para Eusko Legebiltzarra

EHUko lagunarteko futbol txapelketan jolastea ukatu didate emakumezkoa izateagatik. Zergatik ez dira bermatzen genero bazterkeriaren aurkako neurri eraginkorrak esparru publikoko ekintza guztietan?

347 pertsonak babestu dute
347 Babes
EHUko ikaslea Pregunta de EHUko ikaslea

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle bat naiz eta unibertsitate publikoaren (eta bereziki EHU kirola zerbitzuaren) jarrera diskriminatzailea jasan behar izan dut beste hainbat pertsonak bezala.

Unibertsitateak zerbitzu edo ekimen honen baitan hamaika ekintza antolatzen ditu ikasleen artean kirola sustatze aldera, bada, dena hasi zen aurtengo Campuseko Udazkeneko Txapelketetako 7ko futbolaren harira. Ekintza hauetan apuntatzeko aukera ematen zaio ikasle orori, teorikoki. Hala ere, hasieratik, emakume eta gizonezkoen talde bereiztuak egin beharra zegoen, gizonezkoen txapelketa bat egongo zen eta emakumezkoen beste bat. Aurretik esana joan dadila honek baztertu egiten dituela genero binario hauetan sartzen ez diren gainontzeko genero disidenteak. Hori argi utzita, salatzen dudana da urtero emakumeen talderik ateratzen ez dela ikusita ere (eta honek emakumeak jokatu gabe uzten dituela jakinda ere) haien genero desberdinketaren mekanismoa ez aldatzea, udaberrian mistoa egiteko aukera eman arren, bazterkeriak hor jarraitzen baitu.

Gure gelan emakumeen taldea ateratzen ez zela ikusita, gelako gizonezkoen taldean apuntatu nintzen pentsatuz unibertsitate publiko batetan ez luketela arazorik jarri beharko, gainera kontuan izanda helburua kirola sustatzea dela eta lagun arteko txapelketa bat dela.

Eguna heldu zenean eta txapelketara aurkeztu ginenean, EHU kirolaren koordinatzailea etorri eta “ezin duzu jokatu, emakumea zara” esan zidan. Hasteko, aurrez suposatu zuen emakumezkoa nintzela nire itxuragatik eta niri galdetu gabe, horrek dakarren bazterkeria kontuan izan behar da. Hala ere, berarengana zuzendu nintzen esanaz lagunarteko txapelketa batean ez nuela ikusten arazorik egon beharko litzatekeenik eta (kasu honetan bere hitzengatik) emakumezko futbolarionganako diskriminazioa jasaten ari nintzela. Arduradunak legea betetzen ari zela esan zidan gaineratuz, txapelketa irabaziz gero taldeak EHU Espainian errepresentatuko lukeela eta han ere ezingo nukela jokatu. “Ezin dugu talde mistorik izan, gero UPV/EHU txapelketako irabazleak Espainiakora joango direlako eta ibilbide ofiziala jarraitu behar dugu”.

Beraz, hemen ikusten dugu unibertsitate publikoarentzat garrantzitsuagoa dela Espainian (potentzialki) izan lezaken itxura eta errepresentazioa zaintzea pertsona ororen eskubideak bermatzea baino. Errealitateari muzin egin eta denaren gainetik arauak jarri dituzte. Gainera, adierazi nahi dut sareetan hau salatu nuenetik, emakume asko jarri direla nirekin harremanetan baieztatuz urteroko kontua dela eta beraiei ere aukera ukatu zaiela edo zitzaiela.

Eskari honekin Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen naiz eta exijitzen dut esparru publikoko ekintza guztietan genero bazterkeriaren aurka neurri eraginkorrak ezartzea. Hasiera hasieratik bi urraketa gertatzen dira: lehena, genero binarioetan sartzen ez diren pertsonei bizkarra ematea eta hainbat kolektibo kanpoan uztea, eta bigarrena, ikusita urtero emakumeen taldea ateratzen ez dela, emakumeei parte hartzeko aukera ukatzea, kirola genero desberdinketa gabe sustatzeko mekanismo bat aukeratu beharrean. Unibertsitate publiko batek bermatu beharko lukeen kontua da. Zergatik jartzen da fokua generoan eta ez kirolean? Euskal Herriko Unibertsitateak berdintasunaren apologia egiten du, bada honelako egoeretan ikusten dugu azaleko diskurtsoak direla eta benetan ez direla esandako horiek bermatzen beraien politiketan. 

 

---

 

Soy una estudiante de la Universidad del País Vasco y he tenido que soportar, como tantas otras personas, la actitud discriminatoria de la universidad pública (y especialmente del servicio de deporte de la UPV).

Dentro de este servicio o iniciativa la universidad organiza un sinfín de actividades con el objetivo de fomentar el deporte entre el alumnado y todo comenzó con el torneo de Futbol 7 del Campeonato de Otoño del Campus de este año. En estas acciones se le ofrece (teóricamente) la posibilidad de apuntarse a todo el alumnado. Sin embargo, desde el principio, había que hacer equipos diferenciados de mujeres y hombres, habría un campeonato masculino y otro femenino. Que vaya previamente dicho que esto excluye a los demás géneros disidentes que no entran en estos géneros binarios. Dejando esto claro, lo que denuncio es que aun sabiendo que el equipo femenino no suele salir ningún año -y que éste deja a las mujeres sin jugar- no se cambie su mecanismo de diferenciación de género, ya que, a pesar de permitirnos hacer equipos mixtos en primavera, la exclusión sigue ahí.

Viendo que en nuestra clase no salía equipo femenino, me apunté en el grupo masculino de clase pensando que en una universidad pública no deberían poner problemas, teniendo en cuenta además que el objetivo es fomentar el deporte y es un torneo amistoso.

Cuando llegó el día y nos presentamos a la competición, vino la coordinadora de EHU kirola (UPV deporte) y me dijo: "No puedes jugar, eres mujer". Para empezar, ya había supuesto que era mujer por mi aspecto sin consultarme, hay que tener en cuenta la discriminación que eso supone. Sin embargo, me dirigí a ella diciéndole que en un torneo amistoso no veía que debería haber problemas y que (en este caso por sus palabras) estaba sufriendo una discriminación hacia las futbolistas femeninas. La responsable me dijo que estaba cumpliendo la ley añadiendo que si el equipo ganaba el campeonato representaría a la UPV en España y allí tampoco podría jugar. “No podemos tener equipos mixtos porque luego los ganadores de la UPV/EHU irán al de España y tenemos que seguir el recorrido oficial”.

Por lo tanto, aquí vemos que para la universidad pública es más importante cuidar el aspecto y la representación que pueda llegar a tener en España que garantizar los derechos de toda persona. Han ignorado la realidad y han puesto las normas por encima de todo. Además, quiero señalar que desde que denuncié esto en las redes sociales, muchas mujeres se han puesto en contacto conmigo afirmando que es una cuestión anual y que a ellas también se les ha negado la opción de participar.

Con esta demanda me dirijo a los políticos del Parlamento Vasco y exijo que en todas las acciones del ámbito público se establezcan medidas eficaces contra la discriminación de género. Desde el principio se producen dos vulneraciones: la primera, dar la espalda a las personas que no entran en los géneros binarios y dejar fuera a varios colectivos, y la segunda, viendo que cada año no sale el grupo de mujeres, negar a las mujeres la posibilidad de participar, en lugar de optar por un mecanismo de promoción del deporte sin diferenciación de género. Es una cuestión que debería garantizar una universidad pública. ¿Por qué se pone el foco en el género y no en el deporte? La Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea hace apología de la igualdad, pues en situaciones como ésta vemos que son discursos superficiales que en realidad no se avalan en sus políticas.

347 pertsonak babestu dute
347 Babes

edo