Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Lesboseko errefuxiatuen esparruetan laguntzen ari gara, baina gurera heltzen diren migratzaileei harrera duina egiteko mekanismo egokiak behar dira

3 pertsonak babestu dute
3 de500 Apoyos
Zaporeak Pregunta de Zaporeak

Siriako gerrateak sortu zuen krisi humanitarioaren ondorioz, zazpi laguneko talde batek Greziara joatea erabaki genuen, Europara ihes egiten zuten pertsonei laguntzera. Ondoren, tokiko jendearekin eta euskal gizartearen elkartasunarekin sortu genuen Zaporeak. Egun, Grezian, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen dihardugu, egunero 2.000 otordu kozinatuz eta banatuz. Elkartearen lan taldea boluntarioz osatzen da gehien bat. Euskal Herrian zein errefuxiatu kanpalekuetan boluntarioek egiten duten lana dira proiektuaren muina. Gainera, gure sukaldean pertsona errefuxiatuek parte hartzen dute, eta, sukalde eta banaketa lanetan laguntzeaz gain, esparruetan dauden pertsonekiko komunikazioan eta itzulpen lanetan laguntzen digute.

Hala ere, guk beti esaten dugu gure lana desagertu egin beharko litzatekeela, migrazioa ez litzateke errealitate bat izan beharko, ez behintzat jendean bere herrialdetik ihes egiteko arrazoiarekin etorri behar bada. Pertsona orok, bere jaioterrian bizi baldintza duinak bermatuak izan beharko lituzke. Zoritxarrez, oraindik, ez da hala gertatzen eta transitoan edo bidean, giza eskubideak urratzen jarraitzen dira eta ezin da onartu.

Errefuxiatu kanpalekuetan lan egiteaz gain, hemen, Euskal Herrian kontzientziazio eta sentsibilizazio lana ere egiten dugu. Erakunde publikoen, enpresen, elkarteen eta partikularren lankidetza bilatzen dugu, errefuxiatuen inguruko Europako politiken inguruan aritzeko. Eta bagabiltza horretan, diru publikoz laguntzen gaituzte, bai Eusko Jaurlaritzak zein tokian tokiko udaletxeek ere. Oso eskertuak gaude laguntzen gaituztelako.

Hori argi utzita, gaurkoan, harreran jarri nahi dugu begirada eta Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen gara. Euskadira iristen diren pertsonek oinarrizko premiak beteta izan ditzaten behar dugu. Iristen diren pertsonentzako harrera-mekanismoak behar ditugu, eta hori erakundeetatik etorri behar da, gu eta gu bezalako erakundeen beharrik egon ez dadin (formakuntza, lana aurkitzeko laguntzak, etxebizitza duin baterako aukerak…). Harrera-gizarteko egokitzapen-prozesua gogorra da. Horregatik, eta urria osasun-mentalaren hilabetea dela kontuan izanda, azpimarratu nahi dugu, migratzaileentzat laguntza psikologikoa bermatuta egon beharko litzatekeela. Errealitate oso gordina bizi dute eta horri buelta emateko laguntza beharrezkoa da.

Laburbilduz, Eusko Legebiltzarrari eskatzen diogu martxan jar ditzala bizitza duina izateko mekanismoak eta laguntzak. Pertsona ororen atzean istorio bat eta amets batzuk daude, eta laguntza behar dute beren ametsak betetzeko. 

 

---

 

Debido a la crisis humanitaria que generó la guerra de Siria, un grupo de siete personas decidimos ir a Grecia a ayudar a las personas que huían a Europa. Después creamos Zaporeak con gente local y la solidaridad de la sociedad vasca. Actualmente, en Grecia, preparamos comida a los refugiados en cautiverio en los campos de refugiados de Lesbos, cocinando y distribuyendo 2.000 comidas diarias. El grupo de trabajo de la asociación está compuesto mayoritariamente por voluntarios. El proyecto se centra en el trabajo que realizan los voluntarios tanto en el País Vasco y Navarra como en los campamentos de refugiados. Además, en nuestra cocina participan personas refugiadas que, además de ayudarnos en las labores de cocina y distribución, nos ayudan en la comunicación con las personas que están en los campos.

Sin embargo, nosotros siempre decimos que nuestro trabajo debería desaparecer, la migración no debería ser una realidad. Toda persona debería tener garantizadas unas condiciones de vida dignas en su país natal. Desgraciadamente, todavía no es una realidad y en el tránsito o camino, se siguen violando los derechos humanos. Esto no se puede permitir.

Además de trabajar en los campamentos de refugiados, aquí, en el País Vasco y Navarra también realizamos una labor de concienciación y sensibilización. Buscamos la colaboración de instituciones públicas, empresas, asociaciones y particulares para tratar de mejorar las políticas europeas en materia de refugiados. Estamos en ello y muy agradecidos porque nos ayudan con dinero público desde el gobierno y los ayuntamientos.

Dejando esto claro, hoy queremos poner la mirada en la acogida y dirigirnos a los políticos del Parlamento Vasco. Necesitamos que las personas que llegan a Euskadi tengan cubiertas sus necesidades básicas. Necesitamos mecanismos de acogida para las personas que llegan, y eso tiene que venir de las instituciones, para que las asociaciones como la nuestra no tengan que intervenir o existir (formación, ayudas para encontrar trabajo, oportunidades para una vivienda digna…). El proceso de adaptación en la sociedad de acogida es duro. Por ello, y teniendo en cuenta que octubre es el mes de la salud mental, queremos subrayar que la atención psicológica a las personas migrantes debería estar garantizada. Viven una realidad muy cruda y poder transitar esas emociones y esos traumas, es necesaria la ayuda.

En resumen, pedimos al Parlamento Vasco que ponga en marcha mecanismos y ayudas para poder llegar a tener una vida digna. Detrás de toda persona hay una historia y unos sueños que necesitan ayuda.

3 pertsonak babestu dute
3 de500 Apoyos

edo