Pregunta para Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Gure ingurumena zaintzeko borrokan ari garen elkarte txikiok laguntza gehiago behar ditugu. Neurri eraginkorrak behar ditugu enpresetan kontrol handiagoa izateko, eta sentsibilizazio-kanpaina indartsuagoak sortzen dugun inpaktuaz jabetzeko.

1 pertsonak babestu dute
1 de300 Apoyos
Recicla-Briziklatu Pregunta de Recicla-Briziklatu

Rober, Gorka eta Laida gara, Recicla-Birziklaturen sortzaileak. Bat egin genuen Bidasoa eskualdeko hondartzetan zaborra biltzen genuelako. Hala ere, zerbait gehiago egin nahi genuen, 150 lagunek parte hartu zuten bilketa bat antolatu genuen eta arrakasta ikusita, elkarte gisa eratu ginen. Hondakinak biltzen ditugu ingurune naturaletan, eta umeekin sentsibilizazio-tailerrak egiten ditugu, besteak beste. Gainera, guk bultzatutako “El Mar empieza aquí” proiektuaren ondorioz (Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera eginda) plakak jarri dira Irungo eta Hondarribiko estoldetan.

Eskaera honekin Gipuzkoako Batzar Nagusietako politikariengana jo nahi dugu.

Salatu nahi dugu elkarte txikiok erraztasun gutxi ditugula laguntza ekonomikoak jasotzeko. Erakundeek beti zoriontzen gaituzte gure lanagatik, baina proiektuak eta ideiak gauzatu nahi ditugu, eta ezin dugu laguntzarik gabe egin. Kasu batzuetan gertatu zaigu lehenengo proiektua gauzatu behar izatea, gero inbertitutakoaren % 48 jaso ahal izateko. Beraz, diru-laguntzak atzera bota behar izan ditugu, gure planak martxan jartzeko behar den hasierako diru-ekarpenik izan ez dugulako.

Gainera, enpresetan presio eta kontrol handiagoa egotea gustatuko litzaiguke. Hondakinak, birziklapenak eta oraindik egiten ari diren isurketak kontrolatzeko neurri eraginkorrak behar ditugu. Gure eskualdean, industria-gune batzuk ibaiaren ondoan daude. Egunero ikusten ditugu edukiontziak hondakinez beteta, eta horietako askok dugun klimaren ondorioz ibaian amaitzen dute, eta, ondorioz, itsasoan. Neurri eraginkorragoak eta legea gogortzea eskatzen dugu enpresen praktika hauen aurrean.

Europak hondakinen tratamendurako hierarkia bat du, eta horren bidez kudeatu beharko lirateke hondakinak, hasierako urratsak lehenetsiz eta azken urratsen erabilera saihestuz. Lehenetsi beharreko lehen urratsa hondakinen prebentzioa da, hondakinik ez sortzea. Horrela hondakin gutxiago sortuko genituzke eta kudeatzeko gutxiago izango genuke. Bigarren urratsa berrerabiltzea da, eta hirugarrena, birziklatzea. Hondakinak ezin badira berrerabili edo birziklatu, balorizazio energetikoaren urratsa dator (erraustegia). Azkenik, aukerarik txarrena hondakinak zabortegira botatzea da.

Horregatik, kanpaina indartsuak eskatzen ditugu, hondakinen sorrera murrizteko eta sortzen direnen kudeaketa hobetzeko. Azkar eta asko kontsumitzearen aldeko sistema honetan ez zaigu axola sortzen ari garen hondakina. Kontsumitzaile garen aldetik, gure kontsumo-ohituretan aldaketak egiteko ahalmena dugu, baina aldaketa hori sortzeko politikariek sentsibilizazio-kanpaina sendoagoak sortzea behar dugu, ingurugiroari eragiten diogun inpaktuaz jabetzeko.

Kontsumo arduratsurako mentalitate-aldaketa hori sortzeko, hondakinen kontrolerako eta kudeaketarako neurriak behar dira, baina baita sentsibilizazio- eta kontzientziazio-neurriak ere. Gure planetarekin kate arduratsua eta iraunkorra sortzea eskatzen dugu.

 

---

 

Somos Rober, Gorka y Laida, creadores de Recicla-Birziklatu. Nos unimos porque recogíamos basura en las playas en la comarca del Bidasoa. Aun así, queríamos hacer algo más, organizamos una recogida donde participaron 150 personas y viendo el éxito, nos constituimos como asociación. Llevamos a cabo recogidas de residuos en entornos naturales, yincanas y talleres de sensibilización con niños/as, entre otras cosas. Además, desde el proyecto que impulsamos, “El Mar empieza aquí” (realizado con la Mancomunidad de Servicios de Txingudi) se han puesto placas en las alcantarillas de Irún y Hondarribi. 

Con esta petición queremos dirigirnos a los/las políticos/as de las Juntas Generales de Gipuzkoa.

Queremos denunciar que las asociaciones pequeñas tenemos pocas facilidades para acceder a las ayudas económicas. Siempre se nos felicita desde las instituciones por nuestra labor, pero queremos llevar a cabo proyectos, ideas, y no lo podemos hacer sin las ayudas. Nos hemos encontrado con que teníamos que ejecutar primero el proyecto para que luego se nos financiase el 48% de lo invertido. Así pues, hemos tenido que rechazar las subvenciones al no tener un aporte inicial necesario para poder poner en marcha nuestros planes. 

Además, nos gustaría que hubiera más presión y control en las empresas. Necesitamos medidas eficaces para el control de residuos, reciclaje y vertidos que todavía siguen realizando. En nuestra comarca, algunos de los focos industriales están al lado del rio. Vemos contenedores llenos de residuos a diario y con el clima que tenemos muchos de estos terminan el rio, y por consiguiente en el mar. Pedimos medidas más eficaces y endurecer la ley frente a estas prácticas de las empresas.

Europa dispone de una jerarquía de tratamiento de residuos, por la que se deberían gestionar los residuos, priorizando los pasos iniciales y evitando el uso de los últimos. El primer paso, a priorizar, es la prevención de residuos, la no generación de residuos. Así generaríamos menos residuos y tendríamos menos para gestionar. El segundo paso es la reutilización y el tercero, el reciclaje. Si los residuos no se pueden reutilizar ni reciclar, viene el paso de la valorización energética (la incineradora). Por último, la peor opción, depositar los residuos en el vertedero. 

Por esto, pedimos campañas impactantes y duras para reducir la generación de residuos y mejorar la gestión de los que se generan. En este sistema de consumo tan rápido no nos importa el residuo que estemos generando. Como consumidores tenemos el poder de realizar cambios en nuestros hábitos de consumo, pero para generar ese cambio necesitamos que los/las políticos/as creen campañas de sensibilización más fuertes para saber el impacto que generamos. 

Para crear ese cambio de mentalidad hacia el consumo responsable hacen falta medidas, de control y de gestión de residuos, pero también de sensibilización y concienciación. Pedimos que se cree una cadena responsable con nuestro planeta y sostenible.

1 pertsonak babestu dute
1 de300 Apoyos

edo

Pregunta dirigida a: Gipuzkoako Batzar Nagusiak