Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Rebeka Ubera Aranzeta

Garraioan ere inklusioa bermatu behar da


Kaixo, Leire:

Arrazoi osoa duzu; zoritxarrez, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideak urratzen dira oraindik ere XXI. mendean. Oraindik ere asko dago egiteko euren eskubideak bermatu ahal izateko. SARS-CoV-2 birusaren eta Covid-19 gaixotasunaren epealdi honetan hala ikusi dugu, eta inoiz baino ageriago geratu da galtzaile nagusiak eta ahaztu handienak ezgaitasuna duten pertsonak izan direla. Zuri dagokizun gaia dela eta, saiatuko gara garraioan ere neurriak har daitezen eta ekimena hartuko dugu Bizkaiko Batzar Nagusietan, Aldundiak ez dezan egoera horretan egon daitekeen pertsona bakar bat ere etxean utzi. Halaber, saiatuko gara garraio publikoa guztiontzat egokitutako bitartekoa izan dadin; bertara sarbidea herritar orok izan dezan, inklusioaren izenean. 


  Partekatu
Rebeka Ubera Aranzeta
 Galdera Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?

Nire ahizpak zoritxarrez %65eko ezgaitasun fisiko eta psikikoa dauka. Oraingoz, ez dauka  etxetik bere lanpostura joateko berarentzat egokia den garraiobide bat. Bizkaiko Foru Aldunditik jaso dugun erantzuna, garraioren bat jartzekotan praktiken aldirako baino ez dela izango izan da eta berarentzat pertsonalizatua, baina oraindik ez dugu horren baieztapenik ere. Eta irailetik aurrera zer? Etxean gelditu behar al da? Egoera honekin oso arduratuta gaude ez dakigulako ze soluzio izango duen eta gure iritziz, nire ahizparen eskubideak urratuta geratzen dira. Uste dut denok ditugula eskubideak eta zer gutxiago mugikortasun ezgaitasun bat duen pertsona batek, bere nahi bakarra lanera joateko baliabide bat izatea delarik. Tristea da gauden egunetan hainbeste traba jartzea berea den eskubide hau bete dadin, batez ere, hain aipatua den gizarte inklusioaren gaia zenbatetan erabiltzen den ikusirik. 

Sortzailea
Leire Larrauri Leire Larrauri
20-tik 37 babes
2020.03.12

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan