¿Badu Jaurlaritzak modurik Mozal Legeari izkin egiteko?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Pello Urizar

Inposizioen aurrean Herri bezala erantzun behar dugu


Kaixo Haizea,

Mozal legea, beste lege edo dekretu asko bezala (LOMCE, lan erreforma, funtzionarioen aparteko ordainsariaren debekua, espainiar bandera jartzearen obligazioa...) espainiar gobernuek ezartzen dizkiguten inposizioak dira.

Inposizio hoiek ez dute gure errealitate eta borondatea errespetatzen, eta gure arteko liskarrak sustatuz, zatiketa bilatzen dute.

Nire ustez inposizio hoiei guztiei aurka egin behar diegu, baina Herri bezala egin behar dugu. Desobedientzia ekimenek euskal gizartearen babesa eta inplikazioa izan behar dute, zeren eta bestela pertsona konkretu batzuen gain gelditzen dira ekintza hoein ondorioak, eta ordorio latzak izan daitezke.

90. hamarkadan eman zen mugimendu bat zaigu baliozkoa teoria ulertzeko: Derrigorrezko soldaduskaren aurkako intsumisio mugimendua.

Mugimendu horretan pertsona konkretu batzuk izan ziren gehien arriskatu zutenak: Intsumituak. Baina gizarteratzea eman zen einean, beste eragile batzuk ere inplikatu ziren (eragile politikoak, erakundeak, epaileak...), derrigorrezko soldaduskaren porrota ekarri arte.

Inposiziozko lege edo agindu hauekin berdin egin behar dugu eraginkorki kontra egitea nahi badugu, baina ikuspegi orokor batekin. Arazoa ez dago lege bat edo bestearekin. Arazoa orokorra da eta erantzuna ere orokorra behar da izan.

Ondo izan.

Pello

 


 Partekatu
Pello Urizar
 Galdera ¿Badu Jaurlaritzak modurik Mozal Legeari izkin egiteko?

Gaur Madrilen onartuko dena atzerapauso erabatekoa da herritarron eskubideei dagokienez. Ziur dakit euskal gizartearen gehiengo oso handi bat lege honen kontra dagoela, eta Jaurlaritzaren eginkizuna izan beharko litzateke bere eragina mugatzen ahalegintzea. ¿Badago horretarako baliabiderik? ¿Edo ez gara nahikoa burjabeak horretarako?

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
52 de 50 Apoyos
2015.03.26

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan