Zer egin EiTBrekin?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Maddalen Iriarte

Komunikabide publiko indartsuak behar ditugu, euskal agenda komunikatiboa sortuko dutenak


Ez didazu lan erreza jarri! Baina labur bada ere saiatuko naiz pare bat zertzelada ematen

Burura datorkidan lehen gauza da zaindu egin behar dela. Komunikabide publiko indartsuak behar ditugu Euskal Herrian, euskal agenda komunikatiboa sortu eta taxutuko dutenak. Eta tokiko komunikabideekin elkarlan sendoa egingo dutenak, euskal herritar orok izan dezan auzoan, herrian, Euskal Herri osoan eta munduan gertatzen denaren berri. Gure ikuspegitik, noski; Estatu Batuetan bertako ikuspuntutik begiratzen duten moduan, edo munduko beste edozein tokitan.

Batzutan gertatzen da ordea gure ikuspuntua aldarrikatzeagatik ez dakit zer nolako irain eta mespretxuak entzun behar ditugula, normalean munduari ikuspegi espainiar batetik begiratzen diotenen aldetik. Normala da haientzat ikuspegi espainiarra izatea munduko gauzarik normalena baina ez da hain normala ikuspegi hori bakarra dela sinetsaraztea. Gaur goizeko Londresko egunkariek eta Madrilgoek ez daukate zerikusirik. Eta ez dut aukerarik izan, baina pentsatzen dut TVEren eta BBCren goizeko informatiboek ere zerikusi gutxi izango zutela. Hemen, ordea, ez dakit konplexuz edo, sinesten hasita gaude ikuspegi bakarra dagoela. Konplexurik gabe jokatzen hasiko beharko dugu.

Mila kontu esan genitzake: hizkuntza ereduak, finantzak, gizarte-kontrola...baina beste batean beharko du. EITB indartsua, munduari konplexurik gabe begiratuko dion Euskal Herri bateko komunikabide-talde publikoa.


 Partekatu
Maddalen Iriarte
 Galdera Zer egin EiTBrekin?

Patata beroa bihurtu da EiTB hurrengo lehendakariarentzat. Zuk oso ondo ezagutzen duzu Telebista publikoa... Zer planteamendu daukazu EiTB modernizatu eta bideragarri baino, jasangarri bihurtzeko?

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
27 de 10 Apoyos
2016.09.11

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan