Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Osasun mental perinatalaren trataera instituzioek hartu behar dute bere gain familia zein haurren zailtasun emozional eta psikologikoei aurre hartu ahal izateko, eta ondorioz, osasun eta hezkuntza sistemara bideratuko litzatekeen karga hori gutxitzeko

131 pertsonak babestu dute
131 de500 Apoyos
Julene Armendariz Pregunta de Julene Armendariz

Julene Armendariz naiz, pedagogian lizentziatua eta osasun mental perinatalean eta hazieraren ekologian aditua, besteak beste. Hain zuzen, azken formakuntza hauek ematen diote testuingurua gaur egungo nire lan jardunari. Garai perinatalean dauden familiak laguntzen ditut haurdunaldian, erditze ondorenean eta haziera prozesuan haurrak hiru urte egin arte, hor delako haur horren egitura, nortasuna eta oinarri psikologiko eta emozionala ezartzen diren garaia. Haurdunaldi eta haziera taldeetan bidelagun bezala aritzen naiz, familiak laguntzen ditut prozesu hori ahalik eta osasungarriena izan dadin. 

Espazio hauek ezinbestekoak dira gaur egun, familiek beharrezkoa duten sostengua, laguntza, aholkularitza eta babesa sentitu dezaten. Bertan, besteak beste, haurraren garapenaren gakoak ezagutzen dituzte, haurraren beharrak identifikatzen eta erantzun egokiak ematen, guraso eta haurren arteko lotura afektiboa indartuz. Haurraren beharrak eta prozesua ezagutzen joan ahala, gurasoak modu egokiago batean akonpainatzen dituzte euren haurrak. Modu honetan, haurra errespetuz eta harreman seguru batean hazia izan denez, nerabezaroko zein helduaroko sufrimendu zein zailtasun asko ekiditen dira, besteak beste: bulling-a, bortxakeria, adikzioak, eritasun mentalak, tratu txarrak edo sufrimendu emozionala. Izan ere, haurrari laguntzen diogu kontzientzia hartzen bere ni horrengan, bere buruarengan, bere emozioengan eta honek lagunduko dio gainontzekoekin beste era batetan harremantzen, ardura emozionala izaten, errespetuzko harremanak sortzen, beste balore batzuk integratzen bere baitan edo bere hauskortasunaren aurrean arazoei irtenbidea aurkitzen. Lan honekin familia zein haurren zailtasun emozional eta psikologiko askori aurre hartu geniezaieke eta ondorioz, osasun eta hezkuntza sistemara bideratuko litzatekeen karga hori gutxitu, haur horiek bere nortasunaren eraikitze prozesua osasuntsuago egiteko aukera izan baitu.

Egun, gazte zein nerabeen buru-osasunaz hitz egiten da eta beharrezkoa da baita ere instituzioen aldetik apustua egitea osasun emozionalaren alde hezkuntza sisteman baliabideak eta espazioak jarriz, hezkuntza emozionala landuaz haurreskoletan zein eskoletan era transbertsalean (ikasle, irakasle eta gurasoekin). Izan ere, etorkizuneko helduek gaitasuna izan behar dute egoera desberdinen aurrean mugitzeko edo egoerei aurre egiteko, lanean erlazio osasuntsuak izateko, familiako, lagunarteko edo bikoteko erlazio afektibo sanoak izateko, taldean lan egiten jakiteko… dimentsio horiek denak osasun emozionalean, adimen emozionalean mugitzen dira.

Horregatik, etorkizuneko arazo potentzialak ekidin ahal izateko, ezinbestekoa da prebentzio lana egitea familiekin, haurdunaldi eta haziera taldeetan, hezkuntzan adimen emozionala lantzeaz gain. Beraz, Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen naiz eskaera honekin garai perinatalean dauden familiei laguntza emateko lanaren ardura instituzioek hartu dezaten eskatzeko. Instituzioek ardura hartuz, herritarrek tresnak izango lituzkete haurrak era sanoagoan hazteko bere ongizatea kontuan hartuta eta etorkizuneko zailtasunak ekidingo liratezke. Beraz, politikariei eskatzen diet baliabideak jarri ditzaten zerbitzua bere gain hartu eta herritarrei eskaintzeko.
 

---

 

Soy Julene Armendáriz, licenciada en pedagogía y experta en salud mental perinatal y ecología de la crianza. Estas dos últimas formaciones son las que dan contexto a mi actividad laboral. Apoyo a las familias que se encuentran en la etapa perinatal desde el embarazo, el posparto y la crianza hasta los tres primeros años, que es cuando se establece la estructura, personalidad y base psicológica y emocional del hijo/hija. Acompaño en grupos de embarazo y crianza, apoyo a las familias para que este proceso sea lo más saludable posible.

Estos espacios son imprescindibles hoy en día para que las familias sientan la ayuda, el sostén, el asesoramiento y el apoyo necesarios. Allí conocen, entre otras cosas, las claves del desarrollo del niño/niña, identificando sus necesidades y dando respuestas adecuadas, reforzando el vínculo afectivo entre padres y madres y niños/niñas. A medida que van conociendo las necesidades y el proceso del hijo/a, los padres y madres acompañan de una manera más adecuada. De esta forma, como el niño/niña ha sido criado/a con respeto y en una relación segura, se evitan muchos sufrimientos y dificultades tanto de la adolescencia como de la edad adulta, como el bulling, la violencia, las adicciones, las enfermedades mentales, los malos tratos o el sufrimiento emocional. Ayudamos al niño/a a tomar conciencia de su yo, de sí mismo/a, de sus emociones y esto le ayudará a relacionarse de otra manera con los demás, a tener responsabilidad emocional, a crear relaciones respetuosas, a integrar otros valores o a encontrar soluciones a los problemas ante su fragilidad. Con este trabajo podríamos anticiparnos a muchas dificultades emocionales y psicológicas y, en consecuencia, reducir esa carga que se destinaría al sistema sanitario y educativo, porque el/la niño/a ha tenido la oportunidad de hacer más saludable el proceso de construcción de su personalidad.

En la actualidad se habla de salud mental de jóvenes y adolescentes y también es necesario apostar institucionalmente por la salud emocional poniendo recursos y espacios en el sistema educativo, trabajando la educación emocional en las escuelas de forma transversal (con el alumnado, profesorado y padres y madres). Y es que los futuros adultos deben ser capaces de moverse ante situaciones diferentes o afrontarlas, mantener relaciones saludables en el trabajo, relaciones afectivas sanas en la familia, en el círculo de amistades o en la pareja, saber trabajar en equipo, dimensiones todas ellas que se mueven en la salud emocional, en la inteligencia emocional.

Por eso, para poder evitar problemas potenciales de futuro, es imprescindible una labor preventiva con las familias, además de trabajar la inteligencia emocional en la educación. Por lo tanto, me dirijo a los políticos del Parlamento Vasco para pedirles que sean las instituciones las que se hagan cargo de la labor de apoyo a las familias que se encuentran en la etapa perinatal. Así, los ciudadanos dispondrían de herramientas para que los niños y niñas crecieran de una manera más sana teniendo en cuenta su bienestar y se evitarían dificultades futuras. Por tanto, pido a los políticos que pongan los medios para que puedan asumir el servicio y lo ofrezcan a los ciudadanos.

131 pertsonak babestu dute
131 de500 Apoyos

edo