"Nación Foral" eta "Unión Voluntaria a España"?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Josu Mendicute

Erabakitzeko eskubidearen inguruan, formulazio zehatza da gutxienekoa


Kaixo Xabi:

Zinegotzi naizen heinean, udalerriko gaiak nahiko nituzke landu. Uste dut badaudela ni baino ordezkari aproposagoak gai hauen inguruko azalpenak emateko, eta nahiago nuke nik neuk esandakoen inguruko azalpenak ematea. Nolanahi ere, galdera luzatu didazunez, saiatuko naiz nire iritzia azaltzen.

Ibarretxeren plana aipatu duzunez gero (nik nahiago dut esatea 2003an egindako Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoaren Proposamena), lehenengo Kapituluko 12. artikuluan ondorengo hau esaten zuen:

"Euskadiko Erkidegoko herritarrek, beren borondatearen arabera eta Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian jasotako eskubide historikoak errespetatuz eta eguneratuz iristen dute autogobernua, Espainiako Estatuarekiko harreman politikorako araubide berezi baten bidez, elkartasun askean oinarrituta, elkarrenganako errespetutik eta elkarren onarpenetik abiatuta, Estatutu Politiko honetan ezarritakoaren arabera, eta esandako ondorioetarako estatutu hori izango da oinarrizko arau instituzionala.

Elkartasun Askeko Araubide hau onartzeak ez dakar Euskal Herriaren eskubide historikoei uko egiten zaienik, eta une oro eguneratu egin ahal izango dira herriaren borondate demokratikoaren arabera."

Hau da, batetik, Ibarretxe Lehendakariak Eusko Legebiltzarraren izenean Madrilera eramandako proposamenean erabilitako formula "Elkartasun Askea" izan zen. Gaztelaniaz, "régimen de Libre Asociación". Nik ez dut horrenbesterako desberdintasuna ikusten "libre asociación" eta "unión voluntaria" izenen artean. Borondatearen aurka bada ez da librea; eta librea bada borondatezkoa da. Elkartutakoak batasuna dauka, eta batutakoak elkartasuna.

Bestetik, nazio forala aipatzean, Euskadiren eskubide historikoetan oinarritzen dena. Horixe da duela 10 urteko Estatutuaren (eta gaur egungoaren) oinarria: "(Eskubide Historikoak) une oro eguneratu egin ahal izango dira herriaren borondate demokratikoaren arabera".

Alegia: Espainia bateratuago egongo da Estatuan dauden nazioek libre eta boluntarioki erabaki badute Estatu horretan parte hartzea. Zein formula erabiltzen den, hori da gutxienekoa. Muinean dagoena eztabaida politiko bakarra da: herri honen erabakitzeko eskubidearen aitortza.


 Partekatu
Josu Mendicute
 Galdera "Nación Foral" eta "Unión Voluntaria a España"?

Tira, benetan, batzuetan ez dakit PNVkoak tentelak zareten, ala zeharo kontrakoa. Ibarretxeren plana izozkailuan izan, eta oran "Nación Foral" eta "Unión voluntaria" bezalako terminoekin aritzea, nola demonio ulertu behar dugu? Benetan Espainiarekin batu nahi duzuela? ZEr letxe da "Nación foral", azalduko zenidake, otoi?

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
16 de 10 Apoyos
2015.10.05

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan