Eibar sozialista da?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Josu Cristobal

Eibarko eta Euskadiko PSE-EE sozialista izaten jarraitzen duela asko esatea da.


Lehenik eta behin eskerrik asko Jaione niri zuzendutako lehen galderaren egilea izateagatik, galdera ez da makala.

Guztiok dakigu Eibarko istoria azkenengo mendean Euskal sozialismoari lotuta egon dela. Gaur egun, lehen ezagutzen genuen sozialismoa oraindik ere herrian mantentzen den ala ez esan beharko banu, nik ezetz esango nuke. Gizartea ere  nabarmen aldatu da orain dela mende bateko gizartearekin konparatzen badugu.

Teorian herriaren gehiengoa ezkertiarra eta aurrerakoia dela esango nuke, baina honek egunerokotasunean islada gutxi du udaletxeko kudeaketan. Gaur egun udaletxean dauden alderdi politikoen argazkiari begirada botatzen badiogu (PSE-EH Bildu-EAJ-Irabazi) gehiengoa ezkertiarra dela guztiok esango genuke zalantzarik gabe, baina argazki honek ez du errealitatea islatzen.

PSEk jada ez ditu politika sozialistarik egiten Eibarren,  nere uste apalean boterean mantentzeko soilik lan egiten du. Hauteskunde munizipaleri erreparo egiten badiogu, bere bozkak gehienak aurreko hamarkadetan etorritako etorkinei esker lortzen ditu, modu batean edo bestean Espainiako alderdi batekin identifikatuak sentitzen direlako. Baina harrigarria bada ere, hauteskunde ezberdinetan EAJ-k (autonomikoak)  EH Bilduk (Europearrak) eta Podemosek (Hauteskunde Orokorretan) irabazi egin dugu, Eibarko bozkak hauteskundeen araberan alderdiz alderdi mugitzen dira.

Independentista guztiak ez dira sozilistak , EAJ-n dauden independentistak adibidez nirekin bat etorriko zara ez direla sozialistak.

Guzti hau ikusita, baliteke independetistek Eibarren esparru mugatua izatea, baina esperantzak baditut behintzat teorian gehiengo ezkertiarra egonda gutxienez erabakitzeko eskubidearen aldeko eremua geroz eta gehiago zabaltzen joatea.


 Partekatu
Josu Cristobal
 Galdera Eibar sozialista da?

Kaixo Josu,

Eibar sozialista da, baina badirudi ez dela independentista. Nola azalduko zenuke hau?

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
10 de 10 Apoyos
2017.02.03

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan