Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Baserritarron lana prekarizatu egin digute eta, horren gainetik emakumeok, zaintza ere gure gain hartu behar dugu. Zergatik ez dira instituzioetatik zaintza lanak balorean jartzen eta ekonomikoki konpentsatzen?

26 pertsonak babestu dute
26 de500 Apoyos
Etxaldeko Emakumeak Pregunta de Etxaldeko Emakumeak

Etxaldeko Emakumeak gara, emakume baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta elikadura-burujabetzaren proposamenarekin bat egiten dugun emakumeak. Aspalditik, landa eremuko emakumeek salatzen zuten lehen sektorean beraiek bizi zuten desberdintasun-egoera. Aldi berean, aldarrikatzen zuten izan duten rol historikoa elikagaien ekoizpenean eta eraldaketan, eta nekazarien jakintza eta kulturaren transmisioan. Haren urratsak jarraituz, Etxalde (elikadura-burujabetzarako baserritarren mugimendua) jaiotzarekin batera Etxaldeko Emakumeak sortu zuten. Urte hauetan, belaunaldi berriak ere iritsi gara. Agenda politikoa sortu dugu emakume baserritarren beharrei erantzuteko eta gure eskubideak bermatzeko, bai eta elikadura osasuntsua, tokikoa eta burujabea izateko eskubidea sustatzeko ere. Elikadura burujabetzaren afera honetan, feminismoa txertatu nahi dugu eta feminismoak orokorrean duen izaera kaletarrean, baserritarron ikuspegia bermatu. 

Emakumeok izan gara historikoki baserriari eta baserriko lanari eutsi diegunak. Hala ere, ikusezin mantendu gaituzte, gizonezkoen lantzat hartu da eta hartzen da oraindik ere. Gainera, baserrietan eredu industriala sartzearekin batera, emakumea izan da baserri txikian gelditu dena, lurra zaindu duena eta etxea zaindu duena. Emakumea izan da orain guk bermatu nahi dugun ereduari eutsi diona. Guk defendatzen dugun eredu agroekologikoaz ezingo genuke gaur hitz egin emakumeengatik izan ez balitz eta horri, garrantzi politikoa eman behar zaio. 

Oraindik, baina, nekazalgoaren eztabaidaguneetan ere, gizarteko eredu maskulinoa gailentzen da: asko ekoiztu, kilo asko saldu, diru asko egin… Nekatuta gaude. Ez gara handitasun horretan eroso sentitzen, askotan ez zaigu (guri eta gure lanari) behar bezalako aitortza egiten eta horrek nekazal mugimenduetan gutxiago parte hartzera eramaten gaitu (“nik bi behi bakarrik ditut, nire hitzak ez du balio ustiategi handi hauek dauzkatenen aurrean”). Gure lurren zaintzaz hitz egin nahi dugu eta baita gure bezeroen zaintzaz ere. 

Gure egunerokotasunean, gainera, erronka handiak izaten jarraitzen dugu. Baserrian lan egiten dugu (soldatapean, nahiz eta hau oso prekarioa izan), eta hori gutxi balitz, zaintzak emakumeon eginbeharra izaten jarraitzen du. Ezin gara guztira heldu, ez behintzat duinki. Ulertarazi nahi duguna da, baserritarrok, elikagaiak ekoizten ditugula, biziraupenerako oinarri-oinarrizkoa den lan bat egiten dugula, eta gure lana balioan jartzen ez bada eta beragatik borrokatzen ez badugu, gure eredua desagertu egingo dela

Baserrian lan egiten dugun emakumeok oso prekarizatuta gaude. Lehen sektorean arazo orokorra bada ere, guk bigarren jardunaldi edo lanaldi bat erantsi behar diogu horri. Baserriko lana eta zaintza. Haurrak izatea erabakitzen badugu, ezin dugu baserrian lehen bezainbeste lan egin. Edo bestela, emakumeak izaten gara normalean ordu-murrizketa eskatzen dugunak edo lana (baserrikoa kasu honetan) uzten dugunak zaintza bermatu ahal izateko. Guzti honek prekarietate handiago batera bideratzen gaitu eta errealitate hau ikusarazi egin nahi dugu. Baserritarren problematikari genero ikuspegia gehitu behar zaio nahi eta nahi ez. 

Eskari honekin, Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen gara. Eskatzen diegu eredu agroekologikoagatik apustua egitea. Eredu industrialak zapaldu eta ito egiten gaitu eta horri buelta emateko, baserriratze prozesuari bultzada bat emateko eskatzen diegu. Horrez gain, emakumeon egoera ikusirik, gizarte osoan bezala, baserrian ere, zaintza, lan bezala kontsideratu dezan exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Zor patriarkal izugarria dago emakumeokin, zaintza lana baloratu eta konpentsatu egin behar digute. 

 

---

 

Somos Etxaldeko Emakumeak, mujeres baserritarras, mujeres rurales y mujeres que nos sumamos a la propuesta de soberanía alimentaria. Desde hace tiempo, las mujeres rurales denunciaban la situación de desigualdad que ellas mismas vivían en el primer sector. Al mismo tiempo, reivindicaban su papel histórico en la producción y transformación de alimentos y en la transmisión del conocimiento y la cultura campesina. Siguiendo sus pasos, junto con el nacimiento de Etxalde (movimiento de baserritarras para la soberanía alimentaria) fundaron Etxaldeko Emakumeak. En estos años, también hemos llegado nuevas generaciones. Hemos creado una agenda política para atender las necesidades de las mujeres baserritarras y garantizar nuestros derechos, así como para promover el derecho a una alimentación sana, local y soberana. En el ámbito de la soberanía alimentaria queremos incorporar el feminismo y garantizar la visión de las baserritarras en el carácter urbano del feminismo general.

Las mujeres hemos sido históricamente las que hemos mantenido el caserío y el trabajo en él. Sin embargo, nos han hecho invisibles. Se ha considerado y se sigue considerando trabajo masculino. Además, con la introducción del modelo industrial en los caseríos, ha sido la mujer la que se ha quedado en el caserío pequeño, la que ha cuidado la tierra y la casa. Ha sido la mujer la que ha mantenido el modelo que ahora nosotras queremos garantizar. No podríamos hablar del modelo agroecológico que nosotras defendemos si no fuera por las mujeres y a eso, hay que darle importancia política.

Pero todavía, en los foros de debate de la agricultura, prevalece el modelo masculino de sociedad: producir mucho, vender muchos kilos, hacer mucho dinero… Estamos cansadas. No nos sentimos cómodas en esa grandeza, muchas veces no se nos reconoce adecuadamente (a nosotras y nuestro trabajo) y eso nos lleva a participar menos en los movimientos agrícolas (“yo solo tengo dos vacas, mi palabra no vale frente a estos que tienen estas grandes explotaciones”). Queremos hablar del cuidado de nuestras tierras y también del cuidado de nuestros clientes.

En nuestro día a día, además, seguimos teniendo grandes retos. Trabajamos en el caserío (a sueldo, aunque éste sea muy precario), y por si fuera poco, el cuidado sigue siendo nuestro deber, un deber de las mujeres. No podemos llegar a todo, al menos dignamente. Lo que queremos hacer entender es que, las baserritarras producimos alimentos, hacemos un trabajo muy básico para la supervivencia, y si no se pone en valor nuestro trabajo y no luchamos por él, nuestro modelo desaparecerá.

Las mujeres que trabajamos en la granja estamos muy precarizadas. Aunque sea un problema generalizado en el sector primario, nosotras tenemos que añadir una segunda jornada a esto. El trabajo en el caserío y los cuidados. Si decidimos tener hijos, no podemos trabajar tanto en la granja como antes. O bien, normalmente somos las mujeres las que solicitamos la reducción horaria o dejamos el trabajo (en este caso el del caserío) para poder garantizar el cuidado. Todo esto nos lleva a una mayor precariedad y queremos visibilizar esta realidad. A la problemática del primer sector hay que añadir la perspectiva de género.

Con esta demanda nos dirigimos a los políticos del Parlamento Vasco. Les pedimos que apuesten por el modelo agroecológico. El modelo industrial nos oprime y ahoga. Además, ante la situación que vivimos las mujeres, exigimos al Gobierno Vasco que, al igual que en el conjunto de la sociedad, considere los cuidados como trabajo. Hay una deuda patriarcal enorme con nosotras, se nos tiene que valorar y compensar el trabajo de los cuidados.

26 pertsonak babestu dute
26 de500 Apoyos

edo