Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Eneko Andueza

Espero dugu ahal bezain pronto persona hoiei garraoi duin bat emateko aukera eukitea.


Gure egunerokoan, Foru Aldundietan ditugun erantzikizunen artean garraio kudeaketa dago. Ezgaitasun bet duten pertsonei zerbitzu egokitu bat emateko aurrerapausuak eman arren, dexente dago egiteko. Askotan kasu bakoitza astertzeko aukera egoten da, zerbitzu hori pertsona hoien egoerei egokitzeko. Aurreratze aldera, elkarte eta mugimendu ezberdinekin ere lan egiten dugu. Lan hortan oinarrituta, espero dugu ahal bezain pronto persona hoiei garraoi duin bat emateko aukera eukitea.


 Partekatu
Eneko Andueza
 Galdera Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?

Nire ahizpak zoritxarrez %65eko ezgaitasun fisiko eta psikikoa dauka. Oraingoz, ez dauka  etxetik bere lanpostura joateko berarentzat egokia den garraiobide bat. Bizkaiko Foru Aldunditik jaso dugun erantzuna, garraioren bat jartzekotan praktiken aldirako baino ez dela izango izan da eta berarentzat pertsonalizatua, baina oraindik ez dugu horren baieztapenik ere. Eta irailetik aurrera zer? Etxean gelditu behar al da? Egoera honekin oso arduratuta gaude ez dakigulako ze soluzio izango duen eta gure iritziz, nire ahizparen eskubideak urratuta geratzen dira. Uste dut denok ditugula eskubideak eta zer gutxiago mugikortasun ezgaitasun bat duen pertsona batek, bere nahi bakarra lanera joateko baliabide bat izatea delarik. Tristea da gauden egunetan hainbeste traba jartzea berea den eskubide hau bete dadin, batez ere, hain aipatua den gizarte inklusioaren gaia zenbatetan erabiltzen den ikusirik. 

Sortzailea
Leire Larrauri Leire Larrauri
38 de20 Apoyos
2020.03.12

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan