Zer iruditzen zaizu Maison13 eta Jone Amezagaren kasuan Ertzaintzak izan duen jarrera?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Aitziber Ibaibarriaga

Zer iruditzen zaizu Maison13 eta Jone Amezagaren kasuan Ertzaintzak izan duen jarrera?


Onartezina eta lotsagarria, erabat. Maison13-ren kasuan, gainera, oso bestela jokatu duten suhiltzaileen kasua daukagu. Udalaren utzikeriaren aurrean haien alternatibak eraikitzen dituzten gazteen aurkako joko zikinean parte hartzeari uko egin zioten.

Horregatik, suhiltzaileen jarrera txalotu genuen publikoki, eta saileko zinegotziaren agerraldia eskatu dugu, jakiteko zein motatako agindua eman zitzaien egun horretan, eta nork eman zien. Horrekin batera argitu behar da suhiltzaileek mehatxuak jaso zituzten edo ez. Mehatxuak jaso zituztela baieztatzen bada, erantzukizunak eskatuko ditugu.

Suhiltzaileen jarrera arduratsu eta koherenteak are nabarmenago utzi zuen Ertzaintzaren jarrera tamalgarria. Ez bakarrik nolako bortizkeria erabiltzeko prest dagoen herritarron kontra, baizik gainera noren mesedetan jarduten den, bere izenak adierazten duen herria zaintzetik urrun.

Jone Amezagaren atxiloketaren kasuan berdin. Madrilen aginduetara jardun zuen, euskal herritarron aurka aurpegirik biolentoena erakutsiz. Jendez beteriko Gernikako azokan inolako erreparorik gabe jendea jipoituz eta zaurituz, eta gainera erabil ezin daitekeen materialarekin: borra luzagarriekin. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak berak han bertan galdetu zien agenteei materialari buruz, eta lurrera bota zuten. Argi dago beste polizia eredu bat behar dugula.


 Partekatu
Aitziber Ibaibarriaga
 Galdera Zer iruditzen zaizu Maison13 eta Jone Amezagaren kasuan Ertzaintzak izan duen jarrera?

Jokabide horrek ez al du EAJ eta EH Bilduren arteko harremana zailtzen?

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
12 de 10 Apoyos
2014.12.15

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan