Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Adei Kuesta naiz eta Kolitis Ultzeraduna dut: noiz murriztuko duzue espezialistarenera joateko itxaron zerrenda?

225 pertsonak babestu dute
225 de500 Apoyos
Adei Kuesta Pregunta de Adei Kuesta

Kaixo,

Adei naiz, 40 urteko ordiziarra eta Kolitis Ultzeraduna dut. Hestean sortzen den gaitz kroniko bat da, hestearen amaierako zatia ultzeraz betetzen duena. Horrek odol isuriak, mukiak, beherako larriak, mina, eta pixua galtzea ekartzen ditu batez ere. Graduak daude, eta nire kasuan azkeneko 50 zentrimetroak ditut infektatuta.

2002. urtea zen, 21 urte nituen eta Olaberriko Arcelor Mittal enpresan lan egiten nuen, mantenuan. Lan karga handia geneukan eta alde batetik bestera ibiltzen ginen laneko makina matxuratuak ahalik eta azkarren konpontzen; ordu pila bat sartzen. Bestela ere nahiko urduria naiz, eta orduan lanean estres handia neukan.

Garai hortan hasi nintzen ahultasuna sentitzen eta gaixotasunaren lehen sintomak. Denbora oso gutxira hasi nintzen komunera gehiago joaten eta odola botatzen, baina ez nion halako garrantziarik eman, momentuko zerbait zela pentsatzen bainuen. Baina ez zen hala izan.

Okerragora joan zen. Momentu bat iritsi zen non komunera joatea larritasun handia bihurtu zen, ez nintzen iristen. Halako batean odol putzu handi batekin aurkitu, eta gurasoei kontatu nien. Segituan Zumarragara joan eta digestioko zonara eraman ostean, kolonoskopia bat egin eta gai-tza detektatu zidaten.

Bizitza guztirako medikatu beharko nuela esan zidaten eta dena aldatuko zitzaidala. Oso zaila egin zitzaidan asimilatzea. Hortik aurrera gorabehera asko izan ditut, momentu oso on eta oso txarrak ere bai.

Halabaina hor ez zen dena bukatu, medikazioen errezetak izan dira nire beste gaitzetako bat. Ia 6 urtez 15 pastila inguru hartzen nituen egunero, 16 kilo galduta nengoen eta ez nuen argirik ikusten. Dena zen komuna eta komuna. 2008-2009 urtean Iruñara joan nintzen eta mediku bati esker poliki-poliki medikazioa aldatu zidaten.

Nire kasuan, azkar diagnostikatu zidaten, urgentziaz igo bainitzen hospitalera. Ordea, gaixo askok eta askok hilabeteak eman behar dituzte esperoan espezialista batek ikusi arte.

Politikariei egiten diedan eskera ildo berean doa: mesedez, murriztu ezazue Osakidetzak duen itxaron zerrenda. Gaixoen (batez ere, gaixotasun arraroak) espezialistarenera joateko itxaron zerrenda luzea egiten da, eta urgentzizkoa iruditzen zait. Lagunduiguzue!

Eskerrik asko!
Adei

225 pertsonak babestu dute
225 de500 Apoyos
Pregunta dirigida a: Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarra

0 Babesak Politikariak

Galdetu