Pregunta paraCongreso de los Diputados

Ba al dago euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko bide-orririk? Zein da bide-orri hori?

1033 personas la han apoyado
1033 Apoyos
SARE Pregunta deSARE

ETAren armagabetzea eta disoluzioaren ostean, hau da, ETA jada existitzen ez den une honetan, 269 euskal preso daude espainiar eta frantziar estatuetan. Horietatik 50 inguru Estatu Frantseseko espetxeetan daude eta gainontzekoak Espainiako Estatuko espetxeetan. Disoluzioaren ostean eta gizarte zibileko hainbat pertsonen ekimenez, frantziar estatuak urratsak emateko hautua egin du, lehen lehenik, urruntze politikarekin amaitzeko pausuak emanaz. 

Frantzian sakabanatuak diren euskal presoak Mont de Marsan eta Lanemmezaneko espetxeetara gerturatzen hasiak dira, Euskal Herritik gertuen diren espetxeetara hain zuzen ere. 

Espainiar estatuaren kasuan ordea, indarrean den gobernu berriak espetxe politika aldatzeaz eta gerturatzeez hitz egin badu ere, gaur gaurkoz ez da urrats kualitatiborik eman zentzu honetan eta ez da gobernu berriaren partetik urruntze politikarekin amaitzeko bide-orririk ezagutzera eman. 

Urruntze politika erabaki politiko baten ondorio izan zen (hala aitortu du espainiar gobernuak berak ere) eta ondorioz erabaki politikoen bidez utzi behar da bertan behera. 

Legeak presoek euren herritik gertuen den espetxean kondena betetzeko eskubidea dutela dio, beraz urrutze politika legearen kontrakoa da. Gainera, euskal jendartearen gehiengoak eta baita, gero eta gehiago, estatu mailako pertsona zein politikalariak urruntze politikarekin amaitzeko beharraz mintzo dira.

Jakin nahiko genuke zehazki zein den zure alderdi politikoak presoen dispertsio politikarekiko daukan ikuspuntua, baita zurea propioa ere. Horrekin, nolako partehartzea izango duzue presoen gerturatze prozesua baldintzatuko duen bide-orri baten sorreran? 
 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

¿Existe una hoja de ruta para el acercamiento de los presos a Euskal Herria? ¿En qué consiste? 

 

Aún después de la disolución y la entrega de armas de ETA, es decir, ahora que ETA no existe, sigue habiendo 269 presas y presos vascos repartidos por los estados de Francia y España. Al rededor de 50 en el estado francés y el resto en el estado español. 

Tras la disolución de ETA y con remarcadas acciones de la sociedad civil, el estado francés ha firmado el auto para dar los primeros pasos y terminar con la política de dispersión. Ha comenzado el proceso de acercamiento a las cárceles de Mont de Marsan y Lanemmezan, las más cercanas a Euskal Herria. 

En el caso del estado español, aun que el gobierno ha hablado de cambio en la política penitenciaria y de acercamiento de presxs, no se han dado pasos significativos en este aspecto. Ni si quiera se ha dado a conocer una hoja de ruta del proceso para terminar con la política de dispersión.

La política de dispersión fue causada por una decisión política (así lo ha reconocido el gobierno español) por lo que también es necesaria una decisión política para terminar con ella. 

La Ley dicta que lxs presxs tienen derecho a cumplir condena en la cárcel más cercana a su domicilio, por lo que la política de dispersión aplicada actualmente va en contra de la ley. No solo eso, también vulnera los derechos humanos de lxs presxs tal como ha dictado el Parlamento Europeo. 

La mayoría de la ciudadanía vasca se posiciona a favor de terminar con la dispersión y también son cada vez más lxs que opinan lo propio a nivel estatal e internacional, pasando de colectivos sociales, a expertxs en legislación y políticos.

Nos gustaría saber cuál es, en concreto, la postura de su partido y la suya propia respecto a terminar con la política de dispersión. Y sobre todo, como van a contribuir a generar una hoja de ruta para el acercamiento de los presos. 
 

1033 personas la han apoyado
1033 Apoyos

o