Esta respuesta pertenece a una Acción Política

ACCIÓN

No más discursos vacíos Gobierno Vasco

Pregunta de FeministAlde

535
apoyos

¿Cuál es el compromiso del Gobierno Vasco con las víctimas de violencia machista y con la construcción de una sociedad vasca igualitaria?

Cuando se acerca el 25 de noviembre, Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres, instituciones y responsables políticos comparten públicamente su rechazo a la violencia machista y manifiestan su compromiso con la erradicación de la misma y con el impulso de la igualdad entre hombres y mujeres. Hace años desde el movimiento feminista vimos la implementación de las políticas públicas de igualdad como un avance, pero ahora, después de 30 años vemos que año tras año se repite el mismo discurso vacío. Creemos que realmente les importan muy poco las víctimas de la violencia machista, porque está en su mano y es su responsabilidad destinar los recursos públicos necesarios para combatirla y no lo hacen, ya no nos creemos sus palabras. 


El Gobierno Vasco ha aprobado el 21 de noviembre de 2017, una declaración en la que afirman que siguen apostando por las políticas de igualdad como la vía para erradicar la violencia machista. Son declaraciones realizadas por Josu Erkoreka, el portavoz del Gobierno Vasco, por lo que nos gustaría preguntar al Gobierno Vasco: 


Actualmente el presupuesto destinado en la CAV al impulso de la igualdad es 0,11% del presupuesto total ¿Invertir 0,11% del presupuesto total es su compromiso con la construcción de una sociedad vasca igualitaria libre de violencia contra las mujeres?.¿Cuánto presupuesto va a dedicar el Gobierno Vasco en esa apuesta por las políticas de igualdad?


En la CAV son muchas las mujeres que sufren violencia machista pero que no son reconocidos sus derechos como víctimas. Muchas mujeres que enfrentan esta violencia pero no acuden a los servicios y recursos porque saben que cuando denuncian se exponen a la violencia institucional. Muchas cuando acuden a los juzgados son revictimizadas y desempoderadas en procesos judiciales plagados de estereotipos sexistas que guían las decisiones y conductas del funcionariado. Se incumple el derecho a la verdad de las víctimas puesto que la justicia patriarcal y el personal que las atiende, no está suficientemente formado en esta materia. En definitiva, son muchas las mujeres que aún sufriendo violencia y acudiendo a los servicios y recursos, no son reconocidas como víctimas por las instituciones y esto además no les permite acceder a recursos sociales o económicos de nuestras administraciones. 

 
Josu Erkoreka, en esa misma declaración afirma que el Gobierno Vasco asume como reto el derecho a la reparación de las víctimas de la violencia machista, por eso queremos preguntar ¿para el Gobierno Vasco quiénes son las víctimas de la violencia machista? Conforme a los estándares internacionales de derechos humanos que reconocen el derecho a la verdad, justicia y reparación de las víctimas de violencia machista, además de la reparación de las víctimas (y a ver de qué víctimas), ¿qué reto se propone el Gobierno Vasco para garantizar el derecho a la verdad y a la justicia de esas mismas víctimas?

ver pregunta entera

Oihana Etxebarrieta [EH Bildu]

05.12.2017

%0,11koa da konpromisoa

Oihana Etxebarrieta

Oihana Etxebarrieta [EH Bildu]
05.12.2017

%0,11koa da konpromisoa

Kaixo,

Luze egon naiz egindako galdera nondik heldu pentsatzen. Zuek egindako galdera gobernuari eta berau sustengatzen duten kideei egina da. Gu hor nola kokatzen garen azaltzea izango da egokiena, eta hasteko, azpimarartu nahiko nukeen ideia da guk geuk ere, galdera horiek egin dizkieguela eta egiten jarraituko ditugula.

Duela gutxi, legebiltzarrean gai honen inguruko eztabaida izan genuen osoko bilkuran (hemen duzue ikusgai, nahi izanez gero: http://www.legebiltzarra.eus/fr_splenoe/SDW?W=spl_clave=%2720171123052000003%27 ) eta mahai gainean kokatu nahi izan nuen lehen ideia aurrekontuek, herrialde baten baloreak azaleratzen dituztela da, zein den baloratua, ze lan baloratzen den, eta nor saritzen den lan horrengatik… eta nor, zer eta noren lana ez den baloratzen eta ordaintzen. Eta nora goaz bere aurrekontuen 0,11% berdintasun eta indarkeria matxistaren kontrako politiketara bideratzen dituen gobernu batekin?

Indarkeria matxistaren gainean egun daukagun araudia atzeratuta geratu da, eta egun ditugun protokolo eta baliabideak sendotzen, elkar harremantzen... jarraitu behar dugu. Alde batetik, eta egiturazko arazoa den heinean, sustraira jo nahi badugu, hau da, politika eraldatzaileak izan, estrategiak, planak, neurri zehatzak zuzendu behar dira erakunde horien beraien eraldaketarako: egiturak, lan kultura, barne prozedurak, etabarrak ikuspegi kritiko batetik aztertu eta egiturazko neurriak proposatu behar dira.

Bestetik, agerian geratu da aspaldi egun daukagun araudia ez dela nahikoa; estrategia oso bat, integrala eta sakona, behar da. Ikuspuntu integral eta sakon batetik jakin behar dugu zehazki zerk funtzionatu duen eta zerk ez, estrategia berriak sortzeko eta beste batzuk indartzeko edo baztertzeko. Azterketa integral hori ezinbestekoa da; eta ez gara legearen edo neurri baten ebaluazioari buruz hitz egiten ari: indarkeria matxistarekin zerikusia duen guztia modu bateratuan aztertu eta planifikatu behar da, legitimoak diren eragileekin (mugimendu feminista nahiz hainbat emakume kolektibo, elkarte etab.) eta instituzioekin. Prozesu benetako partehartzailea izan behar da; guztien beharrak, denborak etabarrak errespetatzen,  intersekzionala den genero ikuspegia txertatuz. Guztietan kontuan hartu behar da zeintzuk diren EAEko eskumenak, eta irmoki eskatu beharko dira oraindik gureak ez direnak.

Erantzun honetan ezinezkoa da zuzendu edo abian jarri behar den guztia aipatu (izan ere, hori eragileekin batera egin behar da). Hainbat gauza dira esku artean ditugunak, badago nondik ibili, eta, eskarmentuak adierazten digu hainbat alderdi ezinbestekoak direla, adibidez: i) emakumeen eta gizonen rol eta estereotipoetan eraldaketa soziala premiazkoa da, are gehiago gazteekin egin beharrekoa. ii) Indarkeria matxista adierazpen guztiak larriak dira eta bisibilizatu eta landu behar dira, jendarteak guztien kontra irmoki agertzeko. iii)Emakumeak babestu behar dira, baina ez berbiktimizatu; arreta eta babes sistemak asko dauka hobetzeko (polizia, sistema judiziala...). iv) Indarkeria matxista detektatzen ere asko dago hobetzeko; osasun-zentroetan, gizarte zerbitzuetan, eskoleetan, lantokietan...v) Gizonei zuzendutako neurriak: gehiago jarri behar da azpimarra eurengan.

Bidea luzea da oraindik, baina ezin dugu politika kontinuistekin jarraitu, bakarrik partxeatzeko balio dituztelako, eta estrategia zabal, eraldatzaile, integral, partehartzaile eta lotesle behar dugu, eragile politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalen engaiamenduarekin, epe luzera begira, eta, noski, behar diren baliabideak bermatuta, inolako aitzakiarik gabe.

Compartir