Pregunta para Parlamento de Navarra

Eskolako jardunaldi jarraituarekin familia batzuk ezin dituzte beren denborak eskolaren ordutegiekin uztartu. Aditu talde batek hartutako erabakia izan beharko litzateke, behar batzuk ikusi eta aztertuta.

1 personas la han apoyado
1 de500 Apoyos
Joseba Beramendi Pregunta de Joseba Beramendi

Joseba Beramendi naiz. Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eskolan, gure alaben eskola publikoan, jardunaldi jarraitua ezarri zen 2018-19 ikasturtetik aurrera. Auzoko eskola bat da, bere gizarte-sare hurbilenean oso errotuta dagoena eta azken hamarkadetan, bere komunitateko kide izatearen sentimendu handia sortu duena.

2017-2018 ikasturtean ordutegi jarraitua bozkatzea tokatu zitzaigun gurasooi eta 2018-2019 ikasturtean ezarpena. Hau ezartzeko proposamena ez zen familien eskaera baten ondorioa izan, irakasle talde baten ekimena baizik. Uste dut, eta guztiz legitimoki, beren lan-baldintzak hobetzeko aukera bat ikusi zutela bertan, baina ezarpen (modu onean eginez gero) horrek ez du zertan eraginik izan haurren egunerokoan, orain gertatzen den bezala. Irakasleek dakite gurasook baino hobeto zein den eskolaren errealitatea eta ikasleei zer datorkien hobeki. Beraz, aldeko emaitza atera zen irakasleen eskaerari baiezkoa emanda. Irizpide pedagogikoak eta europarraren eredu modernoa jarri ziren mahai gainean, eta hori familiei oso ondo iruditzen zitzaigun, baina bagenekien arazoak etorriko zirela. 

Auzoaren bizitza sozialari dagokionez aldaketak egon dira, lehengo eskolaldi zatituan, ikasleak 16:35etan ateratzen ziren denak batera eta plazan edo patioan aritzen ziren jolasean. Poliki poliki, era naturalean, harremanak sortzen ziren, bai guraso zein haurren artean. Harreman sare bat bezala sortzen zen eta nolabaiteko zaintza bat – “ni iritsi arte norbait hurbildu daiteke haurrengana?”, edo “ospitalera joan behar dut, baten batek begiratu diezaieke?” – babes sare bat oso baliagarria sortzen zen. 

Orain haurrak hiru txandatan ateratzen dira, bazkaltzera etxera doazenak, jantokira eta ondoren etxera doazenak eta jantokiaren ondoren bertan gelditzen direnak eskolaz kanpoko jarduerak egiten (hemen esanda joan dadila, jarduera hauek betelan hutsa direla). Gaur egun, ikasleek batzuetan ulertzen ez dituzten bereizketak ikusten ditugu ingurune horretan. “Zergatik joan daiteke etxera klaseen ostean eta ni ez?”

Lehen, haurrak erabat libreki aritzen ziren jolasean, nahi zuten lagunekin. Orain harremanak estutzen dira askotan, nahiz eta kontzienteki ez izan, berdinen artean, egoera soziekonomikoaren arabera, honek haurrengan dituen ondorioekin. Urtebetetzeetan esaterako, lehen eskolako plazara jaisten zen mahaia eta hor egiten zen ospakizuna oso era naturalean, zegoena zegoen eta harekin ospazen zen. Orain, taldean sartzerik baduzu edo gonbidatzen bazaituzte joango zara. Gauza oso naturalak zirenak orain ez dira. Arazo larriena da hainbat abiadura sortzen direla hezkuntza sisteman, eskolatik ateratzeko, harremanak egin eta sendotzeko... Gainera, eredu bezala jartzen diren Europako eredu horietan jantokia hezkuntza-programaren parte da, ingurune pedagogiko eta sozializazio-ingurune gisa, ez da aukerakoa. Jantokia ikasgela bezain hezkuntza-esparrua da. Eskola-ordutegiaren barruan sartzen da, sarrera eta irteera bateratuarekin.

Erabaki hau pentsatua izan beharko litzateke, aditu talde batek hartutako erabakia irizpide pedagogikoen arabera, behar batzuk ikusi eta aztertuta. Gurasook ez dugu zertan erabakitzeko gaitasun hori izan behar, bakoitzak errealitate bat izango du eta neurri bakoitzak ondorio bat. Gu ez gara nor hori erabakitzeko eta aztertzeko. Bide batez, eskola ezin da bihurtu kontziliaziorako toki bat gurasoen errealitatearen arabera aldatuko dena. Haurrei begira eraiki behar da hezkuntza. Etxean, ordutegiz, jardunaldi jarraituaren alde egon gintezke, baina zentzugabekeria iruditzen zaigu ikastetxe bakoitzean hainbat agertoki sortzea, eskola-ordutegiaren ondoren harremanei eta bizikidetzari kalte egiten badiete. Familia batzuetan, lan egiten dutenek ezin dituzte beren denborak eskolaren ordutegiekin uztartu eta errealitate sozioekonomiko batzuk ipurdia airean geratzen ari dira. 

Beraz, Nafarroako parlamentuko politikariengana zuzentzen naiz nire proposamenarekin. Alde batetik, administrazioak arautu beharko luke ordutegi eredua, eskolen artean desberdintasunak ekiditeko. Bestetik, bi aukera ikusten ditut, bata, ordutegia zatitzea. Eta bigarrena, Europan dauden kasuak ikusita, jantoki eredu pedagogikoa derrigorrezko bezala jarriz, ordutegi jarraitua ezartzea (nahiz eta ikasleentzat bitan zatitua egon). Hori egiteko, adiministrazioak izugarrizko apustua egin beharko luke, sistema goitik behera aldatu, jantokia finantzatuz, adibidez. 

 

---

 

Soy Joseba Beramendi. En la escuela pública de nuestras hijas San Frantzisko del Casco Viejo de Pamplona se estableció una jornada continua a partir del curso 2018-19. Es una escuela de barrio, muy arraigada en su tejido social más cercano y que en las últimas décadas, ha generado un gran sentimiento de pertenencia en su comunidad.

En el curso 2017-2018 nos tocó votar el horario continuo y en el 2018-2019 la implantación. La propuesta de implantar esto no fue fruto de una petición de las familias, sino de la iniciativa de un grupo de profesores/as. Creo, y legítimamente, que vieron en ella una oportunidad para mejorar sus condiciones laborales, pero esa implantación (si se hace de buena manera) no tiene por qué afectar al día a día de niños y niñas, como ocurre ahora. El profesorado sabe mejor que los padres y las madres cuál es la realidad de la escuela y qué le viene mejor al alumnado. Por lo tanto, el resultado fue favorable. Se pusieron sobre la mesa criterios pedagógicos y un modelo moderno europeo, y eso a las familias nos parecía muy bien, pero sabíamos que los problemas vendrían.

En cuanto a la vida social del barrio ha habido cambios, con el horario partido, los/las alumnos/as salían a la vez a las 16:35 y jugaban en la plaza o en el patio. Poco a poco, de forma natural, surgían relaciones tanto entre las familias como entre los/las niños/as. Se creaba como una red de relaciones y cuidado– “¿Alguien puede acercarse a los niños hasta que llegue?” – o “¿tengo que ir al hospital, alguien puede cuidarlos?” – Se creaba una red de protección.

Ahora el alumnado sale en tres turnos, los/las que van a comer a casa, los/las que van al comedor y después a casa y los/las que se quedan después del comedor haciendo actividades extraescolares (estas actividades son un mero relleno). Hoy vemos en este entorno diferencias que a veces el/la niño/niña no entiende. “¿Por qué se puede ir a casa después de las clases y yo no?”

Antes, los/las niños/niñas jugaban totalmente libremente con quien querían. Ahora las relaciones se estrechan muchas veces, aunque no sea conscientemente, entre iguales, en función de la situación socioeconómica, con las consecuencias que esto tiene sobre los niños/niñas. Por ejemplo, en los cumpleaños, se bajaba la mesa a la plaza de la escuela y ahí se celebraba de forma muy natural, con quien estaba. Ahora irás si puedes entrar en el grupo o te invitan. Lo que eran cosas muy naturales ahora no lo son. El problema más grave es que se crean diferentes velocidades en el sistema educativo para salir de la escuela, establecer y fortalecer relaciones... Además, en esos modelos europeos que se ponen como modelo, el comedor forma parte del programa educativo, como entorno pedagógico y de socialización, no es opcional. El comedor es un ámbito tan educativo como el aula. Se incluye dentro del horario lectivo, con entrada y salida conjuntas.

Esta decisión debería ser pensada, una decisión adoptada por un grupo de expertos en función de criterios pedagógicos, viendo y analizando las necesidades. Las familias no tenemos por qué tener esa capacidad de decidir, cada uno/a tendrá una realidad y cada medida una consecuencia. No somos quién para decidirlo y analizarlo. Por cierto, la escuela no puede convertirse en un lugar de conciliación que cambie según la realidad de los/las padres/madres. La educación debe construirse de cara a los niños. En casa podríamos estar, por horario, a favor de la jornada continua, pero nos parece un disparate que en cada centro se creen diferentes escenarios que perjudican las relaciones y la convivencia. Hay familias que no pueden compaginar sus tiempos con los horarios de la escuela y hay realidades socioeconómicas que se están quedando con el culo al aire.

Así que me dirijo a los/las políticos/as del Parlamento Navarro con mi propuesta. Por un lado, es la administración quien debería regular el horario para evitar desigualdades entre escuelas. Por otro, veo dos posibilidades, una, establecer de nuevo el horario partido. Y la segunda, a la vista de los modelos de Europa, establecer un horario continuo, con el comedor de forma obligatoria formando parte de la pedagogía de la escuela. Para hacerlo, la adiministración debería hacer una apuesta tremenda, cambiar radicalmente el sistema, financiando, por ejemplo, el comedor.

1 personas la han apoyado
1 de500 Apoyos

o