Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Somos trabajadoras de residencias en Guipuzkoa y necesitamos mejorar nuestras condiciones de trabajo. ¿Cuándo aumentarán el ratio en las residencias para poder dar un servicio de calidad a nuestros mayores?

121 personas la han apoyado
121 de500 Apoyos

Somos trabajadoras de Residencias de Gipuzkoa. Llevamos años denunciando nuestra precariedad laboral, exigiendo la mejora de las condiciones laborales y todavía no tenemos un convenio digno. Llevamos 252 días en huelga (desde 2018), somos uno de los sectores que más ha sufrido las consecuencias de la pandemia y la situación no mejora, sino que va a peor.

En nuestro día a día vivimos corriendo de un lado para otro. Llegamos a estar una profesional para atender una planta entera. Puede haber 23 personas a cargo de una trabajadora o 12 en caso de que sean gran-dependientes. Es habitual que nos pregunten: “¿puedes llevarme al baño?” - y tener que responder: “espera ahora no puedo, tengo otras dos personas esperando para que las lleve al servicio”. Tenemos que hacerlo así porque no llegamos a más, no podemos estar en dos sitios a la vez.

Por ejemplo, supongamos que la jornada comienza a las 8 de la mañana. Entramos al trabajo, observamos las incidencias que se han producido durante la noche y a las 8:10 estamos ya atendiendo a los residentes. A las nueve y media deben estar en el comedor para desayunar. Eso significa que, como mucho, podremos estar quince minutos con cada uno. Quince minutos para llamar a la puerta, darles los buenos días, ducharles (o asearles, dependiendo de lo que les toque), levantarles, vestirles, afeitarles (si son hombres) y llevarlos a desayunar. A los que dan las órdenes no les importa cómo lo hagamos, sino en cuánto tiempo lo hacemos. Si no cumplimos los tiempos, además, tenemos que dar explicaciones.

Todo esto afecta a los trabajadores y, cómo no, a los usuarios de las residencias. Por las noches es muy fácil que se nos vaya de las manos un turno de diez horas. Pueden enfermar, fallecer, hay que moverlos (a menudo con una grúa), asearlos, cambiarles los pañales, darles de comer, atender sus demandas… En las residencias sólo hay dos auxiliares de enfermería en el turno de noche para atender a más de un centenar de usuarios, y por el día tocamos a una media de 13 usuarios por auxiliar. No podemos trabajar así.

El diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano, aseguró en una entrevista que la ratio es de 0,5, por lo que eso significa que hay dos residentes por trabajador. Ese dato no es correcto. El número medio de usuarios por trabajador es de trece. Si se extrapolan los datos al conjunto del sector, y para cumplir con lo que ha dicho el diputado, la plantilla debería incrementarse en un 650%.

Después de 2 años en huelga, el 13 de marzo de 2020 desconvocamos la misma con motivo de la pandemia, por responsabilidad social. Lo hemos dado y lo estamos dando todo (en muchos casos sin medidas de protección y con recortes de personal). Cuando convocamos algún día de huelga seguimos teniendo servicios mínimos del 100%. Nadie ha podido ejercer su derecho a huelga desde el estallido de la pandemia. Esto significa que se ha vulnerado nuestro derecho a la huelga

Estas personas, usuarias de las residencias, están en los últimos años o días de su vida. Necesitan cercanía y cariño, y no prisa. Nos reafirmamos en lo que siempre hemos dicho: no estamos trabajando en una fábrica con tornillos, estamos trabajando con personas y les debemos un servicio de calidad. Un servicio digno. Nos dirigimos a los políticos del Parlamento Vasco para pedirles que cambien la realidad que vivimos en las residencias. Tenemos dos demandas interrelacionadas: contratar más personal y mejorar nuestras condiciones laborales. Si se consiguen estas dos, mejorará la calidad del servicio. No vamos a parar hasta que cambien nuestras condiciones laborales y mejoren los ratios. El servicio debe mejorar, y las condiciones de los trabajadoras, también.

 

---

 

Gipuzkoako egoitzetako langileak gara. Urteak daramatzagu gure lan-prekarietatea salatzen, lan-baldintzak hobetzea eskatzen, eta oraindik ez dugu hitzarmen duinik. 252 egun daramatzagu greban (2018tik), pandemiaren ondorioak gehien pairatu dituen sektoreetako bat gara, eta egoerak ez du hobera egiten, okerrera baizik.

Gure egunerokotasunean korrika eta presaka bizi gara. Askotan, pertsona bakarra gaude solairu oso baterako. Langile baten kargu 23 pertsona egon daitezke, edo 12, mendekotasun handia badute. Ohikoa da galdera hauek egitea: "Eraman nazakezu komunera?" Eta erantzun behar izatea: "Itxaron orain ezin dut, beste bi pertsona ditut komunera eramateko zain eta". Horrela egin behar dugu, ez garelako gehiagora iristen, ezin garelako bi lekutan aldi berean egon.

Esaterako, demagun jardunaldia goizeko 8etan hasten dela. Lanera sartzen gara, gauean gertatu diren intzidentziak begiratu eta segituan egoiliarrengana joaten gara. Bederatzi eta erdietarako jangelan egon behar dute, gosaltzeko. Horrek esan nahi du gehienez ere hamabost minutu egon gaitezkeela bakoitzarekin. Hamabost minutu atea jotzeko, egun onak emateko, dutxatzeko (edo garbitzeko, egokitzen zaienaren arabera), altxatzeko, janzteko, bizarra mozteko (gizonak badira) eta gosaltzera eramateko. Aginduak ematen dituztenei ez zaie axola nola egiten ditugun, baizik eta zenbat denboran egiten dugun. Denborak betetzen ez baditugu, gainera, azalpenak eman behar ditugu.

Guzti honek langileongan eta, nola ez, erresidentzietako erabiltzaileengan eragiten du. Oso erraza da gauetan hamar orduko txanda bat eskuetatik joatea. Gaixotu egin daitezke edo hil, mugitu egin behar dira (askotan garabi batekin), garbitu, pixoihalak aldatu, jaten eman, beren eskaerei erantzun... Egoitzetan bi erizain laguntzaile baino ez daude gaueko txandan ehun erabiltzaile baino gehiago artatzeko, eta egunez 13 erabiltzaile ditugu profesional bakoitzak. Ezin dugu horrela lan egin.

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak elkarrizketa batean ziurtatu zuen ratioa 0,5ekoa dela, beraz, horrek esan nahi du langile bakoitzeko bi egoiliar daudela. Hori ez da zuzena. Langileko batez besteko kopurua 13 erabiltzaile dira. Datuak sektore guztira estrapolatuz gero, eta diputatuak esan duena betetzeko, lantaldea %650 handitu beharko litzateke.

Greban 2 urte eman ondoren, 2020ko martxoaren 13an bertan behera utzi genuen pandemia zela eta, erantzukizun sozialagatik. Dena eman dugu eta ematen ari gara (kasu askotan babes-neurririk gabe eta langile-murrizketekin). Greba-egunen bat deitzen dugunean, %100eko gutxieneko zerbitzuak izaten jarraitzen dugu. Pandemia hasi zenetik, inork ezin izan du grebarako eskubidea erabili. Horrek esan nahi du grebarako dugun eskubidea urratu egin zaigula.

Pertsona horiek egoitzetako erabiltzaileak dira, eta beren bizitzako azken urteetan edo egunetan daude. Hurbiltasuna eta maitasuna behar dituzte, eta ez presa. Beti esan duguna berresten dugu: ez gara lanean ari torlojuak egiten dituen fabrika batean, pertsonekin ari gara lanean eta kalitatezko zerbitzua zor diegu. Zerbitzu duina. Eusko Legebiltzarreko politikariei egoitzetan bizi dugun errealitatea aldatzeko eskatzen diegu. Elkarri lotutako bi eskari ditugu: langile gehiago kontratatzea eta gure lan-baldintzak hobetzea. Bi horiek lortuz gero, zerbitzuaren kalitatea hobetuko da. Ez gara geldituko gure lan-baldintzak aldatu eta ratioak hobetu arte. Zerbitzuak hobetu egin behar du, eta langileen baldintzek ere bai.

121 personas la han apoyado
121 de500 Apoyos

o