Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Las familias que atraviesan un duelo por muerte gestacional, perinatal o neonatal dependen de la empatía y humanidad de quien les atiende. ¿Cuándo se va a crear una guía común que unifique la atención a estos duelos en los centros sanitarios vascos?

192 personas la han apoyado
192 de500 Apoyos
Esku Hutsik Pregunta de Esku Hutsik

Esku Hutsik somos la asociación de duelo gestacional, perinatal y neonatal de Euskadi. Somos una entidad sin ánimo de lucro de reciente creación por madres y padres cuyo fin es dar apoyo a las familias que han vivido o están viviendo un duelo por la muerte gestacional, perinatal o neonatal de una hija o hijo. Además, debido a la necesidad que hemos observado, prestamos ayuda tanto a sus familiares como a los profesionales que tienen un trato directo con el duelo de estas familias.

Las estadísticas nos dicen que 1 de cada 4 embarazos no llega a su término. Es decir, el 25% de los embarazos acaba con familias que tienen que vivir un duelo por la muerte gestacional, perinatal o neonatal de una hija o hijo. Por eso es tan importante que haya un protocolo a nivel autonómico en el que indiquen a los profesionales cómo deben actuar en estos casos. 

Las familias dependen de la empatía y humanidad de la persona que les atiende para que sean mal o bien tratadas. Es inviable que se dé esta discriminación y que dependa de una persona o incluso de un centro hospitalario, porque hay algunos más adaptados que otros.  Actualmente hospitales como Cruces, Basurto o Imq Zorrotzaurre tienen iniciativas particulares y están desarrollando un equipo de protocolos y guías de actuación ante las muertes perinatales. Pero por esto es necesario un protocolo unificado para todos los centros, para que no se dé esta discriminación dependiendo de dónde o por quién seas atendida.

Es fundamental que haya una mayor inversión en recursos para invertir a su vez en espacios, equipamientos y en profesionales. Hay que invertir en un equipo multidisciplinar que cuente con ginecólogos y ginecólogas, matronas y demás profesionales como, por ejemplo, educadoras y trabajadoras sociales, de la mano, por supuesto, de la figura del psicólogo o psicóloga, tan importante en estos casos. Por eso, mediante esta petición, requerimos a los miembros del Parlamento Vasco una reunión conjunta para que comiencen a darse los primeros pasos para visibilizar la muerte gestacional, perinatal y neonatal y crear una guía común de atención que unifique la atención bajo un paraguas común, como han hecho ya comunidades como Galicia. 

---

Haurdunaldi, erditze edo erditze osteko heriotzagatiko dolua bizi duten familiak arreta ematen dien profesionalaren enpatiaren eta gizatasunaren mende daude. Noiz sortuko da esku-hartzea bateratuko duen gida komun bat Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentroetarako?

Esku Hutsik Euskadiko haurdunaldiko, erditzeko edo erditze ostean gertatutako heriotzen dolu elkartea gara. Guraso talde batek sortu berri duten irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, eta gure helburua da haur baten haurdunaldiko, erditzeko edo erditze osteko heriotzagatik dolua bizi izan duten edo bizitzen ari diren familiei laguntzea. Gainera, ikusten dugun premia kontuan hartuta, laguntza eskaintzen diegu senideei eta familia horien doluarekin zuzeneko tratua duten profesionalei ere.

Estatistiken arabera, 4 haurdunalditik 1 ez da amaierara iristen. Hau da, haurdunaldien % 25etan seme edo alaba baten heriotza bizitzen dute familiek. Horregatik da hain garrantzitsua erkidego mailako protokolo bat egotea, profesionalek kasu hauetan nola jokatu behar duten zehazteko.

Familiak, egun, arreta ematen dien pertsonaren enpatiaren eta gizatasunaren mende daude, honen arabera tratatuko dituzte hobeto edo gaizkiago. Bideraezina da diskriminazio hori gertatzea eta tratua pertsona edo ospitale baten mende egotea. Gaur egun, Gurutzetako, Basurtuko eta Imq Zorrotzaurreko ospitaleek ekimen propio bidez heriotza hauen aurrean jarduteko protokolo eta gida-talde bat garatzen ari dira. Hain zuzen ere, horregatik, beharrezkoa da protokolo bateratu bat zentro guztientzat, artatzen zaituen pertsonaren formakuntza eta gizatasunaren araberako diskriminazio hori gerta ez dadin.

Funtsezkoa da baliabideetan inbertsio handiagoa egitea, espazioetan, ekipamenduetan eta baita profesionalen prestakuntzan ere. Diziplina anitzeko talde batean inbertitu behar da, ginekologoak, emaginak eta gainerako profesionalak barne hartuko dituena, hala nola, gizarte-hezitzaileak eta gizarte-langileak, kasu hauetan hain garrantzitsuak diren psikologoen eskutik. Horregatik, eskaera honen bidez, Eusko Legebiltzarreko politikariei bilera eskatzen diegu, haurdunaldi, erditze edo erditze osteko heriotzak ikusarazteko lehen urratsak ematen has daitezen, eta arreta bateratzeko gida amankomun bat sor dezaten, Galizia bezalako erkidegoek egin duten bezala.

 

192 personas la han apoyado
192 de500 Apoyos

o