Zer iruditu zaizkizu Idoia Mendiaren hitzak?
No hay más respuestas a la pregunta
Rebeka Ubera Aranzeta

Lotsagarriak, iraingarriak eta onartezinak dira Idoia Mendiaren hitzak


Adierazpen lotsagarriak, iraingarriak eta onartezinak iruditzen zaizkit. Are gehiago, berak duen ardura eta kargu politikoa kontuan izanda. Adierazpen horietan argi ikusten da euskara eta euskaldunok bigarren mailako hizkuntza eta herritar kontsideratzen gaituztela, bost axola zaizkiela herritar guztioi dagozkigun hizkuntza eskubideak. Eta hainbeste aldarrikatzen duten legea eta araudiak betetzearen garrantziaz aritzen direnean, hizkuntza bien koofizialtasunari dagokionea, hankapetik  pasatzen dutela. Hizkuntza instrumentalizatzen duten bakarrak beraiek dira, eta aniztasuna, desberdinen arteko elkarbizitza eta gizarte kohesioa ez dutela errealitatean helburu. Beraein subkontzienteak  salatzen dituzte. Ikuspegi inperialista eta kolonizatzailea agerian uzten dute, noizbehinka diskurtso lausotuen bidez estaltzen saiatzen diren arren.


 Compartir
Rebeka Ubera Aranzeta
 Pregunta Zer iruditu zaizkizu Idoia Mendiaren hitzak?

Idoia Mendiaren arabera, gaztelaniaz soilik dakiten elebakarrak oso eskuzabalak izan dira elebidunokin euskarari presentzia ematea baimendu dutelako. Horrez gain, enpresa handiek euskaraz ere jardun behar izatea arriskutsua dela ere adierazi du.

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
25 de 20 Apoyos
01.04.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros