Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?
Rebeka Ubera Aranzeta

Euskarazko bikoizketak arreta berezia behar du


Gobernuak eta EITBk zehazki bikoizketari buruz dituzten asmoak ez ditugu ezagutzen, eurek erantzun beharreko galdera da hau, nahiz eta euren jardunbidea ikusita ondoriozta daitekeen baietz, bikoizketa desagertzen utzi behar dutela Gobernuak eta EITBk. Geure ustez, herritarrak euskarara erakarri gura baditugu, kalitatezko fikzioa behar dugu euskaraz. Fikzioa barne produkziokoa izan liteke, bikoiztutakoa zein jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Hiru eredu horien arteko oreka behar du euskarak. Bikoizketak, hortaz, arreta berezia behar duela uste dugu. Izan ere, bikoiztaileen kopurua asko urritu da azken urteetan lanik ez dutelako izan, eta izan dutenean lan baldintzak eskasak izan direlako. Hori dela eta, ezin da kalitatezko bikoizketa eskaini, ahotsak errepikatzen direlako. Beste herrialde batzuetara begiratuta, ostera, momentu honetan hain aldakorra den ikus-entzunezko sektorean, gero eta bikoiztutako film eta serie gehiago dago. Euskarak ere erronka horri heldu beharko liokeela uste dugu. Horretarako EITBk telebista eredu berria behar du. Legebiltzarrean, EITBko ponentzian, talde ezberdinok telebista eredu berri baterako proposamenean ari gara lanean. Eredu berri horrek hasierako helburu berberak edukiko ditu: euskara, eta euskal kultura zabaltzea. Horretarako, esan bezala, kalitatezko fikzioa euskaraz eskaintzea guztiz beharrezkoa da eta, jakina, horretarako kalitatezko bikoizketa ere behar dugu. EITBri eta Jaurlaritzari dagokie horren alde egitea.

  Compartir
Rebeka Ubera Aranzeta
 Pregunta Euskarazko bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?

Joan den Irailean, luze zetorren egoera kaskar baten okertzeak ekarri zuen lanbidean genbiltzan pertsona batzuk “nahikoa da” esatera bultza gintuen azken tanta. ETBren lana esleitzen duen Mixer enpresak, lehiaketa publikoa lortzeko salneurriak bota (ETBren aginduz omen) eta hurrengo egunean bizkoizketa langileoi beherapenak ezartzera etorri zitzaigun. Azken sei urte hauetan %37 batzen dute jaitsierek.

Onartezina iruditu zitzaigun eta euskarazko bikoizketa egitera ukatu ginen. Elkarte bat sortu eta baldintza duinak aldarrikatuz gogor egin dugu lan, erkidegoko hitzarmen bat lortu eta langileak eta enpresak ere hein batean, ETBren murrizketa politiketatik kanpo mantentzeko.

Negargarria da lanbidean egiten ari diren sarraskia eta txikizioa, enpresen eta ETBren oniritziaz. Euskarazko bikoizketan edozerrek balio du. Hori dela eta, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartetik bikoizketa lanbide bezala araututako gutxieneko baldintza duin batzuk izan ditzan eskatzen dizuegu, lankidetzan eta gure lanbideak merezi duen errespetu, kalitate eta baldintzak erdiesteko asmoz.

Mesedez, babes eta lagun gaitzazue lan-baldintza duin batzuk lor ditzagun! Eskerrik asko,

Enviada por
BIEUSE - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea BIEUSE - Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
693 de 500 Apoyos
07.08.2019

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros