¿EITBko albistegiak EAJren iragarleku?
No hay más respuestas a la pregunta
Pello Urizar

EITBko politika informatiboaren aurrean, pertsonengana zuzenean jo


Arratsalde on Naroa,

Zoritxarrez, arrazoia eman behar dizut esaten duzun guztian, eta aitortu ere niretzat mingarria dela ikustea zein hedabide eredu bihurtu den EITB, eta une berean nafarrentzat ETB ikusteko eskubidea aldarrikatzea.

Adibideak asko dauzkagu, zuk adierazitakoetatik hasita hondakinen tratamentuari Bizkaian eta Gipuzkoan ematen zaion tratamentu informatibo desberdinarekin bukatuz (Artigas vs Zubieta), hemen adibide bat:


https://www.youtube.com/watch?v=Xoi_VZ0ZfL4&feature=youtube_gdata_player
 

Arazoaren larritasunarekin bat egin egiten dugula ikusita, EHBilduk hori eragozteko modurik ba daukan galdetzen didazu.

Salatzea eta alternatibak bilatzea da egin ahal dezakeguna eta egiten duguna. Salatzea, Legebiltzarrean, EITBko administrazio kontseiluan, hedabideetan eta baita kalean ere. Baina salatzearekin soilik ez da arazoa konpontzen, azken helburua informazioa helaraztea bait delako. Alternatibak bilatu behar ditugu: Sare sozialak, kale ekimenak, eta ahoz ahoko informazioa.

Halaxe erabaki dugu Euskal Bidearen proposamen politikoarekin. Argi daukagu euskal herritarrokin egin beharreko bidea dela, eta EITBko politika informatiboaren aurrean, pertsonengana zuzenean jotzea erabaki dugu.

Ondo izan.

Pello.


 Compartir
Pello Urizar
 Pregunta ¿EITBko albistegiak EAJren iragarleku?

Egunotan Maite Iturberen kargu uztea eskatu duzue beste alderdi batzuekin batera, Euskadi Irratiko irregulartasunak medio. Baina zoritxarrez, hori ez da EITBrekin dugun arazo bakarra. Azken albistegiak ikusi besterik ez dago. Gaur bertan Markel Olanoren webgune pertsonal berria albiste egin dute, eta baita Ernesto Gasco herritarrekin bilduko dela ere...

Oso mingarria egiten zait euskaldunon erreferentziazko telebista behar lukenaEAJ eta PSEren iragarleku dela ikustea. Badu EH Bildu hori eragozteko modurik?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
50 de 50 Apoyos
06.02.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros