Araba oztopo izango da Independentziarako?
No hay más respuestas a la pregunta
Mikel Oraá

Araba, Euskal Herriaren giltza


Kaixo Oroitz. Eskerrik asko zure galderagatik. Gure ustez Araba Euskal Herriaren egituratzearen giltza izan behar da. Nafarroan orain dela urte eskas batzuk ezinezkoa zirudien eraldaketa gauzatu den bezala, Araban ere, aldaketa errealitate bat izateko zumeak daude, hau da, urtetan landutako oinarri sendo bat. Horrek ilusioa sortu du. Beraz ados gaude zure hasierako hausnarketarekin, aldaketa nabaria izan da. Hala eta guztiz ere, ilusioz bakarrik ezin gara bizi eta EH Bildu Arabak burubelarri jarraitzen du lanean behin betiko eraldaketa hori ehuntzeko. Urrats oso indartsuak eman ditugu herrialdean, baina oraindik ia guztia dugu egiteke. Beraz, eta zure galderari erantzunez, bai, aldaketa geratzeko datorrelaren ustetan gaude inolako zalantzarik gabe.

Hortaz, gure proiektua sendotu, finkatu eta zabaldu egin behar dugu, dugun babesa asko zaintzen eta ez duguna erakartzen. Proiektura herritarren atxikimendu berriak sortuz. Horrela, irekian. Porrot egin duen gizarte honen eraldaketaren aldekoa izanda, nahikoa ibilbidea elkarrekin egiteko. Beste lurraldeetan frogatu den bezala, Katalunia adibide, horren aurrean ez dugu uste eskuin espainarren maniobrek arrakasta izango dutenik.

Laburbilduz, gure ustez, erritmo ezberdinekin baina, Arabak eta Nafarroak gainontzeko herrialdeak bultzatu egin behar dituzte Euskal Herriaren egituratzera. Espero dut zure galdera asetu izana erantzunarekin. Bene benetan eskertzen dizugu zure denbora. Ondo izan Oroitz eta batez ere, arren, jarraitu galdetzen guri edo edonorri.


 Compartir
Mikel Oraá
 Pregunta Araba oztopo izango da Independentziarako?

Hainbatetan jarri izan da Araba Euskal Herriaren askatasun bidean harri bat balitz bezala. Gerora ordea ikusi dugu, independentismoaren bilakaera gorakorra izan dela bertan. Aldaketa nabaria izateraino. Baina geratzeko ote dator aldaketa hau? Benetan eskuin espainiarra batuz gero, ez ote da Araba oztopo izango. Mila esker.

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
34 de 20 Apoyos
27.10.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros