Zenbat liberazio?
No hay más respuestas a la pregunta
Mikel Goenaga

Zarauzko Gobernuak EH Bilduk finkatutako irizpideak jarraitu beharko lituzke


Pasa diren lau urte hauetan gobernu lanetan aritu ondoren, Zarauzko EHBilduk garbi dauka gastu politikorako bideratu ziren kostuak nahikoak direla herritarrentzat lanean aritzeko. Bilduren gobernuak gastu hori %48 murriztu zuen eta soldata duin batzuekin politika egitea posible dela ikustarazi du.

Orain ordea, gobernu ardura hartu duten bi talde politikoek (PNV-PSE), Irabazi Zarautzen oniritziarekin, politikarientzat bideratu dituzten baliabide ekonomikoak mugagabezko igoera izan dute, Gobernuaren gastu politikoa %78 igo delarik eta alkatearen soldata, %19. Gain kostu hauek Udal aurrekontuetako partidetatik ordaindu beharko dira, zehazki udal langileei soldatak eta kontingentziak ordaintzeko partidetatik, horrek herritarren gain izan dezakeen eraginarekin.

PNV-PSE gobernu berriak, EHBilduren gobernuak finkatako eredu irizpideak jarraitu beharko lituzke. Hori izan zen, hain zuzen, Udal Batzarrean proposaturikoa, politikari guztien liberazioak arrazoizko mugetara gerturatzea, kontuan izanik herritarrok pairatzen ari garen momentu ekonomikoa.


 Compartir
Mikel Goenaga
 Pregunta Zenbat liberazio?

Udaleko gastuen igoera salatzen duen grafika bat jaso dut mugikorrean, baina ahal izanez gero zure ahotik jakin nahiko nuke karguak liberatzeko orduan EH Bilduk daraman politika. Ayo!

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
32 de 20 Apoyos
24.07.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros