Nora doa Zarautz?
No hay más respuestas a la pregunta
Mikel Goenaga

Zarauzko sektore ekonomiko ezberdinen arteko oreka lortzea da gure helburua.


Aupa Xabi

Galdera garrantzitsua egiten duzula iruditzen zait. Ez dut baloratuko turismoaren egoeraren erantzuleak nortzuk izan gaitezkeen eta zergatik, hala ere, bai esan nahiko nuke gobernu ardurak izan ditugunok -eta oraingoan dituztenek ere- ukatu ezineko ardura dugula guzti honetan.

Gure helburua herriko sektore ekonomiko ezberdinen arteko oreka lortzea da, krisi sektorialen aurrean herriko ekonomiak erantzuten jarraitu ahal izan dezan.

Turismoa Zarauzko sektore garrantzitsu bat da, baina ongi aipatzen duzun moduan, buelta sakon bat behar du. Aurreko legegintzaldian Turismo eredu berri bat diseinatzeko, alor hori dinamizatzeko eta garatzeko plan orokorra osatzen hasi ginen eta plangintza horretako bi oinarri nagusi azpimarratuko nituzke:

  • Batetik, turismoari lotutako jarduerak uda garaira ez mugatzeko eta turismo potentziala hobetzeko komunikazio eta dinamizazio lana.
  • Bestetik, tokian tokiko turismoa kudeatzeko eredua, herritarren zein turismoko eragileen laguntzarekin landu.

Horren helburua, Zarauzko ezaugarri orokorrak kontuan izanda, herriaren neurriko eskaintza turistikoa osatzea izan behar du, eta horren garapenean lanean diharduten agente guztien parte hartzea beharrezkoa da.

Besterik gaber, mila esker zure galderarengatik.


 Compartir
Mikel Goenaga
 Pregunta Nora doa Zarautz?

Kaixo Mikel,

Galdera bat. Lagunartean askotan hitzegiten dugun gai batekin natorkizu. Badira urte batzuk Zarautz noraezean dabilela, eta ez litzateke zilegi izango erruduntzat PNV soilik jotzea. EHBilduk arazo honetan erruaren zati handi bat baitu.

Zuzen joanda, zergatik Zarautzek ez du lortu historikoki izan duen turismo modeloa mantentzea eta gaur egun 18 urteetako surfariak direa etortzen dira bakarrak? Zein dira zure ustez arazo honen erantzuleak?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
39 de 20 Apoyos
15.08.2016

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros