Memoria historikoa eta Errepublika?
No hay más respuestas a la pregunta
Mikel Agirre

Erantzuna: Memoria historikoa eta Errepublika?


Kaixo Jon,

Aldez aurretik barkatu hainbeste egunetan ez erantzuteagatik. Nahiko lanpetuta egon naiz aste hauetan.

Zure galderak oso interesgarriak dira, eta guztiak erantzuten sahiatuko naiz. Hala ere, oso zaila izango da galdera guztiei modu egoki batean erantzutea. Batez ere, kasu batzuetan eztabaida luze bat beharko zelako. Nahi izanez gero, galdera konplexuei erantzun landuago bat egindo diet.

Hasteko galdera errasei erantzungo diet. URE-ek hainbat hitzaldin antolatu ditu hainbat urteetan zehar hainbat gaien inguruan. azkenetariko bat, orain dela bi urte, espainiako iparraldearen hainbat lurraldeetatik batutako hainbat organizazio eta jende independiente Urduñan batu ginen batez ere memoria historikoaren inguruan eztabaidatzeko. Bere kabuz egindako lanaz aparte, URE-ko kideak hainbat memoria taldeetan lan egiten dugu. Urduñan adibidez, Urduña1936 talde memorialistan parte hartzen dugu. Zeinekin Urduñako memoria historikoa berreskuratu eta plazaratzeko (bertan egondako kontzentrazio-ezparrua, frontea, sinbologia, eta abar) hainbat ekitaldi eta lan burutu ditugu. Batez ere azkeneko bi urteetan. Beste aldetik , bilboko hainbat historiadoreekin kontaktuan gaude eztabaida-hitzaldi prestakeko batez ere XX mendearen inguruan, beti memoria historiakorekin erlazionatuta.

Bigarren eta hirugarren galdereen inguruan, erantzun laburra "erraza" da, luzea ... ez hainbeste: historia errepikatu ez dadin hezkuntz egokia da giltza. Gertatutakoa generazio berrie erakutsi eta ongi azaldu behar da. Hamarkadetan solik esan oi da "anaien arteko guda bat" izan zela. Hori berez, benetako historia lurperatzeko taktika bat bakarrik izanda. Egoera guztiari burdina kentzeko eta benetako egoera sozial-ekonomiko-politikotaz ahaztuz. Honen aurrean hitzaldiak antolatzea izan da momenturarte egon dan kontrapartida. Egia da, hitzaldietara joaten den jendearen adina 50 urtetik gorakoa dela. Zaila da gazteak gure historia alde honengatik ardura erakuztea. Horretan hainbatetan pentsatu dugu, baina ez dugu gako nagusia topatzen. Hala ere jarraituko dugu gazteein memoria historikoa hurbiltzen.

Azkeneko bi galderak zailenak dira erantzuteko. Zaituko naiz hobekien erantzuten, baina honen inguruan eztabaida luzea dago. Memoria historiakoa arazko asko ditu. horietako bat, hainbat hamarkadetan soilik frankisten bertsioa izan dela nagusi kaleetan (bere gudareiei homenaldia eginez, historia bere antzera kontatuz, ...). Hori jendearen ikuspegian eragin handia izan zuen, burmuin garbiketa gisa batez ere. Jende ugari ahaztea erabaki zuen bide hoberen, errepresioaren beldur batez ere. Guzti hau eragin handia izan du memoriaren zati handi bat guztiz galduz. Beste aldetik, gaur egungo estatua (orago estruktural gisa ulertuta) frankistek sortua da. Honek memoria historiakorekin zer edo zer ikusi duena galdiarazten edo oztopatzen du. Modu honetan ulertuta gaurko estatua guztiz aldatuz askoz hobeago joango litzateke memoriaren berreskurapena. Ta errepublika estatu horren alternatiba egokia da (URE-ren aburuz).

Memoriaren ikuspuntu ezberdin asko daude: anarkistek erreboluzio gisa ikusten zuten batez be, komunistek faxismoaren aurkako guerra bat bezala, errepublikar demokratikoak Espainiako progresismoa defentza gisa, ... Honen inguruan lehen aipatutako eztabaidan (Espainiako iparraldeko lurraldeena) gatazka itzela izan genuen. Bertan hainbat anarkista, komunista, errepublikazaleak (adar desberdinetakoak gainera), euskal abertzaleak, ... izan ginen. Ta ia ia bataila bat antolatu zen, guztiak guztien kontra, bata edo besteari berak egindako gauzak bere buruari botatzen eta abar. Baina, hala ere, azkenean ulertu ginen (beintzan minimo batzuetara). Berez Errepublikaren alde egin zuten faksio desberdina bakoitzak bere gauza txarrak egin zituen momentu baten. Honen inguruan ordu ugari bota ahal gara eztabaidatzen. Baina guzti hau laburtzeko, pentsatu behar da huurengo modugan "analisi konkretu egin behar zaio errealitate konkretu bakoitzari". Bertan aipatutako fakzio desberdinak geruza-sozial desberdinak errepresentatzen zituzten: anarkistak batez ere jornalariez konposatuta zeuden (katalunian industriako behaginak batez ere), komunistak eta sozialistak minerian, eta leku industrialetako langileaz, Euskadiko kasuan, EAJ-ren kasuan jabe-txikiak ziren bere lerroak betezen zituztenak. Hau ikusita, kontuan hartu behar da geruza-sozial horien jo-mugak oso desberdinak zirela. Eta horregatik bere ikuspuntu politikoak eta taktikoak ez zuten bat egiten momentu askotan. Adibidez, katalunian gertatutako gatazkak, CNT eta POUM-ek organizatuta batez be. Bi atlde hauek estatuaren desgerpena aldarrikatzen zuten (baokitza bere desberdintasunekin, POUM troskista zela gogoratu behar dugu). Horregatik, milizianoak, langileriak batez ere, generalitat-eko edifizioak okupatu eta bereganatu zituzten. Langileriari boterea emon nahian. Arazoa dator, kataluniako gobernua demokratiko-burguesa zela, errepublikakoa bezala, eta kataluniako errekurso guztiak behar zituen estatuak frankisten kontra jotzeko. Kasu honetan ikusten da anarkisten ikuspuntua oso garbi: guerra hau erreboluzioa da eta langileriak estatu burgesareki amaitu behar du, faxismoarekin antza. Nozki, errepublikako gobernua ez zuen hori onartuko eta, zuzenean errebolta hura zapaldu zuen. kasu honetan batailoi komunistak bidaliz (momentuan hobekien prestatuta zeudenak SSEB-ek bidalitako arma eta akipamenduagatik).

Beno, berez azkeneko parrafo hau oso gainetik idatzita dago eta gauza inportante asko pixka bat zintzilikatuta gelditu dira. Baina espero det idei generala ulertu izatea. berez azkeneko galderekin hiltzadi-eztabaida oso luzeak euki ditzazkegu. Halra ere horren inguruan beste galdera (konkretuagoa mesedez ;) ) izanez gero, bota arazorik gabe. Horretarako gaude emen.

Gero arte

 

 


 Compartir
Mikel Agirre
 Pregunta Memoria historikoa eta Errepublika?

Kaixo Mikel,

URE-tik memoria historikoaren alde zer egiten duzue? zer proposatu iragandakoa generazio berriek ez dezaten ahaztu? Hezkuntza hau guztiaren oinarria? ikusten duzunez galdera asko ditut buruan..... Errepublikaren bidez memoria historikoa behar bezala lantzeko aukera egongo legokela uste duzu? 

Hala nola, Errepublikan gatazkak egon ziren POUM, CNT... milizianoen artean, eta bakoitzak historia bere modura kontatzen dute. Nola interpretatu eta ulertarazi errealitate anitz hori generazio berriei?

Mila esker,

 

 

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
2 de 1 Apoyos
16.05.2017

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros