Zer iruditzen zaizu euskara doanik ikasteko aukera?
No hay más respuestas a la pregunta
Markel Olano

Doakotasunerantz urrats praktikoak ematen ari gara.


Kaixo Uxue, eskertzen dizut interesa. 

HABEk euskaltegiei ematen dien laguntzarekin, lortzen da euskara ikasteko matrikula askoz baxuago izatea ingelesa edo frantsesa akademia batean ikastea baino. Euskaltegietan hartutako  klase-ordu bateko kostua 1-2 € bitartekoa da, eta akademietan normalean 5 €-tik gorakoa izaten da.

Bestalde, HABEren maila bat egiaztatzen duten ikasleek HABEren dirulaguntza jasotzen dute. Aurrekontuko partida hori 2012an, aurreko gobernuarekin, 0 izatetik Urkullu lehendakariaren gobernuak 2013an 700.00, 2014an 800.00 eta 2015ean 1.000.000 €-koa izatera eraman du. Horrek erakusten du gure alderdia eta gure gobernua konprometiturik dagoela euskara ikastea gero eta merkeago izan dadin.

Horretaz gainera, udal askotan euskara ikasleentzako dirulaguntzak jarri ditugu edo jartzen lagundu dugu, HABEren egiaztagiri bat ez eskuratu arren, ikasleek laguntza jaso dezaten.

Horrekin guztiarekin, benetako kostuak neurrikoak izatea lortzen ari gara eta bide hori urratzen jarraituko dugu.


 Compartir
Markel Olano
 Pregunta Zer iruditzen zaizu euskara doanik ikasteko aukera?

Bistakoa da EH Bilduren proposamenak asmo elektoralak dituela, baina hori alboan utzita, aukera erreala eta interesgarria iruditzen zaizu euskara ikasteko doako zerbitzua?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
23 de 20 Apoyos
14.04.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros