Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Kontu korrontea hustu ziguten eta erreklamazioa jarritakoan ez ziguten dirua itzuli. Bankuen praktika ezegokien aurrean babesteko erabaki politikoak eta neurri zehatzak eskatzen ditugu.

374 personas la han apoyado
374 de500 Apoyos

Maider Jauregi eta Aimar Agirresarobe gara. Laboral Kutxako bezeroak gara eta urriaren hasieran jabetu ginen gure kontu korrontea hustu zigutela, gure aurrezki guztiak kendu zizkiguten, lau egunetan, lau transferentziatan, guk agindurik edo baimenik eman gabe. Entitateari jakinarazi eta erreklamazioa jarri genuen dirua itzuli ziezaguten. Lege babesean oinarrituta egin genuen erreklamazioa, 19/2018 azaroaren 23ko Errege Dekretua oinarri. Honen arabera, bankuak bezeroaren eskaera jaso orduko dirua itzuli egin behar du. Alabaina, iruzur baten aurrean geundela azaldu ziguten entitatetik eta ez zutela gure eskaera ontzat ematen, zegozkien segurtasun prozedurak egoki aplikatu zituztela argudiatuz. Dirua itzuli ez diguten unetik Laboral Kutxa legea urratzen ari da eta gertaeren ardura eta eragindako kaltea gure gain jartzen.

Bankuei dagokie iruzurra ekiditeko beharrezko segurtasun neurri guztiak hartzea. Haiek dira bezeroei tresna digitalak eskaintzen dizkietenak, eta irabazi asmoz dihardute, ez dezagun ahaztu. Entitateek lortu ezin badute, nola izango gara gai bezeroak iruzurgileei mugak jartzeko? 

Laboral Kutxarekin egin beharreko bidea agortuta geratu da, erreklamazioaren erantzuna jasotzearekin bat. Beraz, orain, erreklamazioa Espainiako Bankuan aurkeztea gelditzen zaigu eta aldi berean, auzibidea beste aukerarik ez daukagu, horrek dakarren prozesu luze eta garestia kontuan izanda. Egoera hauen aurrean bezeroak babesgabe geratzen gara. Bankuek nagusikeriaz dihardute, legea betetzeko inolako presiorik gabe. Erreklamazioei ezezkoa ematean bezeroen etsipena bilatzen dute, galtzekorik ez eta denbora irabazten dute. Bezeroak salaketarekin aurrera egin eta epaia irabazten badu dirua itzuli beharko badiote ere diote, ez dago zigor erantsirik bankuarentzat.

Beraz, egoera ikusirik, eskari honekin Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen gara: Bezeroak babesteko erabaki politikoak eta neurri zehatzak eskatzen ditugu. Eskaera bikoitza da: Lehenik, Eusko Legebiltzarrari eta bertan ordezkatutako alderdiei dei egiten diegu finantza sistemaren gaineko eskumenak lortzeko ekimenak abiatu ditzaten. Bigarrenik, gaur egun erabakiak non hartzen diren ikusita, dei egiten diegu euskal politikariei, Madrilgo Kongresuan dituzten ordezkaritza eta indarrak baliatuz, hango erabakietan ere eragiteko.

Neurri zehatzak hartu behar dira. Espainiako Bankuak badu ahalmena Estatuan dauden finantza erakundeen jarreren aurrean ebazpenak emateko, baina ez dira lotesleak, ez du aukerarik bankuak behartzeko edo zigortzeko. 2019an ia 1500 erreklamaziotan bezeroei arrazoia eman zien, baina ebazpen hauek ez zuten ondorio zuzenik izan. Euskal politikariei eskatzen diegu, beraz, Madrilen eragin dezatela, Espainiako Bankuak (begirale funtzioaz gain) esku hartzeko ahalmena izan dezan, ebazpen lotesle eta zigortzaileak emateko, alegia.

Honi lotuta, Espainiako Gobernuak agindua du proiektu bat, “Finantza-Bezeroen Babeserako Agintaritza Independentea” deiturikoa, finantza arloko “ararteko” edo “herriaren defendatzailea”, bezeroaren eta bankuaren artean bitartekaritza egingo lukeena. Auzibideak saihestu ahal izateko eta gatazkak beste era batean ebazteko aukera emango luke. Proiektua azkartzeko eta ahalmen lotesle eta zigortzailea izan dezan eskatzen dugu, egun Espainiako Bankuak duen gomendio emaile edo begirale funtziotik haratago joan dadin. 

Bezeroak babesteko erabakiak behar ditugu, bankuek ez dezaten jarraitu praktika ezegokiak aurrera eramaten erabateko zigorgabetasunarekin.

 

---

 

Somos Maider Jauregi y Aimar Agirresarobe. Somos clientes de Laboral Kutxa y a principios de octubre descubrimos que nos habían vaciado nuestra cuenta corriente, nos habían quitado todos nuestros ahorros, en cuatro días, en cuatro transferencias, sin que nosotros dieramos ninguna orden o autorización. Lo comunicamos a la entidad y reclamamos para que nos devolvieran el dinero. La reclamación se realizó con el amparo legal, en base al Real Decreto 19/2018 de 23 de noviembre. Según esto, el banco debe devolver el dinero en cuanto recibe la reclamación del cliente. Sin embargo, desde la entidad nos explicaron que estábamos ante una estafa y que no daban podían aprobar nuestra reclamación alegando que habían aplicado correctamente los procedimientos de seguridad correspondientes. Desde el momento en que no nos han devuelto el dinero Laboral Kutxa está incumpliendo la ley y responsabilizándonos de los hechos y del daño causado.

Corresponde a los bancos adoptar todas las medidas de seguridad necesarias para evitar el fraude. Son ellos los que ofrecen herramientas digitales a sus clientes y actúan con ánimo de lucro, no lo olvidemos. Si las entidades no pueden conseguirlo, ¿cómo vamos a ser capaces los clientes de poner límites a los defraudadores?

El camino con Laboral Kutxa ha quedado agotado con la respuesta a la reclamación. Por lo tanto, ahora nos queda presentar la reclamación ante el Banco de España y, al mismo tiempo, la única opción que nos queda es abrir la vía judicial, teniendo en cuenta el largo y costoso proceso que conlleva. Ante estas situaciones los clientes nos quedamos desprotegidos. Los bancos actúan sin ningún tipo de presión para cumplir la ley. Al rechazar las reclamaciones buscan la desesperación de los clientes, sin nada que perder y así ganan tiempo. Además, si el cliente avanza con la denuncia y gana la sentencia le tendrán que devolver el dinero, pero no hay castigo añadido para el banco.

Por lo tanto, vista la situación, con esta petición nos dirigimos a los políticos del Parlamento Vasco: reclamamos decisiones políticas y medidas concretas para proteger a los clientes. La petición es doble: primero, hacemos un llamamiento al Parlamento Vasco y a los partidos representados en él para que emprendan iniciativas encaminadas a conseguir competencias sobre el sistema financiero. En segundo lugar, a la vista de dónde se toman las decisiones hoy en día, hacemos un llamamiento a los políticos vascos, aprovechando su representación y sus fuerzas en el Congreso de Madrid, para influir también en las decisiones de allí.

Hay que tomar medidas concretas. El Banco de España tiene capacidad para dictar resoluciones ante las acciones de las entidades financieras existentes en el Estado, pero no son vinculantes, no tiene posibilidad de forzar o sancionar a los bancos. En 2019 dio la razón a los clientes en 1500 reclamaciones, pero estas resoluciones no tuvieron consecuencias directas para los bancos. Pedimos a los políticos vascos, por tanto, que incidan en Madrid para que el Banco de España -además de su función de observador- tenga potestad para dictar resoluciones vinculantes y sancionadoras.

En este sentido, el Gobierno español tiene encomendado un proyecto, denominado Autoridad Independiente para la Protección de los Clientes Financieros, que sería intermediario financiero o defensor del pueblo, intermediaría entre el cliente y el banco. Permitiría evitar litigios y resolver conflictos de otra manera. Pedimos que se acelere el proyecto y que el mecanismo tenga una capacidad vinculante y sancionadora, que vaya más allá de la función de recomendación u observación que actualmente tiene el Banco de España.

Necesitamos decisiones que protejan a los clientes para que los bancos no sigan llevando adelante prácticas inadecuadas con una impunidad absoluta.

374 personas la han apoyado
374 de500 Apoyos

o