Zein mekanismo jarriko dituzue martxan legealdian zehar, parlamentu/gobernuan egiten ari zareten lana herritarrongana iristeko?
No hay más respuestas a la pregunta
Maddalen Iriarte

Kontsulta lege bat bidaliko du Parlamentura gure Gobernuak


Gernikan eman genituen aditzera zuk galdetzen dituzunak, arbolaren aurrean, guretzat benetan inportanteak direla azpimarratu nahi izan genuelako. Gobernantza deitzen diote orain politologoek kontu honi, baina utziko didazu esaten kontzeptu orokorren gainetik, guk ezin dugula imajinatu ere egin nola egin daitekeen politika herritarrekin ez bada. Herriarentzat baina herria baztertuz, hori despotismo ilustratua da.

Baina izan gaitezen zehatzak. Kontsulta lege bat bidaliko du Parlamentura gure Gobernuak, herritarren parte-hartze zuzena sustatzeko. Gobernuak ez ezik, diputazio eta udalek ere izango dute eskumena herritarren interesekoak diren gaiei buruz kontsultak egiteko.

Eusko Legebiltzarrean gainera, gobernua kontrolatzeko bilkura sozialak egitea proposatuko dugu. Ez orain artekoak bezalakoak, Gobernua gainerako talde politikoen galdera sorta erantzuten. Hori ere bai, baina horrez gain uste dugu Parlamentuak zabaldu egin behar duela eragile sozialek (sindikatu, herri mugimendu eta abarrek) Gobernua zuzenean kontrolatzeko aukera.

Eta kontrol sozial horretaz harago, uste dugu baita ere aukera eman behar zaiela herritarrei kargu publikoei kargua kentzeko, herritarren konfidantza traizionatu baldin badute. Hori arautuko duen norma ere Parlamentura bidaliko dugu.

Hauek neurrietako batzuk, eta azpian dagoen izpitirua beti argi: Herritarrentzat eta herritarrekin. Ondo izan!


 Compartir
Maddalen Iriarte
 Pregunta Zein mekanismo jarriko dituzue martxan legealdian zehar, parlamentu/gobernuan egiten ari zareten lana herritarrongana iristeko?

Bestalde, zein tresna jarriko dituzue eskura, herritarrok proposamenak egin ahal izateko, gai anitzen inguruan debate anitzak sustatzeko, gai garrantzitsuenen inguruan herritarrek zuzenean erabakitzeko...? Mila esker Maddalen!

Enviada por
xabier agirre xabier agirre
12 de 10 Apoyos
14.09.2016

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros