Pregunta para Donostia-San Sebastián

Joseba Alvarez naiz eta epaiketa bati egin behar izan diot aurre pertsona baten eskubideak defendatzeagatik. Noiz arte onartuko ditugu jokaera arrazistak gure kaleetan?

12 personas la han apoyado
12 de300 Apoyos
Joseba Alvarez Pregunta de Joseba Alvarez

2018ko ekainaren 24a zen, goizeko 10.30ak aldera, familiarekin nengoen Donostiako Alde Zaharrean. San Jeronimo kale inguruan eraso arrazista oso bortitz bat zela uste genuena ikusi genuen eta beste herritar batzuk egin zuten legez, bertaratu egin nintzen. Bi pertsonek kaleko saltzaile beltz bat (Moussa Sow du izena, baina orduan ez nekien) jazarrita zeukaten. Oso modu txarrean eta arrastaka zeramaten. Egoera hori ikusita, gero eta auzotar gehiago bildu ziren gertatzen ari zena ikustera, eta, modu txar horiek eta indarkeria hori gelditzeko eskatu genion bikote hari, azpimarratuz gaztea eskumuturrekoak saltzen besterik ez zela ari. Orduan, bi pertsona haiek kalez jantzita zeuden udaltzain bezala identifikatu ziren. Donostiako Udaltzaingoaren esku hartze batekin egin genuen topo, beraz.

Kalez jantzitako udaltzainengana zuzendu ginen herritarrok, esanaz, pertsona ororen eskubide zibil eta politikoak errespetatu behar zituztela. Moussa atxilotuta zuten kalez jantzitako bi udaltzainek irratiz laguntza eskatu zuten, ez baitzuten aurrera egin batu zen herritar multzoaren aurrean. Orduan, uniformez jantzitako bi Udaltzain agertu ziren, borra eskuan zutela, “perimetro” oihukatuz eta jende guztia bultzatuz. Azkenean, pasoa ireki eta atxilotuta eraman zuten deliturik egin ez zuen Moussa. 

Egun hartan, Udaltzaingoak salaketa jarri zuen Fiskaltzan eta honek epaiketa prozesua ireki zuen Moussaren eta nire aurka. Gertakariak momentu berean gertatu ziren arren eta lekuko berdinak izan arren, bi prozesu penal jarri zituen martxan, kasuak bereizita. Udaltzaingoaren salaketaren arabera, bere jarduna trabatu nuen, eta, Fiskaltzaren txostenean zehazten denez, udaltzainei oihu eta agirika egin nien. Haien esanetan, udaltzain haietako bat txalekotik harrapatzen saiatu omen nintzenez, autoritatearen aurkako atentatua leporatu didate. 

Moussari, askoz jota, zigor administratibo bat jartzeko ahalmena zeukaten kalean saltzen ibiltzeagatik. Hala ere, erasoa leporatu zioten, identifikazio unean kalez jantzitako udaltzainetako bat kolpatu omen zuelako, horrelakorik inork ikusi ez zuen arren. Beraz, akusazio penalak leporatzen dizkiote, polizien aurkako mehatxuak, desordena publikoak eta udaltzainen aurkako erasoak egin izana, hain justu ere. Nahiz eta polizien beraiek onartu duten ondoren, halakorik ez zela egon. 

Aipatu beharrekoa da, Moussak ez duela istilurik izan sekula. Gertakariak 2018ko uztailean jazo ziren eta urte hartako azaroan zeukan behin betiko erresidentzia lortzeko zita. Hori lortuz gero, Senegalen duen familia ekartzeko aukera izango luke. Behin betirako erresidentziaren bila joan zenean baina, ukatu egin zioten, delitu penalak argitu arte ez ziotelako halakorik emango esanez. Ondorioz,  ezingo du familia ekarri eta bere administrazio-egoera erregulatu.

Hiru urte igaro dira eta hasi da prozesu judiziala. Gaia bi sumariotan tratatu dutenez, nire epaiketa aurtengo urriaren 6an izan da, baina Moussarena oraindik ez dakigu noiz izango den. Hala ere, honen aurretik, akusazio partikularra ken zedin eskatu genion Donostiako Udalari duela hiru urte. Honek atzera egiten badu, epaiketa bertan behera gelditu daitekeelako. Hiru urteotan izan du aukera akusazio partikular bezala kentzeko eta ez du egin.

Nire epaiketan, akusazioan, polizien aurkako desobedientzia jarrera eta atentatua egozten dizkidate. Hori dela eta, urtebeteko espetxe zigorra izan dezaket eta horrez gain, inhabilita nazatela ere eskatzen dute. Poliziaren arabera, txalekotik heldu eta lurretik altxatu nituen eta informean diote “maritxu” ere deitu niela. Nire baloreak, jardun politikoa, adina eta erantzukizuna direla medio, ez naiz inor mehatxatzen aritzen eta gutxiago irain homofoboak badira. Dena dela, kontraesanez betetako epaiketa izan da, agenteen deklarazioak ez baitatoz bat.

Beraz,  beste behin Donostiako Udalari eskatzen diot akusazio partikularra albo batera utz dezala epaiketa bertan behera gelditu dadin eta baita honen ondoriozko zigor penalak ere. Udalak bat egin du delitu penalen bidean fiskaltzarekin eta atzera egin dezala eskatzen diot. Horrez gain, Donostiako udaltzaingoaren jokaera arrazistak gelditu daitezen eskatzen dut, ez baita, ezta inondik ere kasu bakan hau salatu beharrekoa. 

Eta azpimarratzen dut: berriro horrelako gertakari baten aurrean egongo banintz, zalantzarik gabe modu berean jokatuko nukeela. Hiritarron zeregina da polizia indarkeria eta arrazismoa salatzea.

 

---

 

Era el 24 de junio de 2018, sobre las 10.30 de la mañana, estaba con mi familia en la Parte Vieja donostiarra. Vimos lo que pensábamos que era una agresión racista muy violenta en la zona de la calle San Jerónimo y como hicieron otros ciudadanos, me acerqué. Dos personas tenían retenido a un vendedor callejero negro (se llama Moussa Sow, pero entonces no lo sabía). Lo llevaban de muy mala manera y a rastras. Ante esta situación, cada vez fueron más los vecinos que se reunieron para ver lo que estaba pasando y, pedimos a aquella pareja que parara esa violencia, subrayando que el joven sólo estaba vendiendo pulseras. Entonces, aquellas dos personas se identificaron como policías municipales vestidos de paisano. Nos encontramos, pues, con una intervención de la Policía Municipal de San Sebastián.

Los ciudadanos nos dirigimos a los policías de paisano diciendo que debían respetar los derechos civiles y políticos de toda persona. Ellos que mantenían detenido a Moussa pidieron ayuda por radio, ya que no podían avanzar ante el grupo de ciudadanos que se formó. Entonces aparecieron dos policías municipales uniformados, con la porra en la mano, gritando “perímetro” y empujando a todos. Finalmente, abrieron el paso y se llevaron detenido a Moussa, que no había cometido ningún delito.

Aquel día, la Policía Municipal interpuso una denuncia en la Fiscalía y ésta abrió un proceso judicial contra Moussa y yo. Aunque los hechos ocurrieron en el mismo momento y contaran los mismos testigos, puso en marcha dos procesos penales separados. Según la denuncia de la Policía Municipal, obstaculicé su actuación y, según se detalla en el informe de la Fiscalía, grité a los agentes. Como dicen que intenté agarrar a uno de aquellos policías municipales por el chaleco, me acusan de atentado a la autoridad.

A Moussa, como mucho, le podían imponer una sanción administrativa por haber estado vendiendo en la calle. Sin embargo, se le acusó de agresión, porque según detallan, en el momento de la identificación golpeó a uno de los agentes de la Policía Municipal de paisano, algo que nadie había visto. Por lo tanto, se le acusa de un delito de amenazas, desórdenes públicos y agresiones a policías locales. Aunque los propios policías han reconocido después que no existió.

Hay que señalar que Moussa nunca ha tenido incidentes. Los hechos ocurrieron en julio de 2018 y en noviembre de ese año tenía cita para obtener la residencia definitiva. De conseguirlo, podría traer a su familia en Senegal. Pero cuando fue a buscar la residencia definitiva, se lo negaron, alegando que no se lo darían hasta que se esclarecieran los delitos penales. En consecuencia, no podrá traer a la familia, ni regular su situación administrativa.

Han pasado tres años y ha comenzado el proceso judicial. Como el asunto ha sido tratado en dos sumarios, mi juicio ha tenido lugar el 6 de octubre de este año, pero el de Moussa aún no sabemos cuándo será. 

Sin embargo, antes de esto, pedimos al Ayuntamiento de San Sebastián que retirara la acusación particular hace tres años. Porque si éste se retracta, el juicio podría suspenderse. En estos tres años ha tenido la oportunidad de retirarse como acusación particular y no lo ha hecho.

En mi juicio, en mi acusación, me atribuyen una actitud de desobediencia a los policías y un atentado. Por eso puedo ser condenado a un año de prisión y además piden que me inhabiliten. Según la policía, los cogí del chaleco y los levanté del suelo y dicen en el informe que también les llamé “maricón”. Por mis valores, actuación política, edad y responsabilidad, no me dedico a amenazar a nadie y menos si se trata de insultos homófobos. En cualquier caso, se trata de un juicio lleno de contradicciones, ya que las declaraciones de los agentes tampoco coinciden.

Por tanto, insto una vez más al Ayuntamiento de San Sebastián a que prescinda de la acusación particular para que se suspenda el juicio y las condenas penales derivadas de éste. El Ayuntamiento se ha sumado a la vía de los delitos penales con la fiscalía y le pido que dé marcha atrás. Además, pido que se detengan las actuaciones racistas de la policía municipal de San Sebastián, que no es, ni mucho menos, éste, un caso aislado.

Y subrayo: si volviera a estar ante un hecho así, sin duda actuaría de la misma manera. Es tarea de los ciudadanos denunciar la violencia policial y el racismo.

12 personas la han apoyado
12 de300 Apoyos

o