¿Zer urrats zehatz emango dituzue Euskadin burujabetzari buruzko galdeketa bat abian jartzeko?
No hay más respuestas a la pregunta
Jokin Bildarratz

¿Zer urrats zehatz emango dituzue Euskadin burujabetzari buruzko galdeketa bat abian jartzeko?


Xabier preziatua:

Nere ustetan egiten didazun galderaren barruan bi azpigaldera ikus daitezke:

1.- Zergaitik ez zaion gai honi behar bezalako garrantzia ematen?

Zentzu honetan adierazi beharra daukat autodeterminazio aldarrikapena aspaldi onartua izan zela Legebiltzarrean.

Beste alde batetik "erabakitzeko eskubidea" EAJk bultzatu zuen proiektua izan zela; hemen galdetu beharko genuke zer dela eta ezker abertzalkeak ez zuen proposamen hau babestu; ezker abertzalea ez al zegoen erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera batekin?

2.- Zein urrats eman behar dira?

Nere ustetan urrats asko eman behar dira:

a.- Iparraldean Lurralde elkargoa lortu

b.- Nafarroan Gobernu aldaketa sustatu, EAErekin harremanak erraztu ahal izateko.

d.- Autogobernu ponentzian adostasun zabal bat lortu

Espero dut egin didazun galderari zure erantzun aurkitu izana


 Compartir
Jokin Bildarratz
 Pregunta ¿Zer urrats zehatz emango dituzue Euskadin burujabetzari buruzko galdeketa bat abian jartzeko?

Eskozian duela hamar urte urruti ikusten zen independentziaren ideia, baina nazionalistak agintea hartu zutenean, gobernutik sustatu, eraiki eta zabaldu da eskoziar gizarte osoan planteamendu hori. Euskadin jaurlaritzan nazionalistak daude eta oposizioko lehen indarra ere nazionalista da. Zergatik hemen ez zaio garrantzia eman kontu honi?

Enviada por
Xabier Etxeberria Xabier Etxeberria
67 de 50 Apoyos
29.04.2014

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros