Gipuzkoan egitea aurreikusten den errauskailua NON egingo da?
No hay más respuestas a la pregunta
Jokin Bildarratz

Gipuzkoako zein Donostiako ordezkarien gehiengoak erabaki duen lekuan


Gipuzkoan hondakinen arazoak irtenbidea behar du eta hori errauskailua eraikitzearekin etorriko da. Nahiz eta egungo Aldundiko agintariek ez duten bete Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabakitakoa, badago aurreikusita kokapen bat horretarako, ingurumen baimen guztiak dituena eta gipuzkoarron ordezkarien gehiengoak eta Donostiako Udaleko ordezkarien gehiengoak adostu zuen planifikazioan jasotzen dena: Zubietan, Donostian. 


 Compartir
Jokin Bildarratz
 Pregunta Gipuzkoan egitea aurreikusten den errauskailua NON egingo da?

Kaixo Jokin!

Galdera hau, berez, Markel Olanori egin nahi nioke, bera baita Gipuzkoako Diputaziorako hautagaia, eta berak esan baitu EAJk irabaziz gero errauskailua egingo dela Gipuzkoan. Baina Olano ez dago plataforma honetan, eta Twitter bidez behin eta berriz galdetuta, ez du erantzuten... Horregatik egiten dizut galdera zuri, gipuzkoarra eta EAJkoa izanik, erantzuten jakingo duzulakoan. (Ez badakizu, mesedez, galdeiozu Markel Olanori eta esaiguzu ea zer erantzuten dizun).

Galdera sinplea da. Olanok esan du hauteskundeak irabaziz gero errauskailua egingo duela. Ez du zehaztu, ordea, NON egingo den errauskailu hori.

Kokapen bat zehazturik ez badago, gipuzkoar bezala asko eskertuko nuke zein aukera aurreikusten diren esango bazenute.

Enviada por
Aiora Mujika Aiora Mujika
190 de 50 Apoyos
01.02.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros