Pregunta para Parlamento de Navarra

Gureak Navarrak ez digu langileoi Nafarroako KPIaren arabera soldata igo nahi, borondate kontua da. Gure eros ahalmena gutxitzen ari da mozkin positiboak eta etorkizuna bermatuta izanik!

1 personas la han apoyado
1 de500 Apoyos

Gureak Navarrako langileak gara, 2021eko abenduaren 31n iraungi zen gure lan baldintzak arautzen zituen lan hitzarmena eta honen negoziazioa blokeo egoera baten dagoela ikusirik, grebara jotzea beste aukerarik ez zaigu geratu, gure lan baldintzak hobetu daitezen bermatzeko.

Hainbat aldarrikapen ditugu oporrei, eszedentziei, oporrei, soldata gehigarriei eta beste hainbat konturi lotutakoak, baina sindikatuen plataforma bateratutik (UGT, LAB eta ELAk osatua) akordio bat lortzeko helburuarekin, grebara aurreko azken bileran, enpresari trantsituko edo urte baterako akordioa proposatu zitzaion, 3 punturekin: urtebeterako izatea, 2021eko Nafarroako KPIaren arabera 2022an langile guztiei soldata igotzea %6,6an eta aparteko ordainsaria bere osotasunean ordaintzea bajan egon diren langileei. Akordioa erdiesteko komiteak egin zuen greba aurretiko azken proposamena izan zen hau eta enpresak ezezko biribilarekin erantzun zuen, esanaz langileei KPIa bermatzeak enpresaren etorkizuna jarriko zuela kolokan. Beraz, grebara jo genuen maiatzaren 27an.

Ekainaren 1ean (5 egun beranduago) enpresaren datuak ikusita eta azken urteko emaitza positiboak kontuan hartuta, zuzendaritzak onartu egin zuen soldata igoerarekin enpresaren bizirautea ez legokeela arriskuan. Eros ahalmena berreskuratzea ukatzen ari zaigu Gureak Navarra. Egun, beraz, pultsu bat dago KPIa bermatu edo ez bermatu, baina argi geratu da, borondatea baldin badago, egingarria dela. 

Prest gaude, hemendik urte batera - trantsituko akordioa baita - enpresaren etorkizuna benetan kolokan badago, beste erabaki batzuk hartzeko. Izan ere, aurretik ere, langileok hartu izan ditugu gure ekonomiarako kaltegarriak izan diren erabakiak gure lanpostuak mantentze aldera. Alabaina, aurten 275.000€-tako mozkinak ditu aurreikusita entrepresak eta argi dago datu hauekin bideragarria dela KPIaren arabera langileon soldata igotzea, gure eros ahalmena bermatzea. Justizia kontua da. 

Gainera, Gureak Navarrak, Nafarroako Gobernuaren eskutik bi partida ezberdinetako diru-laguntzak jaso zituen. Alde batetik, Viabilidad centros especiales de empleo (2021) diru-laguntzan 93.257, 93 jaso zituen, eta bestetik, Unidades de apoyo en los centros especiales de empleo (2021) diru-laguntzatik 74.703,22 jaso zituen. 2021ean irabaziekin bukatu zuen, beraz. 

Ez dugu ulertzen, mozkin positiboak dituen, nafar gobernutik laguntzak jasotzen dituen eta jasangarritasuna bermatuta duen enpresa batek nola ez duen gure lan baldintzen hobetzea bideratzen. 

KPIaren igotzea ez pobretzeko! Entzun, Gureak, banatu itsulapikoa!

---

 

Somos los/las trabajadores/as de Gureak Navarra, el convenio que regulaba nuestras condiciones laborales caducó el 31 de diciembre de 2021 y viendo que la negociación se encuentra en una situación de bloqueo, no nos ha quedado más remedio que recurrir a la huelga para garantizar la mejora de nuestras condiciones laborales.

Tenemos varias reivindicaciones relacionadas con las vacaciones, excedencias, vacaciones, salarios adicionales y otras muchas cuestiones, pero en la última reunión previa a la huelga, con el objetivo de alcanzar un acuerdo desde la plataforma unitaria de sindicatos (formada por UGT, LAB y ELA), se propuso a la empresa un acuerdo de tránsito con 3 puntos: que fuera de un año, que se incrementara el sueldo a todos/as los/las trabajadores/as en 2022 en un 6,6% (de acuerdo con el IPC de Navarra de 2021) y que a los/las trabajadores/as que han estado de baja se les abonara la paga extra en su totalidad. Esta fue la última propuesta del comité para llegar a un acuerdo antes de la huelga y la empresa respondió con un no rotundo, diciendo que garantizar el IPC a los/las trabajadores/as comprometería el futuro de la empresa. Así que realizamos una huelga el 27 de mayo.

Con los datos de la empresa presentes, el 1 de junio (5 días más tarde) y teniendo en cuenta los resultados positivos del último año, la dirección admitió que con la subida salarial no pondría en peligro la viabilidad de la empresa. Gureak Navarra nos está negando recuperar la capacidad de compra. En la actualidad, por tanto, existe un pulso para garantizar o no el IPC, pero queda claro que, si hay voluntad, es factible.

Estamos dispuestos/as a que, de aquí a un año - porque es un acuerdo de transito - si realmente el futuro de la empresa tambalea, se tomen otras decisiones. De hecho, los/as trabajadores/as ya hemos tomado decisiones que han sido perjudiciales para nuestra economía con el fin de mantener nuestros puestos de trabajo. Sin embargo, este año la empresa tiene previstos unos beneficios de 275.000 euros, y está claro que con estos datos es viable aumentar el salario en función del IPC, garantizar nuestra capacidad adquisitiva. Es una cuestión de justicia.

Además, Gureak Navarra recibió subvenciones del Gobierno de Navarra en dos partidas diferentes. Por un lado, desde la subvención Viabilidad centros especiales de empleo (2021)  recibió 93.257, 93€ y, por otro, de Unidades de apoyo en los centros especiales de empleo (2021) recibión 74.703,22€. En 2021 acabó, pues, con ganancias importantes.

No entendemos cómo una empresa con beneficios, que recibe ayudas del gobierno navarro y que tiene garantizada su viabilidad, no apuesta por la mejora de nuestras condiciones laborales.

¡Subida en función del IPC para no empobrecernos!

¡Escucha, Gureak, reparte la hucha!

1 personas la han apoyado
1 de500 Apoyos

o