Ze neurri hartuko zenuke Eibarren euskara erabilera zabaltzeko?
No hay más respuestas a la pregunta

Kaixo Unax:

Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizut atzerapenagatik. Hurrengo galderei azkarrago erantzuten saiatuko naiz.

Dauzkagun euskararen erabilera-datuak ez dira onak, eta datozen urteotarako hazkunde-helburu errealistak ezarri beharko genituzke euskalgintzako eragileekin batera.

Duela gutxi onartu berri dugu Euskararen Erabilera Arautzen duen Udal Ordenantza, eta esan beharra daukat ez dela EAJtik nahi genuken bezain ausarta. 17 alegazio aurkeztu dizkiogu arau horri, eta ez dugu beste talde politikoen babesik jaso. Aukera polita geneukan ordenantza horren bitartez Eibarko errealitate soziolinguistikoan aldaketa eragiteko. Datorren legegintzaldian adostasunak bilatzen jarraituko dugu, ordenantza aldatu eta euskararen aldeko pausu handiagoak emateko. Gure helburua da, legeek uzten diguten mugen baitan, administrazioaren lehen hizkuntza euskara izatea: administrazio publikoak eredu izan behar dira. Uste dut hortik bide luzea daukagula egiteko, inposizio beharrik gabe eta laguntzak emateaz aparte.

Hala ere, egia da gizarte eragileak babestu gabe zaila izango dela euskararen normalizaziorantz jotzea. Horregatik, euskaltegiekin eta euskara elkarteekin elkarlana ezinbestekoa da. Bestalde, duela 4 legegintzaldi, Euskara Saila EAJren esku izan zen, eta garai hartan hainbat argitalpen bultzatu genituen. Azken urteotan udal argitalpen gutxi izan dira euskaraz, eta hor ere indarra egin beharko dugu: diru publikoz sortutako produktuetan euskara lehenetsi beharra daukagu: askotariko gaiak jorratzen dituzten liburuak, ikusentzunezkoak, eta abar.

Gustora entzungo nituzke zure proposamenak, Unax, guztion artean errazago egingo baitugu bidea. Eskerrik asko!


 Compartir
Eva Juez Garmendia
 Pregunta Ze neurri hartuko zenuke Eibarren euskara erabilera zabaltzeko?

Inposizio eta gehiegiziko laguntzarik gabe, posible da euskararen normalizaziorako bidea egitea?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
20 de 20 Apoyos
13.03.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros