Gure gazteen euskara?
No hay más respuestas a la pregunta
Eva Juez Garmendia

Urrats txikiak izan dira, baina noranzko onean doazenak


Kaixo Miren,

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkizuke galdera luzatzeagatik.

Legealdi honetan Euskara Batzordeko EAJ-PNVren ordezkaria naiz Eibarko Udalean, baina hau ez da Batzordean nagoen lehendabizikoa. Orain dela urte batzuk ere bertan izan nintzen. Batzorde honetan egoteak, Udalean euskararen alde aurrerapausoak eman direla ikustea ahalbideratu dit. Urrats txikiak izan dira bai, baina noranzko onean doazenak. Horren adibide da iaz, Euskararen Egunean, honen Erabilera Arautzeko Udal Ordenantza onartu izana.  Nik euskara altxortzat daukat eta, beraz, neurri ausartagoak behar direla uste dut erabilera handitu eta dagokion lekua eman diezaiogun. Modu berean, oinarrizkoa da dakigunok euskara erabiltzea, ikasten daudenei laguntzea eta ez dakitenei euskara ikastera animatzea Udal barruan, kalean edota etxean izan.

Gai honetan nire erantzukizuna hirukoitza da: lehendabizi, Euskal Herrian bizi naiz eta euskara da nire ama hizkuntza. Bigarrenik, bi alaba ditut. Beraiekin euskaraz aritzen naiz berbetan eta euskararekiko maitasuna transmititzen saiatzen naiz egunero. Azkenik, ordezkari politikoa naiz Eibarko Udalean eta Legebiltzarrean. Nire agerraldiak normalean euskara hutsean izaten dira eta hala ez bada, elebidunak. Betiere, euskarak lehentasuna duelarik.

Eibarren euskararen kale-erabileraren neurketako datuak jasotzen ditugun bakoitzean asko larritzen naiz. Erabilera ez da altua, gazteen artean ere ez. Kale neurketaren urteroko eboluzioa aztertuz, datuak apurtxo bat hobetzen doazela ondoriozta daiteke, baina gutxi. Erritmo oso baxuan ari da erabilera areagotzen eta, hori bera, etxean bertan ikusten dut. Alabek gaztelaniarako joera dute eta horrek adi egon beharra eskatzen du, euskaraz egiteko gogoratu behar baitzaie.

Poliki-poliki bagoaz euskararen normaltasunerantz. Zorionez, Udalean langile berriei postuari dagokion profil edo maila eskatzen zaie; ez da gauza bera gertatzen, berriz, urte asko daramatzaten langileekin. Bere garaian, ez zitzaien profila eskatu edo lanpostuari dagokiona baino baxuagoa eskatu zitzaien. Horri aurre egiteko, euskaltegira joateko baliabideak eta denbora eman zaie. Askok aukera aprobetxatu dute eta gutxi batzuek ez. Udaleko Euskara Sailak langileentzako gida-liburu bat prestatu zuen egunerokotasunerako aholkuak eskainiz. Hala nola, herritarrei lehendabiziko hitza beti euskaraz egiteko esaten zaie, langileen arteko komunikazioa euskaraz egiteko… Bi kasuetan, bakoitzaren inplikazio mailaren araberako arrakasta handiagoa edo txikiagoa lortuko da.

Gazteen artean euskara erabilera maila ikastetxeetatik kanpo ez da altua. Hedabideen eragina izan daiteke, adina, musika… Hala ere, uste dut aurrerapausoak ematen ari garela erakundeetatik euskararen presentzia gizartean handitzeko. Gurasoon erantzukizuna ere funtsezkoa dela iruditzen zait: euskaraz bizi behar dugu gure seme-alabekin. Hasieran aipatu bezala, Eibarko Udalak Euskararen Ordenantza prestatu zuen. Eibarko EAJk sakonki aztertu zuen Euskara Sailetik egindako proposamena. Gure Alderdiko gazteek, beren ikuspuntuaz baliatuz, ordenantzaren zirriborroari hobekuntzak aurkeztu zizkioten. Horien artean, erabilerari eta Eibarko euskararen transmisioari erreferentzia egiten ziotenak ziren azpimarragarrienak.   

Espero dut zure galdera erantzun izana, hala ere, zerbait gehiago galdetu edo argitu nahi baduzu, erantzuteko prest egongo naiz.

Ondo izan,

Eva Juez Garmendia.


 Compartir
Eva Juez Garmendia
 Pregunta Gure gazteen euskara?

Beste herri batzuekin alderatuta, euskara gutxiago hitz eginten da Eibarren. Gure aitek eta amek euskaldun petoak ziren, geuk mantendu egin behar izan dugu, geure kabuz ikasten edo berrikasten eta geure seme-alabei pasatzen. Baina Udalaren aldetik ez dira euskara bultzatzeko neurriak hartzen. Oso urrun gaude UEMAk planteatzen dituen parametroetatik. Lortuko dugu euskara berpiztea? Nola?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
27 de 20 Apoyos
19.10.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros