Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Okupazio Terapiaren Gradua ezartzea behar dugu Euskal Herriko Unibertsitatean. Legediak aldatzen ari dira, gure disziplinaren ezagutza, presentzia eta beharra handiagotzen ari dira baina ezin diegu eskaera guztiei irteera eman profesionalak falta direlako

271 personas la han apoyado
271 de500 Apoyos

Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoa, ETOLE, gara. 1987an, hasierako konstituzioan, Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Elkarte Profesionala, APTOE EAEko hiru probintzietako 12 terapeuta okupazionalek osatzen zuten. Egun, 2010eko martxoan sortutako elkargoan, 250 kide baino gehiago gara -ez da derrigorrezkoa kolegiatzea, beraz uste dugu zenbatu ditzakegunak baino profesional gehiago daudela- eta hasieran elkarteak jarritako helburuen alde borrokatzen jarraitzen dugu: EAEko profesionalen errolda, zentroak eta lanbidea garatu duten lan-eremuak ezagutzea, Euskadiko terapeuta okupazionalen taldea ordezkatzea, aukeraketa profesionaleko auzitegietan parte hartzea, lanbidea zabaltzea, dokumentuak eta informazio liburuxka desberdinak prestatu eta banatzea, lanbidearen ariketa egokia bermatu eta intrusio kasuak salatzea zein profesionalak prestatu eta eguneratzea. 

Gaur egun, kolegiatuta gauden profesional kopuruarekin, ezin diegu behar eta eskara guztiei aurre egin. Legedia aldatzen ari da, pasa den irailean, esaterako, 126/2019 DEKRETUA argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa, non gure funtzio, eginkizunak eta ratioak zehazten diren, beste gauzen artean. Honen arabera, derrigorrez egon beharko litzateke terapeuta okupazional bat zahar egoitza eta psikogeriatrikoetan. Hala ere, plaza asko bete gabe gelditzen ari dira ez daudelako profesional nahiko  besteak beste. 

Gure arloko profesionalon premia handitzen ari da, baita egun ikusten ari garen arreta emateko eredu aldaketarengatik ere. Arreta instituzionalizatutik, pertsonan zentratutako artatzera ari gara jauzi egiten, eta honek, zaintza egokirako eta pertsonaren boteretzearen alde gure funtzioa eta beharrezkotasuna azpimarratzera garamatza. Gizartean ere gaiaren inguruko ezagutza handitzen ari da, eta erresidentzietako senideak ere, esaterako, gure beharra islatzen ari dira zentruetan.  

Okupazio Terapiak pertsonarenganako onuraren inguruko ebidentzia zientifikoak ere urtez urte handiagoak dira hortaz, pazienteari arreta integral on bat eta autonomia eta bizi kalitate hobeago bat emate aldera, gure presentzia ere frogatuta dago. Horregatik, Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen gara.  

Euskal Herriko Unibertsitatean Okupazio Terapiaren Gradua ezartzea nahi dugu. Urtero, euskaldunak graduatzen dira gure mugez gaindiko unibertsitateetan eta hemen, profesional gehiagoren beharra daukagu, urtero gure okupazio-terapeuta bezala lan egiteko prest egongo diren graduatuak behar baititugu. Bestetik, Gradua ezarriz gero, profesionalen artean ere ezagutza bultzatuko litzateke eta diziplina anitzeko taldeetan funtzio eta rolak behar bezala zehaztu, besteak beste intrusismo kasuak ekidinez. Azkenik eskatzen dugu, diplomatu edo graduatu garen heinean, gainontzeko erkidegoetan posible den bezala, Euskal Herrian ere aukera ematea Lanbide Heziketan eta batxilergoetan irakaskuntza emateko. 

 

---

 

Somos el Colegio Profesional de Terapeutas Ocupacionales del País Vasco, ETOLE. En 1987, en su constitución inicial, la Asociación Profesional de Terapeutas Ocupacionales del País Vasco, APTOE estaba formada por doce terapeutas ocupacionales de las tres provincias vascas. En la actualidad, en el Colegio creado en marzo de 2010, somos más de 250 miembros -no es obligatoria la colegiación, por lo que creemos que hay más profesionales de los que podemos contabilizar- y seguimos luchando por los objetivos que se marcó inicialmente la asociación: conocer el censo de profesionales, los centros y los ámbitos de trabajo en los que se ha desarrollado la profesión en la CAPV, representar al colectivo de terapeutas ocupacionales de Euskadi, participar en tribunales de selección profesional, ampliar la profesión, preparar y distribuir diferentes documentos y folletos informativos, garantizar el ejercicio adecuado de la profesión y denunciar casos de intrusismo, así como formar y actualizar profesionales.

Hoy en día, con la cantidad de profesionales que estamos colegiados, no podemos hacer frente a todas las necesidades y demandas que van surgiendo. La legislación está cambiando, por ejemplo el pasado mes de septiembre se publicó el DECRETO 126/2019, de centros residenciales para personas mayores de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que define, entre otras, nuestras funciones y ratios. Según esto, necesariamente debería haber un profesional de la terapia ocupacional en los centros residenciales y psicogeriátricos. Sin embargo, muchas plazas no se están pudiendo cubrir adecuadamente por falta de dichos profesionales.


Las aportaciones legislativas han hecho crecer la necesidad de los profesionales de nuestro ámbito, pero también el cambio de modelo de atención que estamos viviendo. Desde la atención institucionalizada estamos dando el salto a la atención centrada en la persona, lo que nos lleva a subrayar nuestra función y necesidad de un cuidado adecuado. También el conocimiento del tema en la sociedad está aumentando y en algunos casos, hasta los propios familiares de usuarios institucionalizados de las residencias, por ejemplo, están reflejando nuestra necesidad en los centros.

Las evidencias científicas y los estudios sobre el beneficio de la Terapia Ocupacional para una buena calidad de vida y atención integral al usuario son mayores año tras año. Por eso nos dirigimos a los políticos del Parlamento Vasco.

Por esto, queremos que en la Universidad del País Vasco se ponga el Grado en Terapia Ocupacional. Cada año se gradúan personas del país vasco en las universidades transfronterizas y aquí, necesitamos más profesionales, necesitamos que haya más graduados que estén disponibles cada año para trabajar y poder hacer prácticas. Por otro lado, la implantación del Grado favorecería el conocimiento entre los profesionales definiendo adecuadamente las funciones y roles en los equipos multidisciplinares evitando así posibles casos de intrusismo profesional. Por último, solicitamos que, del mismo modo que nos lo permite por ser titulados diplomados o graduados, se nos permita impartir docencia en determinados ciclos de Formación Profesional y bachilleratos tal y como lo pueden hacer en otras comunidades. 

271 personas la han apoyado
271 de500 Apoyos

o