Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Emakumeon ikusgarritasuna eta papera aldatu behar dira komunikabideetan, guk irabazitako esparruak gorabehera, hedabideek eskaintzen duten irudiak oso estereotipatua izaten jarraitzen baitu

43 personas la han apoyado
43 de500 Apoyos
Emakumeak Ikusgai Pregunta de Emakumeak Ikusgai

Emakumeok hedabideetan dugun ikusgaitasunaren inguruan lan egiten dugun EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitate Saileko irakasle eta ikertzaile talde bat gara. 2012an jardunaldiak antolatzen hasi ginen komunikabideetan zegoen emakumeon ikusgarritasuna aztertzeko. Gure ikerketen helburua eragitea zen (eta izaten jarraitzen du), ikertzaile eta irakasle moduan badaukagulako erantzukizun sozial bat. Izan ere, araudietan izandako aldaketak, emakumeon eta gizonen arteko berdinketan egindako aurrerapenak, eta emakumeok irabazitako esparruak gorabehera, komunikabideek eskaintzen duten emakumearen irudiak oso estereotipatua izaten jarraitzen du. 

2016an “On són les dones” ezagutu genuen, kolektibo honek emakumeek Kataluniako komunikabideen iritzi-guneetan duten presentzia aztertzen du, eta emakume adituei ahotsa emateko eta entzuteko eskatzen du. Kolektiboak, ikerketa egiteaz gain, sare sozialetan egunero argitaratzen du komunikabideetan agertu den emakume kopurua, eta berdina egitea otu zitzaigun. Ikerketetan ikusten genuena salatzeaz gain, eguneroko albiste, mahai-inguru, etabarretan zeuden desberdintasunak seinalatzen hasi ginen. 

Egoera aldatzeko helburuarekin gabiltza sare sozialetan mugitzen, agerian jartzen, adibidez, gaur komunikabide honek egin duten ekitaldian ez dela emakumerik egon. Gure ikerketen eskutik, froga bezala argitaratzen ditugu egunerokotasunean ikusten ditugun adibideak gure sareetan eta batzuetan, sare sozialetako interpelazioaren ondorioz, lortu dugu gure eskaerak kontuan hartzea. Halabaina, praktika onak ere azaltzen ditugu: esaterako, Berria hedabidean sinadura edo autore asko sartu dira azken aldian eta gehienak emakumezkoak izan dira. 

Gainera, pasa den urtean egun bateko monitorizazioa egin zen mundu osoan emakumeon hedabideetako presentzia aztertzeko eta gure ikerketa taldean Hego Euskal Herria aztertu genuen Espainiako beste talde batzuekin koordinatuta. Euskararen Behategiaren urtekarian argitaratu genuen lez, oso presentzia txikia ikusi genuen eta oso gutxitan agertzen ginen emakumezkook subjektu aktibo lez. Izan ere, salatu nahi duguna ez da bakarrik emakumezkorik ez egotea. Garrantzitsua da baita ere, zer nolako papera jokatzen dugun hedabideetan eta zein modutan ematen zaigun ikusgarritasuna. Normalean, gizonezkoak subjektu aktibo bezala agertzen dira hedabideetan eta emakumeok objektu edo biktima moduan. Horrez gain, emakumezkooi ezartzen zaizkigun gaiei ere erreparatu beharra dagoela deritzogu, zergatik jartzen gaituzte gehienetan erredakzioko gizarte arloan eta ez politikan?

Eusko legebiltzarreko politikariei, gainontzeko gizonezkoei egingo geniekeen eskaera bera egiten diegu: tertulia, ekimen, saio edo hitzaldi batean parte hartu behar duten bakoitzean ikusten badute ez dela emakumerik egongo, ez daitezela joan. Emakumeongan jartzen da begirada, esanaz gure tokia hartu behar dugula, burujabetu egin behar garela, baina bada ordua gizonek atzera egiteko, pausu bat atzera emateko emakumeoi tokia uzteko. Eskatzen diegu antolatzaileengana joan daitezela eta esan dezatela: tertulia honetan ez da zerbait falta? Sentitzen dut, baina, iruditzen zait emakumeak falta direla eta beraien (eta gainontzeko generotako pertsonen) ikuspegi gabe ezin dela errealitatearen erradiografia errealik egin. Hori eskatzen diegu, tokia utz diezagutela.

Eskaera honekin Eusko Legebiltzarrera jotzen dugu. Aurretik aipatutakoaz gain, politikariei eskatzen diegu tresnak sortzeko hedabideen ekintza guztietan emakume hizlarien gutxieneko parte-hartzea bermatzeko. Moduren bat egon behar da hedabideen jokabide hau, neurri eraginkorrekin gelditzeko. Horrela, emakumeen desagertzea saihestuko dugu. Aipatutako praktikak gertatzea eragozten ez badugu, ezingo dugu gizarte gisa aurrera egin.

 

- - -

 

Somos un equipo de profesoras e investigadoras del Departamento de Audiovisual y Publicidad de la UPV/EHU que trabajamos en torno a la visibilidad de las mujeres en los medios de comunicación. En 2012 comenzamos a organizar unas jornadas para analizar esta visibilidad. El objetivo de nuestras investigaciones era (y sigue siendo) influir, porque como investigadoras y profesoras tenemos una responsabilidad social. De hecho, a pesar de los cambios normativos, de los avances en la igualdad de mujeres y hombres y de los ámbitos ganados por las mujeres, la imagen de la mujer que ofrecen los medios de comunicación sigue siendo muy estereotipada.

En 2016 conocimos “On són les dones”, un colectivo que analiza la presencia de las mujeres en los espacios de opinión de los medios de comunicación catalanes e insta a dar voz y escuchar a mujeres expertas. El colectivo, además de realizar la investigación, publica diariamente en las redes sociales el número de mujeres que han aparecido en los medios de comunicación y se nos ocurrió hacer lo mismo. Además de denunciar lo que veíamos en las investigaciones, empezamos a señalar las diferencias que había en las noticias, mesas redondas, etc. 

Nos movemos en las redes sociales con el objetivo de cambiar la situación, poniendo de manifiesto, por ejemplo, que hoy en el debate de este medio de comunicación no ha habido mujeres. De la mano de nuestras investigaciones publicamos, como prueba, los ejemplos que vemos en el día a día y a veces, como consecuencia de la interpelación en las redes sociales, hemos conseguido que tengan en cuenta nuestras demandas. Sin embargo, también explicamos las buenas prácticas: por ejemplo, en el periódico vasco Berria se han incorporado muchas firmas o autores en los últimos tiempos y la mayoría han sido mujeres.

Además, el año pasado se realizó una monitorización de un día para analizar la presencia de las mujeres en los medios de comunicación en todo el mundo y en nuestro grupo de investigación analizamos la parte del País Vasco y Navarra. Como publicamos en el anuario del Euskararen Behategia, vimos muy poca presencia de mujeres y raramente aparecíamos como sujetos activos. Porque lo que queremos denunciar no es sólo que no haya mujeres. También es importante el papel que jugamos en los medios de comunicación y de qué manera se nos da visibilidad. Normalmente, los hombres aparecen en los medios como sujetos activos y las mujeres como objetos o víctimas. Además, creemos que también hay que fijarse en los temas que se nos imponen a las mujeres, ¿por qué nos ponen la mayoría de las veces en el ámbito social de la redacción y no en el político?

A los políticos del Parlamento Vasco les hacemos la misma petición que al resto de los hombres: si cada vez que tienen que participar en una tertulia, iniciativa, sesión o conferencia y ven que no va a haber mujeres, que no vayan. La mirada se fija siempre en las mujeres, diciéndonos que debemos ocupar nuestro lugar, que debemos empoderarnos, pero ya es hora de que los hombres retrocedan, de que den un paso atrás para dejarnos sitio a las mujeres. Les pedimos que acudan a los organizadores y les digan: ¿en esta tertulia no falta algo? Lo siento, pero creo que faltan mujeres y que sin su visión (y la de las personas de los demás géneros) no se puede hacer una radiografía real de la realidad. Les pedimos eso, que nos dejen el sitio.

Con esta petición nos dirigimos al Parlamento Vasco. Además de lo dicho, pedimos a la cámara que cree herramientas para garantizar un mínimo de participación de las mujeres ponentes en todas las acciones de los medios de comunicación. Tiene que haber alguna manera de parar este comportamiento de los medios con medidas efectivas. Si no impedimos que se produzcan las prácticas mencionadas, no podremos avanzar como sociedad.

43 personas la han apoyado
43 de500 Apoyos

o