Espainar konstituzioa eta Giza eskubideak?
No hay más respuestas a la pregunta
Alfonso Alonso

Konstituzioak presoen eskubideak bermatzen ditu


Bai Konstituzioak bai legislazio penitentziarioak bermatzen dituzte espetxean eta zigorra betetzen  betetzen ari direnen eskubideak konstituzioak berak onartzen du reedukatzeko eta gizarteratzeko eskubidea.

25.2 artikuluak dio: askatasuna kentzen duten zigorrak eta hartutako erabakiak reedukaziora eta gizarteratzera bideratuta daude.

Eta horrela, agindu hori jarraituz, sistema penintentziarioak ulertzen du tratamendu penitentziarioa helburak lortzeko ekintzen batura dela.


 Compartir
Alfonso Alonso
 Pregunta Espainar konstituzioa eta Giza eskubideak?

Europako giza eskubideen eta askatasun publikoen hitzarmenak, preso daudenen intimitaterako eta familia bizitzarako eskubidea jasotzen du. Espainiar konstituzioak 10.2 artikuluan hau dio "Konstituzioak onartzen dituen oinarrizko eskubide eta askatasunei buruzko arauak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren eta Espainiak berretsi dituen nazioarteko itun eta hitzarmenen arabera interpretatuko dira". Ondorioztatu daiteke beraz, egun indarrean dagoen dispertsio politikak aipatutako hitzarmena ez duela errespetatzen, eta beraz, Espainar konstituzioaren 10.2 artikuluaren kontrakoa dela. Zuk konstituzioaren defendatzaile sutsua zara. Dispertsioaren kasuan zein da zure jarrera, konstituzioaren aldekoa edo kontrakoa?

Enviada por
Amets Martinez Amets Martinez
17 de 10 Apoyos
10.09.2016

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros