¿Badu EH Bilduk harremanik Bilboko etxegabetzeen aurkako kolektiboekin?
No hay más respuestas a la pregunta
Aitziber Ibaibarriaga

Etxegabetxeen kontra borrokatzen duten guztientzat zabalik ditugu gure ateak batera jotzeko


Bai. Bilbon eragile ugari murgilduta daude etxe kaleratzeen kontrako borrokan eta horietako askorekin harremana zuzena eta lan komun bat aurrera eraman dugu lau urte hauetan. Kaleratzeak saihesteko edota etxetik kaleratutakoei babesa emateko eta Udal Etxebizitzak-en aterpea bilatzeko ondorengo elkarte hauekin egin dugu lan: Stop Kaleratzeak-ekin, Errekalden Kaleratzerik Ez plataformarekin (eurek auzoan landutako mozio bat eraman genuen 2014ko martxoko Udalbatzarrera), Otxarkoagako plataformarekin, Santutxukoarekin (Lidon kaleko bizilagunekin), etxe kaleratzearen aurka Auzo Elkarteen Federazioak duen bulegoarekin, langabetu batzarrekin, SOS Arrazakeriarekin eta Posada de los abrazos elkartearekin. Gure bulegoa beti egon da zabalik etxegabetxeen kontra borrokatzen duten guztientzat batera jotzeko. Eta lan bateratu honi esker etxetik kaleratutako hainbat lagun Udal Etxebizitzak-en kokatu ditugu.


 Compartir
Aitziber Ibaibarriaga
 Pregunta ¿Badu EH Bilduk harremanik Bilboko etxegabetzeen aurkako kolektiboekin?

Jakin badakit langabetuen asanbladak eta Etxegabetzeak Stop plataformak lan handia egin duela Bilbo eta Bizkaiako beste txoko batzuetan. Ez dakidana da zein den EH Bilduren harremana talde horiekin. Bat egiten duzue euren borroka eta aldarrikapenekin?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
10 de 10 Apoyos
22.01.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros