Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Ikasle guztien eskubideak errespetatzeko menu beganoa ezartzeko eskatzen dugu Euskal Autonimia Erkidegoko ikastetxeetako jantoki guztietan. Aldaketa klimatikoaren alde egiteko modu bat da eta bizitzaren aurreko jarrera etiko bat.

14 pertsonak babestu dute
14 de500 Apoyos
FEUMVE Pregunta de FEUMVE

Noelia Estraviz naiz, FEUMVE elkartearen sortzaikea. Eskoletan menu beganoa egotearen alde gauden familia talde bat gara. 2012 urtean Gasteizeko familia baten alabak, bere eskola publikoan menu begetarianoa jan ahal izateko borroka abiatu zuten. 2012-2013 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak euskal eskola publikoetan menu horren eskaintza derrigorrezkoa egitea lortu zuten; jada musulmanentzako txerrikirik gabeko menuarekin egiten ari zen moduan. Ikastola eta ikastetxe kontzertatuetan aldiz, txerrikirik gabeko menua egonagatik ere, oraindik ez da orokorrean  beganoentzako menu bereizirik eskaintzen. Zergatik hasi genuen borroka hau? Nire alabak janaria nondik zetorren jakin zuenean, animalia gehiagorik ez jatea erabaki zuen 2014an. Hori horrela, menu beganoa eskatu arren, lortu genuena zera izan zen: nire alabari ezarritako dietatik animaliengandik eratorritako jakiak kentzea eta ondorioz, oso gutxi jaten zuen. 

Orain, zorionez gure ikastolan lortu dugu menu beganoa, baina eginbidea ezin da eskola kontzertatu edo pribatuaren borondate onaren menpe egon. Oraindik ere oztopo ugari aurkitzen ditugu herrialdeko ikastetxe eta ikastoletan menu begano bat eskatzeko orduan. Diskriminazio lazgarria da, hau da, arrazoi erlijiosoengatik aukera ezberdinak eskaintzen dira baina hura bezain errespetagarriak diren arrazoi etikoengatik bada, guk exijitutakoa sistematikoki ukatzen da. Pertsona bat beganoa izatea ez da moda kontua, bizitzaren aurreko jarrera etiko batekin baizik. Horrez gain, azpimarratu nahi dugu, Munduko Osasun Erakundeak edo Amerikako Dietetika Elkarteak hainbatetan adierazi dutenez, ondo planifikatutako dieta begetarianoak egokiak direla bizi-zikloaren etapa guztietan, haurdunaldia, edoskitzea, haurtzaroa eta nerabezaroa barne. Gainera, klima-aldaketaren aurkako borrokan ere lagunduko luke. Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, dieta beganoek ingurumenaren gaineko eragina murrizten lagun dezakete.

Legediari beguratuz, 22ko 8/2015 Lege Organikoak 2. artikuluan adierazten duenez, adingabe orok du eskubidea bere interes gorena balioesteko eta lehentasunezkotzat jotzeko berari dagozkion ekintza eta erabaki guztietan, eremu publikoan zein pribatuan. Askotan, erakundeen erantzunak eskubide horien aurkakoak dira. Horregatik, Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskadiko ikastetxe eta ikastola guztietako jantokietan aukera beganoa eskaintzea eskatzen dugu, ikasleko diru-kostua igo gabe. Aldi berean menu hau orekatua eta kalitatezkoa izan dadin eskatzen dugu. Kontua oso erraza da: animaliengandik eratorritako proteina jarri ordez, lekaleak jartzea. Aukera hau etikoagoa, ekonomikoagoa eta sustengarriagoa da. 

Gure elkartetik, Eusko Legebiltzarreko politikariei galdetu nahi diegu ea zergatik dagoen arbuiatuta elikadura beganoa ikastetxeetan, zergatik urratzen diren horrela lehen aipatutako oinarrizko eskubideak. Konstituzioak esaten du ezin dela inor diskriminatu bere pentsaera, arraza edo erlijioaren arabera. Menu beganoa eskaintzeko erabakia ezin da ikastetxe kontzertatu bakoitzaren borondate onaren esku utzi, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aitortutako eta araututako haurren eta familien eskubide bat izan behar du. Aldi berean Ikastolen Elkarteari ere zuzentzen gatzaizkio, eskari hau indarrean jartze aldera.

 

---

 

Soy Noelia Estraviz, fundadora en Feumve, un grupo de familias que estamos a favor de que haya un menú vegano en las escuelas. En 2012, la hija de una familia de Vitoria-Gasteiz, emprendió una lucha para poder comer un menú vegetariano en su escuela pública. A partir del curso 2012-2013 el Gobierno Vasco consiguió la oferta obligatoria de este menú en las escuelas públicas vascas, como ya se venía haciendo con el menú libre de cerdo para musulmanes. En las ikastolas y centros concertados, en cambio, a pesar de existir un menú libre de porcino, todavía no se ofrecen en general menús diferenciados para veganos. ¿Por qué empezamos esta lucha? Cuando mi hija supo de dónde venía la comida, decidió no comer más animales en 2014. Así, a pesar de pedir un menú vegano, lo que conseguimos fue eliminar a mi hija de la dieta los alimentos derivados de los animales y, en consecuencia, comía muy poco.

Ahora, afortunadamente hemos conseguido el menú vegano en nuestro colegio, pero esto no puede depender de la buena voluntad de la escuela concertada o privada. Seguimos encontrando numerosos obstáculos a la hora de solicitar un menú vegano en los colegios del país. Es una discriminación atroz, es decir, se ofrecen diferentes opciones por razones religiosas, pero si es por razones éticas tan respetables como las anteriores, se nos niega sistemáticamente lo que nosotros hemos exigido. Que una persona sea vegana no es una cuestión de moda, sino de una actitud ética ante la vida. También queremos destacar que, según han señalado en varias ocasiones la Organización Mundial de la Salud o la Sociedad Americana de Dietética, las dietas veganas bien planificadas son adecuadas en todas las etapas del ciclo vital, incluyendo embarazo, lactancia, infancia y adolescencia. Además, también contribuiría a la lucha contra el cambio climático. Según un estudio publicado en la revista Science, las dietas veganas pueden ayudar a reducir el impacto sobre el medio ambiente.

La Ley Orgánica 8/2015, de 22 de noviembre, establece en su artículo 2 que todo menor tiene derecho a que su interés superior sea valorado y considerado como primordial en todas las acciones y decisiones que le conciernan, tanto en el ámbito público como privado. En muchas ocasiones, las respuestas de las instituciones son contrarias a estos derechos. Por eso, como ocurre en algunos países europeos, pedimos que en los comedores de todos los colegios de Euskadi se ofrezca una opción vegana, sin que suba el coste económico por alumno. Pedimos que este menú sea a la vez equilibrado y de calidad. Porque incluso en los lugares donde hemos conseguido implantar el menú, todavía se basa exclusivamente en huevos y soja y los alimentos para adquirir proteínas vegetales son muchos más. La cuestión es muy sencilla: en vez de poner proteína derivada de los animales, poner legumbres. Esta opción es más ética, económica y sostenible.

Desde nuestra asociación queremos preguntar a los políticos del Parlamento Vasco por qué la alimentación vegana está rechazada en los colegios, por qué se vulneran así los derechos fundamentales antes mencionados. La Constitución dice que nadie puede ser discriminado por su forma de pensar, raza o religión. La decisión de ofrecer un menú vegano y vegetariano no puede dejarse en manos de la buena voluntad de cada centro concertado, debe ser un derecho de los niños y familias reconocidos y regulados por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco. Al mismo tiempo nos dirigimos a la Asociación de Ikastolas para la entrada en vigor de esta solicitud.

 

14 pertsonak babestu dute
14 de500 Apoyos

edo