Pregunta para Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Emakumeen futbol duin baten alde? Lor dezagun!

30 personas la han apoyado
30 de 300 Apoyos
Usuario Anónimo Pregunta de Usuario Anónimo

Kaixo,

Realak Anoetan jokatu zuen asteburuan, baina lehenago ez bezela, jardunaldi bikoitza ospatu zen, gizonezko eta emakumezkoen jardunaldiak, hain zuzen ere. Igandean Anoetan gertatu zenak ez du aurrekaririk, 21500 pertsona bildu ziren hiriko estadioan Athletic eta Realaren arteko derbia ikusi asmoz eta festa bikaina bizi izan genuen.

Aitzitik, ekitaldi honek ere bazuen aldarrikapen kutsurik bertaratu zen ikuslegoaren eta baita jokalarien aldetik. Baldintzen berdintzea, soldata duina eta 8 orduko kotizazioaren aldeko aldarrikapena, alegia. Posible al da 2018-2019 urterako Realak baldintza hauek bermatu ditzan gizonezkoen eta emakumezkoen futbolean? Ba al dugu zuen babesik?

Hitz egin eta negozioa has dadin nahi dugu Realarekin, ea datorren derbian "Lortu dugu" esan dezakegun!

Lortuko dugulakoan,

Realzaleak!

30 personas la han apoyado
30 de 300 Apoyos

o