Pregunta para Donostia-San Sebastián

2019ko Urrezko danbor feministaren alde!

10 personas la han apoyado
10 de 150 Apoyos
Usuario Anónimo Pregunta de Usuario Anónimo

Kaixo alkate eta zinegotzi agurgarriak,

2019 Urrezko Danborra emakumezkoen hautagaitza bultzatzea oso egoki baloratu dut. EH Bilduk egindako proposamena, eta Irabazi eta PSE-k babesturiko proposamena onartzearekin erabat ados.

Aitzitik, zergatik EAJ eta PP-k ez dute onartu proposamen hau? Ez dut ikusten kontra egiteko inongo arrazoirik! 1967. urtetik, 68 gizon eta 7 emakume izan dira sarituak, desoreka garbia.

Ez da al arrazoi nahikoa 2019koa emakumezkoa izan dedin bermatzeko?

Zuen erantzunaren zain,

Eskerrik asko!

10 personas la han apoyado
10 de 150 Apoyos

o