Pregunta para Parlamento de Navarra

Euskaraz ikastea eskubide bat da. Euskarazko murgiltze ereduko haur eskolak behar ditugu!

131 personas la han apoyado
131 de500 Apoyos
HE Gurasoak Pregunta de HE Gurasoak

HE gurasoak, Iruñeko euskarazko haur eskolen murrizketa dela eta 2020an sortutako guraso taldea da. Iruñeko haur eskoletan euskarazko plazak murriztu zituztenean elkartzen hasi ginen eta egoera honi buelta emateko helburuarekin lanean dihardugu. 

Urtez urte Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua murrizten ari dira Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaintza. Egun, 17 haur eskola daude hirian. Horietatik, bakarrak dauka euskarazko murgitze eredua: Txantreako Izartegik. 10 erdarazko murgiltze ereduan daude eta gainontzeko 6ak “mistoak” dira. Eredu mistoa duten haur eskolek ereduak nahasten dituzte. Zentro berean gaztelania, ingelera eta euskara nahasten denean, euskararen transmisioa oztopatzen da gaztelania gailentzen baita. Beraz, eredu mistoen sustapenarekin euskarazko murgiltze ereduaren eta euskarazko transmisioaren kontra ari dira. 

2022-2023 ikasturterako bi haur eskola berri egongo dira Iruñean: Lezkairun eta Mendebaldean. Bi horietatik Lezkairun baino ez da izango euskarazko eskaintza, baina mistoa izango da, beraz, ez da euskarazko eskaintza erreala. Bi zentro hauek euskararen presentziarik ez dagoen barrutietan kokatzen dira, horregatik da hain garrantzitsua ingurune hauetan euskarazko eskaintza izatea, honen transmisioan aurrera egiteko beharrezkoa den aukera bat sortzen baita. Familia askorentzat bere haurrek euskaraz ikasteko abagune bakarra da, eta zentro hauek gabe -posible dutenek- oso urrun joan beharko dute beren haurrek euskaraz ikasi dezaten. 

Erabakia oraindik ez da behin betikoa. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak du Iruñeko Udalaren proposamen honen azken hitza, beraz, eskari honekin Nafarroako Parlamentuko politikariengana zuzentzen gara. Iruñeko lau barrutietan euskarazko murgiltze eredu bana exijitzen dugu, eta Lezkairuko eta Mendebaldeko haur eskola berriak behintzat euskarazko murgiltze ereduan izatea.

131 personas la han apoyado
131 de500 Apoyos

o