Euskal Jaietan sokamuturrak berreskuratu nahi?
No hay más respuestas a la pregunta
Olaia Duarte

Donostiako jaietako irizpideak eta animalien eskubideen denfentsarako eragileen eskaerak


Kaixo, Iñaki.

Lehenik eta behin, mila esker zure proposamena luzatzeagatik eta gurekin harremanetan jartzeagatik.

Zure eskaeran aipatzen duzu Sokamuturra Donostiako jaietan berreskuratzea nahi duzula eta udalbatzara bideratzea eskatzen diguzu. Alde batetik, argitu nahi nuke jaietako programa ez dela udalbatzan erabakitzen. Programa diseinatzeaz eta erabakitzeaz udal gobernua arduratzen da. Hori dela eta, ez dago gure esku horrelako proposamenak udalbatzara eramatea.

Bestetik, 2013an Sokamuturra jaietako programatik kendu egin zenean, hirian dauden irizpideekin bat egiteko izan zen. Hau da, 2013an herritar eta eragile askok eskaera egin zuten animalien eskubideen aurka dijoazten ekintza guztiak jaietako programatik kentzeko. Beste gauza batzuen artean (zezenketak, etab.), talde hauek ulertzen zuten Sokamuturra ere animalien eskubideen aurkako ekintza bat zela. Egia da hau eztabaidagarria dela eta Sokamuturraren kasuan erabaki desberdinak hartu direla euskal udalerrietan (batzuk kendu dute eta beste batzuk mantentzea erabaki dute). Baina, Donostiaren kasuan, eskaera zabal bat egin zen kolektibo desberdinen eskutik horrelako ekintzak kentzeko eta geroztik ez da jarri. 

Informazio gehiago nahi izanez gero gure udal taldeko emaila luzatzen dizut: eh_bildu@donostia.eus

Ondo izan.


 Compartir
Olaia Duarte
 Pregunta Euskal Jaietan sokamuturrak berreskuratu nahi?

Kaixo Olaia,

Badria urte batzuk Donostiako Euskal Jaietan ez dela sokamuturra egiten. Zezenketak direla eta, oso ondo deritzot halakorik ez egitea baina parte zaharreko Plaza Berrian egin denak ez du inongo antzekotasunik zezen plazan gertatzen denarekin, garbiak eta errespetuzkoak izan dira beti.

Sokamuturra berreskuratzearen aldeko eskaria egin nahi nuke, estropaden aurreko plan 'fijoa' izan baita, sokamuturra eta txurroak txokolatearekin. Aurten hirian pasatzen ari den guztia kontuan izanik ez dakit nola izango zareten baina proposamen hau plenora eramatearen aukera luzatu nahi nizuke posible bazenute.

Mila esker ezer baino lehen!!!

Iñaki

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
24 de 10 Apoyos
30.06.2017

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros